Zer Metro? bideo/a

Bideoan Donostiako Metroaren pasantea auzitan jartzen dute gizarteko arlo ezberdinetan aritzen diren hainbat pertsona ezagunek: Gorka Otxoa, Baleren Bakaikoa, Ander Gortazar, Ramon Agirre, Detritus Aramburu, Rosa Garcia, Julio Villar, Patri Espinar, Carlos Garcia Cañibano, Kattalin Miner, Olatz Salvador, Sara Cozar, Diego Vasallo, Antton Valverde, Harkaitz Cano, Asier Sota.

Bideoaren zuzendaria  Xabier Abalde da, 2018koa eta 28’53” hirauten du.

Hemen dezute linka bideo osoa ikusteko:

https://www.youtube.com/watch? v=FfdMvSJD3CE

Zabal ezazue, proiektatu ta eztabaidatu!

Momentuz datorren astean antolatu diren bideo emanaldiak dira hauek:

  • Astelehena 21: Amarako Eskoletan arratsaldeko 7etan (sarrera Larramendi kaletik).
  • Asteartea 22: Antiguako Dokan arratsaldeko 8etan
  • Asteazkena 23: Altzako “Altzania” elkartean arratsaldeko 7’30etan (Larratxo – 20).
  • Osteguna 24: Errenteriako Gaztaino auzo elkartearen lokal berrian arratsaldeko 7etan.
  • Larunbata 26: Konstituzio Plazan gaueko 10etan (Donostiako parte zaharra)

Metroaren pasantea gelditzeko bizilagun mugimendua

En el vídeo personas conocidas por su labor en distintos ámbitos sociales cuestionan la pasante de Metro de Donostia: Gorka Otxoa, Baleren Bakaikoa, Ander Gortazar, Ramon Agirre, Detritus Aramburu, Rosa Garcia, Julio Villar, Patri Espinar, Carlos Garcia Cañibano, Kattalin Miner, Olatz Salvador, Sara Cozar, Diego Vasallo, Antton Valverde, Harkaitz Cano, Asier Sota.

El director del video es Xabier Abalde, es del año 2018 y tiene una duración de 28’53”.

Aquí tenéis el enlace para verlo: https://www.youtube.com/watch? v=FfdMvSJD3CE

Y os animamos a difundirlo todo lo que podáis, así como a proyectarlo y favorecer el debate sobre el tema.

De momento, estas son las fechas de las proyecciones próximas:

  • Lunes 21: en las Escuelas de Amara, a las 19h (C/Larramendi).
  • Martes 22: en el Doka, en el Antiguo, a las 20h.
  • Miércoles 23: en la Asociación de Altza “Altzania”, a las 19:30 (C/ Larratxo, 20).
  • Jueves 24: en el local nuevo de la Asociación de vecinxs de Gaztaño en Rentería, a las 19h.
  • Sábado 26: en la Plaza de la Constitución de la Parte Vieja, a las 22h.

Movimiento vecinal por la paralización de la pasante de metro

 

Anuncios

Metroaren obrak sorturiko arazoak eta kalteak salatzeko PRENTSAURREKOA/ RUEDA DE PRENSA para denunciar los problemas y daños generados por las obras de la pasante de Metro

Metroaren obrak sorturiko arazoak eta kalteak salatzeko prentsaurrekoa azaroak 27 asteartean /

Rueda de prensa para denunciar los problemas y daños generados por las obras de la pasante de Metro en martes 27 de noviembre

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek sortzen ari diren arazoak eta kalteak publikoki salatzeko azaroak 27 asteartean prentsaurrekoa egin asmo duela jakinarazten dizuegu. Hortarako, Metroaren obrak  bizilagunei eragindako arazo eta kalteei buruz informazioa biltzen ari gara (zaratak, gasen kutsadura, matxurak, pitzadurak…). Memenutz  Aizkorri kalean, Morlansen, La Fe pasealekuan, Zarautz etorbidean, Mikeletes Pasealekuan eta Zubieta kalean bizilagunek jasandako kalteen inguruan informazioa jaso dugu. Hori dela eta, obrak bizilagunei eragindako arazoei edota kalteei buruzko berriak badituze, horiek komunikatzea eskatzen dizuegu.

