REUNIÓN CON EL ALCALDE EL 9 DE FEBRERO/ CONCENTRACION para exigir la paralización de las catas del proyecto del metro / SATORRALAIA ALKATEAREKIN BILDUKO DA OTSAILAREN 9AN / KONZENTRAZIOA proiektuaren zundaketa-lan geoteknikoak geldiaraztea eskatzeko

katak gelditzeko konzentrazioa 3 feb16

METROA GELDITZEKO DONOSTIAKO BIZILAGUNEN MUGIMENDUA ENEKO GOIA ALKATEAREKIN BILDUKO DA OTSAILAREN 9AN:

Hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur proiektuaren zundaketa-lan geoteknikoak geldiaraztea eskatzeko 

Donostiako Metroaren igarobidearen proiektua gelditzearen aldeko “Satorralaia” bizilagunen mugimendua Eneko Goia alkatearekin bilduko gara datorren otsailaren 9an, asteartean, hain zuzen ere Donostiako udalari bizilagunen egonezina helarazteko eta auzi honetan gizarteak erabakietan parte hartzeko aukera izan dezan, hiritarrak kontsultatzeko konpromezua har dezan eskatzeko. Eneko Goiarekin hitzartu dugun bileraren berri emateaz gain, hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin dugu gaur, azken egunotan Donostian hasi dituzten Metroaren egitasmoko zundaketa geoteknikoen lanak geldiaraz ditzaten berriro eskatzeko (goiko argazkia gaurko konzentrazioikoa da).

Eneko Goia alkatearekin datorren asteartean egingo dugun bilerak bizilagunen mugimendu honek joan den urtarrilaren 13an Udaletxean egindako eskaerari erantzuten dio. Bilera horren bidez hiriari bete-betean eragiten dion afera honen inguruan herritarren artean dagoen ezinegona helarazi nahi diogu, baita gizarteak erabakietan parte hartzeko bideak irekitze aldera, Udalak eztabaida publikoa sustatzeko eta hiritarrak kontsultatzeko konpromezua har dezan eskatu ere. Finean, gai honek hiriko bizilagun  guztientzat duen garrantzia dela eta, Eneko Goiari Donostialdean garraio publikoaren irtenbiderik egokiena izan daitekeenari buruz eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko dagoen beharra helarazi nahi diogu. Udalak baditu mekanismo nahikoak hori aurrera eraman ahal izateko. Halaber, gure deia Ana Oregi sailburuari ere zuzentzen diogu, nahiz eta bizilagunen mugimendu honek berekin biltzeko egindako eskaerak ez duen oraingoz erantzunik jaso.

Esan bezala, hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin dugu gaur goizean Metroaren proiekturako azken egunetan hiriko zenbait tokitan hasi dituzten zundaketa-lan geoteknikoak bertan behera uztea eskatzeko. Orain da unea lan horiek gelditu eta informazioa zabalduz gizarteko taldeekin nahiz bizilagunen elkarteekin iritziak trukatzeko. Honi dagokionean, ulertezina da Eusko Jaurlaritzak Metroaren auzian parte hartze publikorako eskubidea zeharo urratzen duen bidea hartu duela ikustea: besteak beste, herritarrek aurkeztutako ehundaka alegazioei ez die erantzunik ere eman, eta hori Arartekoak argi eta garbi ebatzi izan duenean Administrazioa behartuta dagoela hala egitea. Herritarrei adi egoteko eta Metroaren proiektuaren ibilbidean edozein lan ikusiz gero, bizilagunen mugimendu honi abisatzeko dei egiten diegu beraz, lan horien geldiarazpena eskatzeko.

Bukatzeko, atentzioa eman digute Ana Oregik joan den astean Donostian egindako adierazpen nahasgarriek. Batetik, Metroaren erabiltzaileak urtero 16 milioi bidaiari izango liratekeela esan zuen: bada, zifra hori 2014 urtean bere agindupean egindako “eskari azterketan” aurrikusitakoak baino 8 milioi gutxiago da, edota Iñaki Arriola sailburuak 2013an iragartzen zituen ustezko 33 milioi bidaiarien kopuruaren erdia. Hortaz, zer sinesgarritasuna du guzti horrek? Bestetik, Anas Oregik Donostian Metroa eraikitzeko proiektuaren zentzugabekeria zuritu asmoz, auto pribatuen erabilera gutxituko lukeela aditzera eman zuen; baina azterketa guztiek ateratako ondorioekin kontraesanean dago hori: izan ere, Metroak bidaiariak beste garraio publikoen erabiltzaileen multzotik bereganatuko lituzkeela ondorioztatu dute horiek (bereziki Dbus eta Lurraldebusi bidaiariak kenduz), eta ez ordea ibilgailu pribatua erabiltzen dutenen multzotik. Garraioen arloan badira gainera Metroaren igarobidea baino eraginkorrago eta kostu ekonomiko askoz ere txikiagokoa duten alternatibak: egungo garraio publikoko sare osoaren aprobetxamenduan eta Topo-Bus zerbitzuen arteko aldaketa puntuak sortzean oinarritzen dira horiek. 

