Bilera eskaera/ Mov.vecinal demanda reunión a E.Goia y A.Oregi

FOTO RUEDA DE PRENSA-PRENTSAURREKO ARGAZKIA 13ENE16Gaur Donostiako Udaletxean emandako prentsaurrekoaren informazioa:

METROAREN PROIEKTUA GELDITZEKO DONOSTIAKO BIZILAGUNEN MUGIMENDUAK BILTZEKO ESKAERA ZUZENDU DIE ENEKO GOIA ETA ANA OREGIRI/

Donostiako Metroaren igarobidearen proiektua gelditzearen aldeko “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak Eneko Goia alkateari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailburu Ana Oregiri biltzeko eskaera zuzendu diela jakinarazi du, gaur Donostiako Udaletxean hamarnaka lagunek sostengaturik eman duen prentsaurrekoan. Eskaeran nabarmentzen dugunez, bizilagunen mugimendu honen arrazoien eta proposamenen berri eman nahi diegu, hain zuzen ere hirian desadostasun zabala sortzen duen egitasmo polemiko horren inguruan informazio, eztabaida eta erabaki prozesu askoz ere partehartzaileagoak abian jartzeko dagoen beharra helarazteko asmoz.

Izan ere, gure ustez Metroaren inguruko eztabaidan eta erabakietan jendartearen parte hartzea ahalbidetzeko eskaini den tartea ez da nahikoa izan. Zein dira instituzioek herritarrei parte hartzeko eskainitako aukerak? Gure kezka eta erabateko desadosasuna adierazi nahi dugu, honi dagokionean, Eusko Jaurlaritzak ehundaka alegazioei erantzunik eman gabe Metroaren eraikuntza-proiektuen idazketa agindu duelako joan den azaroan; baita informazio zeharo interesatuak zabaldu direlako ere, obren esleipena datorren udaberrirako eta eraikuntza lanen hastapena udazkenerako iragarri dutenak. Egoera honek parte hartze publikorako eskubidea guztiz urratzea dakar.

Aipagarria da Ana Oregi sailburuak legegintzaldi honen hasieran adierazi zuenez, bere proposamena “Donostialdearako mugikortasun soluziorik onena aztertzeko lan-taldeak abian jartzea” izango zela. Ildo honetan hitz eman zuenez, “Udalarekin, Diputazioarekin eta hiritarrekin mahai batean eseri beharko dugu, Donostiarako garraio-biderik egokiena zein den pentsatzeko”. Ederki dago hori, baina agindutakoa ez da bete ordea. Zergatik?

Halaber, errotik gezurtatu behar dira Donostiako Metroaren geltoki bakoitzean ustez egunero 40.000  bidaiariren joan-etorria emango dela zabaldu duten informazio faltsuak eta arduragabeak, egiazki Bentaberriko geltokian 9.711 bidaiari, Hiri-erdialdekoan 8.844 eta Easoko geltoki berrian 5.631 direlako Eusko Jaurlaritzak berak Metroaren igarobidearen erabiltzaile kopuruei buruz eginiko azterketa batean ematen diren zifrak (”Estudio Demanda Variante Donostialdea”, 2014ko urtarrila).

Guztiarekin, eztabaida publikoa zapuzteko bidea hartu da, eta hori onartezina da. Hau da, erantzunik gabe uzten ari dira Metroaren egitasmoa ezbaian jartzen duten hainbat arrazoi eta galdera: bai azpiegitura horrek hirigintza alorrean, ekonomian, Dbus-en zerbitzuetan, gastu publikoa obra faraoniko eta ez beharrezkoetara desbideratzean, edota hiri-ereduan lituzkeen ondorioen inguruan; bai Donostian lurrazpiko Metro bat eraikitzeko dagoen justifikazio faltaren inguruan ere, egungo garraio publikoko sare osoaren aprobetxamenduan eta Topo-Bus zerbitzuen osagarritasun eraginkorrean oinarrituriko alternatiba malguagoak, egokiagoak eta kostu ekonomiko txikiagokoak proposatu baitira.