Azaroak 27 astearteko prentsaurrekoaren xehetasunak (tokia eta ordua) datorren astean zehaztuko ditugu.  

ANTIGUAN BATZARRA azaroak 20 asteartean eta erakusketa informatiboa larunbata 24ean:

Bestalde, Antiguan batzarra deitzen dugu azaroak 20 asteartean, arratsaldeko 7etan Txalupagillene Plazan. Deialdi honen helburua Antiguan jendea berriro biltzea eta Metroaren obrak auzoan eragiten dituen arazoetaz bizilagunek hitzegiteko aukera izan dezaten elkartzea da.

Halaber, azaroak 24 larunbatean erakusketa informatiboa eta sinadurak biltzeko mahaia jarriko dugu Gaskuina Plazan goizeko 11’30etatik eguerdiko 13’30ra.  

Nahi duzuenerako harremanetan jartzeko gonbitea eginez, agurtzen zaituztegu.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Emaila: satorralaia@gmail.com

Tlfnoa: 695715510

Rueda de prensa para denunciar los problemas y daños generados por las obras de la pasante de Metro en martes 27 de noviembre:

Os informamos que el movimiento vecinal Satorralaia tiene previsto realizar el martes 27 de noviembre una rueda de prensa para denunciar públicamente los problemas y los daños generados por las obras de la pasante del Metro. Para ello estamos recogiendo información sobre los problemas y daños generados al vecindario (ruido, contaminación por gases, averías, grietas…). De momento hemos tenido conocimiento de diferentes problemas provocados desde el pasado mes de Agosto en la Calle Aizkorri, Morlans, Paseo de la Fe, Avenida de Zarautz, Paseo Mikeletes y calle Zubieta. Os pedimos por tanto comunicarnos cualquier noticia acerca de problemas de este tipo para incluirlos en la información que estamos preparando.

La convocatoria de la rueda de prensa del martes 27 (lugar y hora) se detallará la próxima semana.         

ASAMBLEA EN EL ANTIGUO el martes 20 de noviembre y exposición informativa el sábado 24:

Por otra parte, convocamos en el Antiguo una asamblea el martes 20 de noviembre, a las 19’00h en la Plaza Txalupagillene, para volver a reunir a la gente del barrio y dar a los/as vecinos/as la oportunidad de hablar sobre los problemas generados por las obras de la pasante de Metro.

Asimismo, el sábado 24 se colocará la exposición informativa y una mesa de recogida de firmas en la Plaza de Gaskuina desde las 11’30 a las 13’30h. 

Os invitamos a poneros en contacto para lo que sea necesario y os saludamos.

Movimiento vecinal Satorralaia

Email: satorralaia@gmail.com

Un tlfno de contacto: 695715510

 

 

 

Sinadura bilketa eta informazioa/ Recogida firmas e información de Satorralaia

EXPOSAKETA 2018 - SATORRALAIA

Sinadura bilketa eta Satorralaiaren informazioa/ Recogida de firmas e información de Satorralaia

Mezu honen bidez Donostiako Metroaren oposizioan egiten ari garen zenbait ekintzaren berri ematera gatoz:

1)Sinadura bilketa:

Sinadura bilketa bat egiten hasi gara, datozen udal eta foru hauteskundeetako hautagaiei hiru konpromezu eskatzeko. Sinadurak biltzeko orria atxikita bidaltzen dizuegu RECOGIDA FIRMAS – SINADURA BILKETA – SATORRALAIA eta zuen inguruan nahi dituzuen sinadurak biltzeko animatzen zaituztegu.

Betetako orriak guri helarazteko zailtasunen bat bazenute, telefonoz deitu eta ikusiko dugu nola jaso.