Bizilagunen mugimendu honek informazioa zabaltzen eta mobilizatzen jarraituko du beraz, Metroaren igarobidearen proiektua gelditzeko eta Donostialdean garraio publikoaren inguruan irtenbiderik egokiena izan daitekeenari buruz eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko.

Harremanetarako tlfnoak: 620714054 (gaztelera) – 695715510 (euskara)

Email: satorralaia@gmail.com

Twiter: @satorralaia

 

Metro gelditzeko Donostiako Bizilagunen eta elkarteen batzarra

 

EL MOVIMIENTO VECINAL DE DONOSTIA POR LA PARALIZACION DEL METRO SE REUNIRA EL 9 DE FEBRERO CON EL ALCALDE ENEKO GOIA:

Decenas de personas se han concentrado hoy para exigir la suspensión de los trabajos de sondeos geotécnicos del proyecto: 

El movimiento vecinal “Satorralaia” por la paralización de la pasante del Metro de Donostia informa que se reunirá el próximo martes 9 de febrero con el alcalde Eneko Goia con el fin de trasladarle el malestar de la población y solicitar el compromiso del ayuntamiento para abrir cauces a la participación social y consultar a la ciudadanía. El anuncio del encuentro se ha realizado durante una concentración llevada a cabo esta mañana por varias decenas de personas para exigir la suspensión de los trabajos de sondeos geotécnicos del proyecto del Metro iniciados durante los últimos días en la ciudad (la foto de arriba es de la concentración de hoy).

La reunión con el alcalde Eneko Goia responde a la petición realizada por este movimiento vecinal el pasado 13 de enero en el Ayuntamiento. Queremos trasladarle el malestar de la ciudadanía y solicitar del ayuntamiento el compromiso para abrir cauces a la participación social, promover el debate público y consultar a la población en este asunto que afecta gravemente al municipio.  En fin, queremos trasladarle la importancia que tiene este tema para toda la población y la necesidad de abrir un proceso participativo de debate y decisión sobre la mejor solución de transporte público para Donostialdea. El Ayuntamiento dispone de los mecanismos necesarios para hacerlo. Nuestro emplazamiento está dirigido igualmente a la consejera Ana Oregi, que de momento no ha dado respuesta a la petición de reunión realizada por este movimiento vecinal.

Esta mañana varias decenas de personas  hemos llevado a cabo una concentración para exigir la suspensión de los trabajos de prospecciones geológicas o catas del proyecto del Metro que han comenzado durante los últimos días en diferentes puntos de la ciudad. Ahora es el momento de parar dichos trabajos para dar información y promover el intercambio de opiniones con los grupos sociales y las asociaciones vecinales. A este respecto, nos parece incomprensible que el Gobierno Vasco esté desarrollando en la cuestión del Metro un proceso que vulnera completamente el derecho a la participación pública: entre otras cosas, ni siquiera ha dado contestación a las centenas de alegaciones presentadas al proyecto, y ello a pesar de que el Ararteko ha resuelto claramente que la Administración está siempre obligada en hacerlo. Por ello llamamos a estar alerta y a poner en conocimiento de este movimiento vecinal cualquier trabajo relacionado con el proyecto del Metro que se observe en el trazado con el fin de solicitar su paralización.

Finalmente, queremos llamar la atención sobre las confusas declaraciones realizadas la semana pasada por la consejera Ana Oregi en Donostia. Por una parte, aseguró que la estimación de viajeros por año en el Metro de Donostialdea ascendería a 16 millones, lo cual supone en realidad 8 millones menos de lo previsto en el “Estudio de Demanda” realizado bajo su propio mandato en 2014, e incluso la mitad de los 33 millones de viajeros anunciados por el consejero Iñaki Arriola en 2013. Por tanto, ¿qué credibilidad tienen al respecto? Por otro lado, la consejera trató de justificar el sinsentido del proyecto de construir un Metro en Donostia aduciendo que podría reducir el tráfico rodado; pero lo cierto es que todos los estudios advierten por el contrario de que la pasante del Metro captaría viajeros/as principalmente a costa de otros servicios de transporte público (especialmente Dbus y Lurraldebus), y muy poco a costa de usuarios del vehículo privado. En el ámbito del transporte existen además alternativas más efectivas y de mucho menor coste económico que la pasante del Metro, basadas en el aprovechamiento de toda la red de transporte público existente y en la creación de sencillos puntos de transbordo entre los servicios Topo-Bus.

Este movimiento vecinal continuará por tanto apostando por la labor informativa y la movilización con el fin de paralizar el proyecto de la pasante del Metro y para abrir un proceso participativo de debate y decisión sobre la mejor solución de transporte público para Donostialdea.   

Tlfnos de contacto: 620714054 (catellano) / 695715510 (euskara)

Email: satorralaia@gmail.com

Twiter: @satorralaia

Grupo de Vecinos/as y asociaciones de Donostia por la paralización del Metro

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s