METROA Gelditzeko Manifestazioa/ Crónica de la Manifestación por la paralización del METRO en Donostia

2000 lagunetik gora manifestatu dira Donostian metroa gelditzea eskatzeko:

2000 lagunetik gora bildu dira gaur Donostian Metroaren egitasmoa gelditzearen alde egindako manifestazioan.  Donostiako “Satorralaia” bizilagunen batzarrak deituta, Easo plazatik abiatu da manifestazioa, buruan “BEHARREZKOA EZ DELAKO:  METROARI EZ!” zioen pankartarekin. Mobilizazio honek Donostiako metroaren igarobideraen proiektua gelditzea eskatu du, Donostialdearako garraio publiko soluzioen inguran eta hiri ereduaren inguruan eztabaida eta erabaki partehartzaile bat irekitzeko. “Metroa  gelditu, herriari galdetu!”,  “El despilfarro viaja en el Metro”,  “Donostiak ez du Metrorik behar” eta antzeko aldarrikapenak zituzten kartelak eraman ditu eskuetan martxan parte hartu duen herritar ugarik. Adin guztietako jendea bildu da, pertsona nagusien partehartzea nabarmena izan delarik. Manifestariekin batera “Gasco-Metro” izeneko bagoi parodiko batek  egin du manifestazioaren bidea, azpiegitura-lan handi honen bultzatzaile sutszua den Gasco alkate-ordea eta garraio sailburu-ordea bagoiaren gainetik agintzen zihoala makinista gisa mozorroturiko Eneko Goia alkatearen atzetik. Manifestazioak geldiune bat egin du San Martingo azoka zaharra zegoen orubean eraikitako hiriko merkatal-gune eta zona komertzial kontzentraziorik handienaren aurrean. Manifestazioa Diputazioaren aurretik pasa denean  Metroaren dirua gastu sozialetarako bidera daitezen egin da oihu.  Boulebarrera iritsita, Satorralaia batzordeko bi bozeramalek hartu dute hitza Kioskotik, Metroaren proiektua gelditzeko eta jendartean eztabaida ireki dadin egindako manifestazioan partehartu duten lagun guztien inplikazioa eskertuaz. Metroaren egitasmoak ilunkeriaz inguraturik aurrera segitzen duela salatu dute, bizilagunen mugimenduak duela egun batzuk egindako buzoneoa bezalako ekintzekin egindako informazio lanaren garrantzia azpimarratuaz. Halaber, gaurko mobilizazioa hasera baino ez dela ohartarazi dute, aurrera begira egingo diren batzarretan eta ekintzetan jendea biltzeko animatuaz. Satorralaia batzordeak ekintza informatiboak eta mobilizazioak egiten jarraituko du, herritarrengandik desadostasun handia pizten duen Metroaren proiektua gelditzeko eta Donostian garraio publikoaren arloan dauden bestelako irtenbideen inguruan eztabaida eta erabakietan partehartze soziala sustatzeko.

Metroa gelditzeko Donostiako bizilagunen eta elkarteen batzarra

Más de 2000 personas se manifiestan por la paralización del Metro en Donostia:

Mas de 2000 personas han participado hoy en la manifestación por la paralización del Metro en Donostia.  Convocada por la asamblea “Satorralaia” de vecinos/as y asociaciones de Donostia, la movilización ha partido a las 12h desde la plaza Easo, encabezada por una pancarta con  el lema “BEHARREZKOA EZ DELAKO / PORQUE ES INNNECASARIO:  METROARI EZ!”, con el fin de reclamar  la paralización del Proyecto de la pasante del Metro con el fin de  abrir un proceso participativo de debate y decisión sobre el modelo de ciudad y la mejor solución de transporte público para Donostialdea.  Numerosos carteles reivindicativos han sido portados por participantes en la marcha, con textos como “Metroa  gelditu, herriari galdetu!”,  “El despilfarro viaja en el Metro”,  “Poner a competir el Topo y Dbus, para qué?”, “Donostiak ez du Metrorik behar” .  Personas de todas las edades, con una amplia participación de nuestros mayores han recorrido las calles. Junto a los manifestantes, un vagón paródico, el “Gasco-Metro” , tripulado por una persona disfrazada del señor Gasco y conducido por el alcalde de la ciudad Eneko Goia , grandes valedores de esta infraestructura, también ha realizado el recorrido. La manifestación ha realizado una parada ante el centro comercial construido en el solar que ocupaba el antiguo mercado de San Martin, una de las mayores concentraciones  de franquicias comerciales de la ciudad. También ha pasado frente a la Diputación, donde se ha reivindicado a voces que el dinero del Metro sea destinado a los gastos sociales.   A lpa llegada de la marcha al boulevard, dos portavoces de Satorralaia se han dirigido desde el kiosko a las personas participantes, agredeciendo la implicación en esta marcha por la paralización de la pasante del Metro y la apertura de un debate social. Han denunciado la opacidad con la que se viene desarrollando el proyecto del Metro,  subrayando la labor informativa llevada a cabo desde el movimiento vecinal, con actividades como el buzoneo realizado hace dos semanas.  Finalmente, han expresado que esto no es más que el principio, haciendo un llamamiento a todas las personas a estar  atentas a la convocatoria de próximas asambleas y actividades.  La asamblea Sorralaia seguirá desarrollando por tanto actividades informativas y de movilización para paralizar este controvertido proyecto, fomentar el debate  en torno a las alternativas de transporte público  en Donostia y promover la participación social en las decisiones.

Grupo de vecinas, vecinos y colectivos de Donostia por la paralización de la pasante del Metro.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s