2)Erakusketa informatiboa: Irakurri gehiago/Leer más

Giza-katean Metroa gelditzeko aldarrikatu dute/ Una cadena humana a la obra manifiesta la oposicón a la Pasante de Metro en Donostia

giza katea 27oct18 - satorralaia

GIZA-KATEAN METROA GELDITZEKO ALDARRIKATU DUTE

UNA CADENA HUMANA A LA OBRA MANIFIESTA LA OPOSICION A LA PASANTE DE METRO

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, 150 lagun inguruk  elkarretaratzea eta giza-katea egin dute gaur eguerdian Xabier Zubiri Plazako obra-gunera, “METROA GELDITU, DONOSTIA EZ ZULATU!” lemapean Metro-pasantearen aurkako oposizioa adieratzeko eta hiriaren erdialdean hasi dituzten eraikuntza lanak arbuiatzeko. Eguraldi txarrari aurre eginez, Kontxako pasealekutik abiatu da giza-katea, manifestariek ”STOP Metroari” zioten kartelak soinean jantzita edota aterki horiak eskuetan hartuta egin dute giza-katea. Obra-guneko bailatuan eta kaleetan obrako “zinta” hori-beltzak zintizilkatu ditugu, metroaren aurkako pegatinekin, Metroaren aurkako oihuak etengabeak izan dira.

Satorralaiak gogor salatu nahi du Eusko Jaurlaritza herritarren gehiengoaren iritziari entzungor eginez inposatzen ari dela proiektua: auzi honetan informazioa eta partehartzea propaganda hutsarekin eta inposaketa gordinarekin ordeztu du. Donostiako erdialdera lurrazpiko Metro bat eraikitzea ez da beharrezkoa eta baliabide publikoen xahuketa itzela da. Metroa hiriaren azpitik eraikitzeak kalte handiak eragingo ditu hirigunean. Gainera, garraio publikoarentzat apustu okerra da, Metroaren proiektuak autobusen sarea murriztea aurrikusten baitu, garraio publikoan ondorio kaltegarriak eraginda. Dirua “obra faraoniko” honetan alperrikaltzen den bitartean, Topoaren eta EuskoTrenen eskualdeko loturen hobekuntza datarik gabe atzeratzen ari da, nahiz eta bikoiztutako trenbiderik ez duen zatirik gehienetan.

Horregatik eta beste arrazoi askorengatik, informatzen eta mobilizatzen segituko dugu

Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

UNA CADENA HUMANA A LA OBRA MANIFIESTA LA OPOSICION A LA PASANTE DE METRO

Respondiendo a la llamada del movimiento vecinal Satorralaia, alrededor de 150 personas han realizado hoy al mediodía una concentración y cadena humana a las obras de la Plaza Xabier Zubiri con el lema “METROA GELDITU, DONOSTIA EZ ZULATU!” para manifestar la oposición a la Pasante de Metro y rechazar el inicio de las obras en el centro de Donostia. Haciendo frente al mal tiempo, la cadena humana ha partido del Paseo de la Concha  ataviándose muchas personas participantes con  sandwichs contra el metro y portando paraguas reivindicativos. También se han colocado en el vallado de la obra y en las calles adyacentes “cintas” de color negro-amarillo denunciando las obras, a la vez que se han coreado continuamente gritos y cantos contra el metro. .

Satorralaia denuncia que El Gobierno Vasco está imponiendo el proyecto en contra de la opinión mayoritaria de la ciudadanía: ha sustituido la información y la participación por la propaganda y la imposición pura y dura. La construcción de un Metro subterráneo al centro de Donostia es absolutamente innecesaria y un claro ejemplo de derroche de los recursos públicos. La ejecución de la obra bajo la ciudad provocará graves afecciones en el espacio urbano. Es además una apuesta equivocada para el transporte público, puesto que el proyecto plantea una gran reducción de líneas y servicios en autobús. El dinero se malgasta en esta “obra faraónica”, mientras que la mejora de las conexiones comarcales del Topo y de EuskoTren es aplazada sin fecha, careciendo de suficientes tramos de doble vía.

Por estas y otras muchas razones, seguiremos informando y movilizandonos.