Hori denagatik, Donostiako “Satorralaia” bizilagunen batzarrak Eneko Goia alkateari eta Ana Oregi sailburuari biltzeko eskaera egiten diegu, Metroaren aferan abian jarri den aurreranzko ihesaldiarekin etetea eskatu eta herritar elkarteekin nahiz talde sozialekin iritziak trukatzea premiazkoa dela aldarrikatzeko, hain zuzen ere Donostialdearako garraio publikoaren inguruan irtenbiderik egokiena izan daitekeenari buruz eztabaida eta erabaki prozesu parte hartzaile bat ireki dadin.

Donostian, 2016ko urtarrilaren 13an.

Metroa gelditzeko Donostiako bizilagunen eta elkarteen batzarra

 

Información de la rueda de prensa realizada hoy en el Ayuntamiento de Donostia: 

EL MOVIMIENTO VECINAL POR LA PARALIZACION DEL PROYECTO DEL METRO DE DONOSTIA PIDE UNA REUNION CON ENEKO GOIA Y ANA OREGI:

 El movimiento vecinal “Satorralaia” por la paralización del proyecto de la pasante del Metro en Donostia ha anunciado hoy en una rueda de prensa realizada ante el Ayuntamiento de Donostia y que ha reunido el apoyo de varias decenas de personas, la petición de una reunión con el alcalde D. Eneko Goia y con la consejera de Medio Ambiente y Planificación Territorial del Gobierno Vasco, Dña Ana Oregi. Queremos trasladarles los argumentos y las propuestas de este movimiento vecinal, recalcando la importancia de crear cauces de información, debate y toma de decisión mucho más participativos en  relación a este proyecto tan controvertido y que despierta un amplio desacuerdo social en la ciudad.

En efecto, consideramos que no se han abierto cauces suficientes para facilitar la participación de la sociedad en el debate y en las decisiones relacionadas con el Metro. ¿Qué posibilidades de participación se ofrecen desde las instituciones? A este respecto, manifestamos nuestra preocupación y total disconformidad porque el Gobierno Vasco adjudicó en noviembre la redacción del proyecto constructivo del Metro sin haber siquiera dado contestación a las centenas de alegaciones, a lo cual hay que añadir la difusión de informaciones claramente interesadas que anuncian la licitación de las obras en esta primavera y el comienzo de los trabajos en otoño, lo cual supondría una completa vulneración del derecho a la participación pública.

Recordamos que la consejera Ana Oregi aseguró a comienzos de legislatura que su propuesta iría en la línea de “poner en marcha grupos de trabajo para analizar la mejor solución de movilidad para Donostialdea”, añadiendo que“tenemos que sentarnos en una mesa con el Ayuntamiento, la Diputación y con los ciudadanos, y entre todos tenemos que pensar cual es el mejor medio de transporte para Donostia”. Sin embargo, constatamos que aquel compromiso no se ha cumplido. ¿Por qué?

Igualmente desmentimos la propagación de informaciones falsas e irresponsables, como el movimiento de 40.000 viajeros diarios que supuestamente se esperaría en cada estación del Metro en Donostia, cuando el Gobierno Vasco dispone de un estudio de usuarios de la pasante del Metro (“Estudio Demanda Variante de Donostialdea”, Enero 2014) que cifra el número de viajeros en 9.711 en la estación de estación de Bentaberri, 8.844 en la del Centro y 5.631 en la nueva estación de Easo.

Con todo, la gravedad del asunto estriba en que se está escamoteando el debate público, a la vez que se dejan sin respuesta los numerosos interrogantes y las críticas relacionadas con el proyecto del Metro, sus afecciones urbanísticas, costes económicos, su impacto den Dbus, el desvío del gasto público hacia obras faraónicas e innecesarias, el modelo de ciudad que se promueve, así como la falta de justificación de la opción de construir en Donostia un Metro subterráneo frente a la propuesta de otras alternativas más efectivas, equilibradas y de menor coste económico, basadas en el aprovechamiento de toda la red de transporte público existente y una mejor complementariedad entre los servicios Topo-Bus.

Por todo ello, la asamblea vecinal  “Satorralaia” de Donostia solicitamos la realización de una reunión con el alcalde Eneko Goia y la consejera Ana Oregi para trasladarles la urgencia de promover el intercambio de opiniones con los grupos sociales y vecinales, frenando la huida hacia adelante con la pasante del Metro para dar la oportunidad a un proceso participativo de debate y decisión sobre la mejor solución de transporte público para Donostialdea.

 En Donostia, a 13 de enero de 2016.

Grupo de vecinos/as y asociaciones de Donostia por la paralización del Metro

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s