Movimiento vecinal Satorralaia

(Tlfno de contacto: 695715510)

BIHAR Giza-katea Londres Hoteletik Zubiri Plazara/ Satorralaia convoca MAÑANA una cadena humana desde el Hotel Londres a la Plaza Xabier Zubiri

giza katea katela 2018urria27 - satorralaia-001

BIHAR KONTZENTRAZIOA ETA GIZA-KATEA deitu du Satorralaiak eguerdiko 12etan Londres Hoteletik Zubiri Plazara

Satorralaia convoca maña una CONCENTRACION Y CADENA HUMANA a las 12h desde el Hotel Londres a la Plaza Xabier Zubiri

Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea eta giza-katea deitu du bihar urriak 27 larunbatean eguerdiko 12etan Kontxako Pasealekutik (Londrese Hotela) Xabier Zubiri Plazara, METROA GELDITU, DONOSTIA EZ ZULATU!” lemapean Metro-pasantearen aurkako oposizioa adieratzeko eta hiriaren erdialdean hasi dituzten eraikuntza lanak arbuiatzeko.

Gogor salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritza herritarren gehiengoaren iritziari entzungor eginez inposatzen ari dela proiektua: hirian desadostasun zabala pizten duen auzi honetan informazioa eta partehartzea propaganda hutsarekin eta inposaketa gordinarekin ordeztu du.Metroa hiriaren azpitik eraikitzeak kalte handiak eragingo ditu hirigunean. Dagoeneko Antiguan, Mirakontxan eta Amaran abiatu dituzten obra-guneetan sortu diren arazoak eta kalteak nabarmenki areagotuko dira: Xabier Zubiri Plaza, San Martin, Easo, San Bartolome eta Loiola kaleen okupazioa eta indusketa, zirkulazio karrilen eta espaloien mozketa, zarata, hauts eta gaien kutsadura, etabar. Kezkagarriak dira gainera obra honek Urbieta, Easo eta Arrasate kaleetan nahiz Artzai Onaren eta Easo Plazako eraikinetan –besteak beste– eragingo dituen arriskuak.

Donostiako erdialdera lurrazpiko Metro bat eraikitzea ez da beharrezkoa eta baliabide publikoen xahuketa itzela da. Gainera, Metroaren pasantea abian jartzearekin autobusen sarea murriztea aurrikusten du proiektuak, garraio publikoan ondorio kaltegarriak eraginda. Metroak ez du autoen trafikoa gutxituko eta Dbus nahiz Lurraldebus lirateke kaltetuenak. Dirua “obra faraoniko” honetan alperrikaltzen den bitartean, Topoaren eta EuskoTrenen eskualdeko loturen hobekuntza (Pasaia, Errenteria, Irun, Zarautz, e.a.) datarik gabe atzeratzen ari da, nahiz eta bikoiztutako trenbiderik ez duen zatirik gehienetan.

Horregatik eta beste arrazoi askorengatik, zure partehartzea espero dugu.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

Satorralaia convoca maña una CONCENTRACION Y CADENA HUMANA a las 12h desde el Hotel Londres a la Plaza Xabier Zubiri

El movimiento vecinal Satorralaia llama a participar mañana sábado 27 de octubre en la concentración y cadena humana que realizaremos a las 12h desde el Paseo de la Concha (Hotel Londres) a la Plaza Xabier Zubiri con el lema “METROA GELDITU, DONOSTIA EZ ZULATU!” para manifestar nuestra oposición a la Pasante de Metro y rechazar el inicio de las obras en el centro de Donostia.

Denunciamos que El Gobierno Vasco está imponiendo el proyecto en contra de la opinión mayoritaria de la ciudadanía: ha sustituido la información y la participación por la propaganda y la imposición pura y dura de esta obra que despierta un amplio desacuerdo en la ciudad. La ejecución de la obra bajo la ciudad provocará graves afecciones en el espacio urbano, con la ocupación y excavación de la Plaza Xabier Zubiri y de varias manzanas en las calles San Martin, Easo, San Bartolomé y Loiola; el cierre de carriles de circulación y aceras; la contaminación por ruido, emisión de gases, polvo, etc. Se multiplicarán los problemas y los daños producidos por las primeras zonas de obra del Antiguo, Miraconcha y Amara, resaltando además el riesgo que la obra supone para los edificios de las calles Urbieta, Easo, Arrasate, plazas Easo y del Buen Pastor, etc.

La construcción de un Metro subterráneo al centro de Donostia es absolutamente innecesaria y un claro ejemplo de derroche de los recursos públicos. El proyecto plantea además una gran reducción de líneas y servicios en autobús, lo que conllevará importantes efectos negativos para el transporte público. La pasante de Metro no reducirá el tráfico de coches, sino que perjudicará a Dbus y Lurraldebus. El dinero se malgasta en esta “obra faraónica”, mientras que la mejora de las conexiones comarcales del Topo y de EuskoTren (Pasaia, Errenteria, Irun, Zarautz, etc.) es aplazada sin fecha, careciendo de suficientes tramos de doble vía.

Por estas y otras muchas razones, esperamos tu participación.

Movimiento vecinal Satorralaia

(Tlfno de contacto: 695715510) 

Larunbatean GIZA-KATEA/ Satorralaia convoca una cadena humana el próximo sábado 27

giza katea katela 2018urria27 - satorralaia-001

Satorralaiaren deialdia / Convocatoria de Satorralaia

KONTZENTRAZIOA ETA GIZA-KATEA

Urriak 27 Larunbata, 12etan:

Kontxako pasealekutik (Londres Hotela) Xabier Zubiri Plazara

Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea eta giza-katea deitu du urriak 27 larunbatean eguerdiko 12etan Kontxako Pasealekutik (Londres Hotela) Xabier Zubiri Plazara, Metro-pasantearen aurkako oposizioa adierazteko  eta hiriaren erdialdean hasi dituzten eraikuntza lanak arbuiatzeko.

Zure partehartzea beharrezkoa da!

Irakurri gehiago /Leer más

Alderdi politikoei eskaera (mahaingurua)/ Petición a los partidos políticos (Mesa redonda)

Datozen udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politikoei eskaera, Donostiako Metroaren Pasanteari buruzko mahainguru batean parte hartzeko:

Petición a los partidos polìticos concurrentes en las próximas elecciones municipales y forales para participar en una mesa redonda sobre la cuestión de la Pasante de Metro en Donostia:

Satorralaia bizilagunen mugimenduak, eskaera honen bidez, datozen  udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi eta indar politikoengana jotzen du, hain zuzen ere  Donostiako Metroaren Pasantearen auziari buruz mahainguru batean parte har dezazuen eskatzeko. Mahainguru hori otsailak 5 asteartean egin asmo dugu, Koldo Mitxelena Kulturunean arratsaldeko 7etan. Eskaera hau EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-PSOE, Elkarrekin-Podemos, PP, Irabazi eta Ciudadanos indar politikoei zuzentzen dizuegu.

Mahainguruaren lehenengo partean, zuen artean 12 minutu inguruko hitz-hartzeak txandakatuko dira, hain zuzen ere Metroaren Pasanteari buruz Donostiako udaletxean nahiz Gipuzkoako foru erakundeetan izango duzuen ihardunbidea azaltzeko. Ondoren, mahaingurura bildutako herritarrekin eztabaida zabalduko da.

Gure eskaera ongi hartuko duzuelakoan, mahainguruan parte hartuko duzuela konfirmatzea eskatzen dizuegu, azaroak  9a baino lehen. Halaber, ekitaldi honen inguruan egin ditzakezuen proposamenak eta iradokizunak jasotzeko prest gaude.

Beraz, eskaera honi arretaz erantzungo diozuelakoan, agur eta eskerrik asko.     

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Harremanetarako: Emaila: satorralaia@gmail.com

Tlfnoa: 695715510 (Mikel)

Petición a los partidos polìticos concurrentes en las próximas elecciones municipales y forales para participar en una mesa redonda sobre la cuestión de la Pasante de Metro en Donostia:

Desde el movimiento vecinal Satorralaia nos dirigimos a los partidos políticos y agrupaciones electorales que van a concurrir a las próximas elecciones municipales y forales para solicitar vuestra participación en una mesa redonda sobre la cuestión de la Pasante de Metro. Esta mesa redonda se realizará el martes 5 de febrero  en el centro Koldo Mitxelena a las 19’00h.  Transmitimos esta petición a las fuerzas políticas EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-PSOE, Elkarrekin-Podemos, PP, Irabazi y Ciudadanos.

La mesa redonda se desarrollará en una primera parte con turnos de palabra de alrededor de 12 minutos cada participante para exponer la actuación que teneís previsto desarrollar  desde el Ayuntamiento y las insituciones forales en relación a la Pasante de Metro. A continuación se abrirá el debate con el público

Esperando que nuestra petición sea atendida, os pedimos confirmar vuestra participación en la mesa redonda antes del 9 de noviembre. Asimismo, estamos abiertos a las posibles propuestas o sugerencias que queraís plantear de cara a este debate.

Saludos y gracias por su atención.

Movimiento vecinal Satorralaia

Contacto: Email: satorralaia@gmail.com

Tlfno: 695715510 (Mikel)

Kontzentrazioa eta giza-katea Zubiri Plazara/ Satorralaia convoca una concentración y cadena humana a la Plaza Xabier Zubiri

cropped-aterkinak-metroaristop.jpg

KONTZENTRAZIOA ETA GIZA-KATEA

Urriak 27 Larunbata, 12etan: Londres Hotela – Xabier Zubiri Plaza

Satorralaia convoca una CONCENTRACION Y CADENA HUMANA

Sábado 27 octubre, 12h: Hotel Londres – Plaza Xabier Zubiri

Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea eta giza-katea deitu du urriak 27 larunbatean eguerdiko 12etan Donostiako hiri-erdialdeko Xabier Zubiri Plazan –Londres Hotelaren ondoan– abiatu dituzten Metro-pasantearen eraikuntza lanak arbuiatzeko. Gogor salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritza herritarren gehiengoaren iritziari entzungor eginez inposatzen ari dela proiektua: hirian desadostasun zabala pizten duen auzi honetan informazioa eta partehartzea propaganda hutsarekin eta inposaketa gordinarekin ordeztu du.  Metroa hiriaren eta Kontxako hondartzaren azpitik eraikitzeak kalte handiak eragingo ditu hirigunean. Dagoeneko Antiguan, Mirakontxan eta Amaran abiatu dituzten obra-guneetan sortu diren arazoak eta kalteak nabarmenki areagotuko dira: Xabier Zubiri Plaza, San Martin,  Easo, San Bartolome eta Loiola kaleen okupazioa eta indusketa, zirkulazio karrilen eta espaloien mozketa, zarata, hauts eta gaien kutsadura, etabar. Kezkagarriak dira gainera obra honek Urbieta, Easo eta Arrasate kaleetan nahiz  Artzai Onaren eta Easo Plazako eraikinetan –besteak beste– eragingo dituen arriskuak.  

Horregatik eta beste arrazoi askorengatik, urriak 27 larunbata eguerdian Londres Hotelak Alderdi Ederren duen aldetik Xabier Zubiri Plazara egingo dugun kontzentrazioan eta giza-katera biltzeko dei egiten dugu.

Erakusketa informatiboa larunbata honetan Bretxako Azokan:

Bestalde, Satorralaiak erakusketa informatiboa jarriko du larunbata honetan goizeko 11’30etatik 13’30ra Bretxako azokaren odoan. Erakusketa hoek Metroaren pasanteari buruzko informazioa eta kritika 8 paneletan laburbiltzen du eta datozen asteetan hiriko txoko ezberdinetan jarriko dugu herritarrei informazioa helarazteko.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

(harremanetarako tlfnoa: 695715510)

Satorralaia convoca una CONCENTRACION Y CADENA HUMANA a la Plaza Xabier Zubiri:

Sábado 27 octubre, a las 12h

El movimiento vecinal Satorralaia llama a participar sábado 27 de octubre en la concentración y cadena humana que realizaremos a las 12h en la Plaza Xabier Zubiri –situada junto al Hotel Londres– para manifestar nuestro rechazo al inicio de las obras de la Pasante de Metro en el centro de Donostia. Denunciamos que el Gobierno Vasco está imponiendo el proyecto en contra de la opinión mayoritaria de la ciudadanía: ha sustituido la información y la participación por la propaganda y la imposición pura y dura de esta obra que despierta un amplio desacuerdo en la ciudad. La ejecución de la obra bajo la ciudad y la playa de la Concha provocará graves afecciones en el espacio urbano, con la ocupación y excavación de la Plaza Xabier Zubiri y de varias manzanas en las calles San Martin, Easo, San Bartolomé y Loiola; el cierre de carriles de circulación y aceras; la contaminación por ruido, emisión de gases, polvo, etc. Se multiplicarán los problemas y los daños producidos por las primeras zonas de obra del Antiguo, Miraconcha y Amara, resaltando además el riesgo que la obra supone para los edificios de las calles Urbieta, Easo, Arrasate, plazas Easo y del Buen Pastor,  etc.  

Por estas y otras muchas razones, llamamos a unirse a la concentración y cadena humana del sábado 27 partiendo a las 12h al lado del Hotel Londres en Alderdi Eder.

Exposición informativa este sábado en el Mercado de la Brecha:

Por otra parte, Satorralaia colocará este sábado una exposición informativa en el Mercado de la Brecha entre las 11’30h y 13’30h La exposición ofrece información critica sobre la pasante de Metro en 8 paneles y se moverá por distintos puntos de la ciudad para continuar la labor informativa en la calle.

Movimiento vecinal Satorralaia

(Tlfno de contacto: 695715510)

Informazioa eta ekintzak/ Información y actividades.

Informazioa eta ekintzak / Información y actividades 

Satorralaia bizilagunen mugimendua zenbait ekintzen berri ematera gatoz modu laburrean:

Datozen asteazkenetan kontzentrazioak Loiola kalean:

Datorren asteazkenean, urriak 10, kontzentrazioa egingo dugun Loiola kalean, arratsaldeko 6etan. Asmoa honako hau da: urriak 10,17,24 eta 31 asteazkenetan Loiola kalean egingo dugu kontzentrazioa. Bien bitartean, asteroko kontzentrazioen dinamika hori mantendu edota nola egokitu pentsatuko dugu: hau da, astero mantendu edota forma aldatu. Asteazkenean Loiola kalean elkartuko gara beraz.

Erakusketa informatiboa prest:

Metroaren pasanteari buruzko informazioa eta kritika 8 paneletan laburbiltzen du (100 x 75 zentimetroko panelak). Kalean jartzeko eta herritarrei informazioa helarazteko tresna egokia da. Joan den ostiralean Gipuzkoa Plazan jarri genuen erakusketa, hain zuzen ere klima aldaketaren aurkako “Alternatiba Tourrari” egindako ongi-etorrian. Hainbat talde sozialek Donostian “Alternatiba Itzulia”ri egindako harrera nahikoa arrakastatsua izan zen bestalde (bizikleta martxan 150 lagun inguru bildu ginen), eta Donostiako Metroa eta Zubietako errauskailua salatu ziren.    

Autofinantiazioa: Zozketak salgai eta “Stop Metroari” kontu korrentea:

Dirua lortzeko zozketa bat atera dugu. Saria: Ormazabal Jatetxean afaria bi lagunentzat. Zozketa euro 1ekoa da eta txartelak saltzen laguntzeko animatzen dugu.

Bestalde,  “STOP Metroari” kontu korrentea ireki dugu diru-laguntzak jasotzeko. Kontu korrente hori  kaleratuko ditugun esku-orrietan ezagutzera emango dugu, era honetan nahi duen jendeak diru-laguntzak eman ahal izateko. Honako hau da kontu korrentea:

(Kutxabank) Titularra: METROARI STOP. Kontu zenbakia: ES18 2095 5001 0091 1829 7302

Pasantearen obrak sorturiko kutsadura dela-eta Morlanseko bizilagun batek egin duen  salaketa eta hiri-erdialdeko Cortazar Ensantxeko eraikinetan obrak honek dakartzan arriskuei buruzko idatzia:

Bi informazio atxikita bidaltzen dizkizuegu:

1)    Morlanseko bizilagun batek metroaren obrak eragindako kutsadurari buruz egin duen salaketa eta instituzioen erantzun falta: Metroaren obrako generadore handi batek bere etxebizitzan eragindako aire-kutsadura dela eta, bizilagun batek salaketa aurkeztu du bai Udaletxean eta bai Jaurlaritzan. Erakunde hauek, ordea, batak besteari pasa diote arazoaren konponketaren ardura, eta arazoak konpondu gabe segitzen du Denuncia en Morlans

2)   Metroaren eraikuntzak hiriaren erdialdeko Gortazar Ensantxeko eraikinetan eragingo dituen arriskuei buruz azalpenak ematen dituen idatzi berri bat egin du Carlos-ek Ensanche Cortázar

Antiguan batzarra azaroaren 6ean:

Antiguan batzar bat deituko dugu azaroak 6 asteartean, arratsaldeko 7etan (tokia zehaztuko da). Deialdi honen helburua Antiguan jendea berriro biltzea eta Metroaren obrak auzoan eragiten dituen arazoetaz bizilagunek hitzegiteko aukera izan dezaten elkartzea da.

Honaino gaurkoa. Informatzen segituko dugu eta nahi duzuenerako harremanetan jar zaitezte.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa 695715510)

Información y actividades:

El movimiento vecinal Satorralaia informa a continuación de algunas iniciativas y actividades:

Concentración semanal de los miércoles en la calle Loiola:

El próximo miércoles 10 de octubre realizaremos a las 18h la primera concentración de este curso en la calle Loiola. La previsión es realizar las concentraciones en la calle Loiola durante el mes de octubre (miércoles de los días 10, 17, 24 y 31 de octubre), a la vez que vamos hablando sobre la conveniencia de mantener o de cambiar esta dinámica de concentraciones semanales. Entretanto, durante el mes de octubre nos concentraremos en la calle Loiola.

La exposición informativa sobre la pasante de Metro está disponible:

La exposición ofrece información crítica sobre la pasante de Metro en 8 paneles (100 x 75 centimetros). Es un medio apropiado para continuar la labor informativa en la calle. La exposición se ha colocado por primera vez el pasado viernes en la Plaza de Gipuzkoa con motivo de la llegada del “Tour Alternatiba” contra el cambio climático a Donostia: el recibimiento organizado por distintos grupos sociales ha sido bastante exitoso (alrededor de 150 personas participamos en la marcha en bicicleta de bienvenida) y las reivindicaciones se centraron en la denuncia de la incineradora y de la pasante de Metro.     

Autofinanciación: Venta de rifas y cuenta corriente “Stop Metroari”:

A fin de obtener un fondo, hemos sacado una rifa. Premio: cena en el Restaurante Ormazabal para dos personas. Los boletos valen 1 euro y animamos a colaborar en su venta.

Por otra parte, hemos abierto una cuenta corriente “STOP Metroari” para facilitar posibles apoyos económicos. La cuenta corriente se difundirá en las hojas informativas y es la siguiente:

(Kutxabank) Titular: METROARI STOP. Número de cuenta: ES18 2095 5001 0091 1829 7302

Información sobre la denuncia presentada por un vecino de Morlans por la contaminación producida por las obras de la pasante y escrito informativo sobre los riesgos de la obra en los edificios del Ensanche de Cortazar:

Adjuntamos dos archivos con las siguientes informaciones:

1)    La denuncia presentada por un vecino de Morlans por la contaminación producida por las obras de la pasante y la falta de respuesta de las instituciones: La denuncia ha sido presentada por el vecino afectado tanto en el Ayuntamiento como en el Gobierno Vasco por la contaminación atmosférica producida en su vivienda por un gran generador de las obras del metro. Sin embargo, ambas instituciones se han “pasado la pelota”, mareando al denunciante sin haberse resuelto el problema Denuncia en Morlans

2)   Asimismo os enviamos un nuevo escrito sobre los riesgos que conlleva la ejecución del metro en los edificios del Ensanche Cortazar del centro de la ciudad –nuevo trabajo redactado por Carlos Ensanche Cortázar

Asamblea en el Antiguo el 6 de noviembre:

Convocaremos una asamblea en el Antiguo el martes 6 de noviembre a las 19h (se fijará el lugar) para volver a reunir a la gente del barrio y dar a los/as vecinos/as la oportunidad de hablar sobre los problemas provocados por las obras del Metro.  

Esto es todo por hoy. Continuaremos informando y os invitamos igualmente a poneros en contacto para cualquier cosa que queráis comunicar.

Movimiento vecinal Satorralaia

(Un tlfno de contacto:  695715510)