Metroa gelditzeko kontzentrazioa deitzen dugu ostiralean Kursaalen egiten ari den Hiri Handien Nazioarteko Kongresuaren aurrean/ Convocada para este viernes una concentración por la paralización del Metro ante el Congreso Internacional de Grandes Ciudades en el Kursaal

Metroa gelditzeko kontzentrazioa deitzen dugu ostiralean Kursaalen egiten ari den  Hiri Handien Nazioarteko Kongresuaren aurrean:

Datorren ostiralean, martxoak 18, eguerdiko 12’30etan,  Metroa gelditzeko Donostiako Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kontzentrazioa egingo da Kursaal-en egiten ari den  Hiri Handien Sare Iberoamerikarraren (CIDEU) Kongresuaren aurrean, non Eneko  Goia alkateak erakunde horren txandakako presidentzia hartuko duen. Hori dela eta, elkarretaratze honetan  parte hartzeko dei egiten dugu, hain zuzen ere  Donostian Metroa eraikitzeko egitasmoarekin gure hirian egin nahi den astakeria eta zentzugabekeriaren salaketa bilkura horretara eramateko.

Donostiako Metroaren igarobidearen egitasmoak bizilagunen egonezina eta  hiriko jende askoren desadostasuna piztu ditu nabarmenki. Honi dagokionean, honako hau adierazi nahi dugu:

  • Lotsagarria iruditzen zaigu hiritarren partehartzeari buruz hitzegitea,  Donostian adostasun sozialik gabeko egoeran jartzen gaituen proiektu horren  gainean erakundeek ez dutenean informaziorik eman ezta eztabaidarik sustatu ere. Aitzitik, erakundeen aldetik nozitzen ditugun gardentasun-eza,   partehartze publikoa larriki mugatzen duen tramitazio hertsia eta bizilagunen argudio eta proposamenekiko erdeinua salatzen ditugu. Era onartezinean, alkateak  “udal konpetentzien gabezia”ren kontuarekin erantzun dio Donostian garraio publikoaren inguruan irtenbiderik onena izan  daitekeenari buruz eztabaida eta  erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dadin egin diogun eskaeari. Gauzak horrela, galdegiten dugu: Metroari buruz erabaki al  dezakete zerbait donostiarrek?
  • Metroaren justifikazio edo zuribide ofiziala, azpegitura horren  eskariari buruzko zifra faltsuen gainean eta egiazko informazioa baino propaganda  kutsu nabaria duten adierazpen triunfalisten gainean eraikia izan da. Ez alperrik, Eusko Jaurlaritzako sailburu Ana Oregik proiektua “faraonikotzat” jo eta geldiarazi zuen 2013ko  legegintzaldiaren hasieran, eta Eneko Goia alkateak berak ere  berriki adierazi duenez “zalantzak ditut inbertsio honen kostua justifikatuta ote dagoen”. Horrek erakusten  du afera honetan azpiegitura-lan handi bat eraikitzeko interesak agintzen duela,  horren  beharrizana serioski auzitan badago ere; halaber,  aintzat hartu gabe utzi nahi dira bai Metroaren eraikuntzak udalearrian eragingo lituzkeen kalte larriak –besteak veste hirigintza alorrean eta DBus-en zerbitzuetan–,  bai gastu sozialen kaltetan dakarren baliabide publikoen xahuketa,  baita egungo garraio publikoko sare osoa hobetze aldera Topoaren eta  hiriko autobús línea nagusien arteko osagarritasuna lantzeko proposatu diren alternativa eraginkorragoak eta kostu ekonomiko arras txikiagokoak ere.

Horidenagatik, gure hirian alperrikako eta  inposaturiko Metroaren egitasmo arranditsu hori geldi dezaten exijitzeko, datorren ostiralean Kursaalaren aurrean egingo den  elkarretaratzera biltzeko dei egitendugu. Bestalde, asteazkenero San Martingo azokan arratsaldeko 17’30tik 18’00tara egiten ditugun elkarretaratzeen deialdia gogoratzen dugu.

Harremanetarakotlfnoak: 620714054 (gaztelera) / 695715510 (euskara)

Email:satorralaia@gmail.com

Twitter: @satorralaia

Metroagelditzeko Donostiako Satorralaia bizilagunen mugimendua

 

Convocada para este viernes una concentración por la paralización del Metro ante el Congreso Internacional de Grandes Ciudades en el Kursaal:

Este próximo viernes 18 de marzo a las 12’30h,  el movimiento vecinal Satorralaia de Donostia por la paralización del Metro convoca una concentración ante el Congreso Internacional de la Red Iberoamericana de Grandes Ciudades (CIDEU) que se desarrolla en el Kursaal, donde el alcalde Eneko Goia asumirá la presidencia de turno de esta entidad. Hacemos por ello un llamamiento a participar en esta concentración para trasladar a este evento la denuncia de la barbaridad y aberración que se pretende cometer en nuestra ciudad con la innecesaria construcción de un Metro en Donostia.

El proyecto de la pasante del Metro en Donostia despierta un profundo malestar vecinal y el desacuerdo de amplios sectores de la ciudad. A este respecto, queremos manifestar lo siguiente:

  • Nos parece bochornoso que se hable de participación ciudadana cuando las instituciones no han dado información ni han promovido un debate en relación a este proyecto que nos sitúa en una situación de falta total de consenso social. Antes bien, denunciamos la falta de transparencia informativa, la tramitación opaca que limita poderosamente la participación pública y el desprecio de los argumentos y de las propuestas de los/as ciudadanos. De forma inadmisible, el alcalde se parapeta en la “falta de competencias municipales” ante nuestra demanda de abrir un proceso participativo de debate y decisión sobre la mejor solución de transporte público para Donostia. De manera que preguntamos: ¿Podemos los/as donostiarras decidir algo sobre el Metro?
  • La justificación oficial del Metro se ha construido recurriendo sistemáticamente a falsas cifras de demanda y declaraciones triunfalistas más próximas a la propaganda que a una información veraz, hasta el punto deque la propia consejera del Gobierno Vasco, Ana Oregi, paralizó y calificó este proyecto como “faraónico” a comienzos de la legislatura en 2013, y el alcalde Eneko Goia manifestaba recientemente que “tengo dudas acerca de si el coste de la inversión y lo que cuesta operar esta inversión, está justificado”. Es decir que en este asunto está primando el interés por la construcción de una gran infraestructura a pesar de que su necesidad ha quedado seriamente en entredicho; a la vez que se pretenden ignorar las graves afecciones que la construcción del Metro ocasionaría en el municipio –entre otras, en el casco urbano y en el servicio de DBus–, el derroche de recursos públicos que conlleva, en detrimento del gasto social, así como la existencia de estrategias alternativas más efectivas y de menor coste económico basadas en una red mejorada de transporte público que combine Topo y autobús.

Por todo ello,llamamos a participar en la concentración de este viernes ante el Kursaal, para exigir que se ponga freno a este gran proyecto inútil e impuesto de construir un Metro en nuestra ciudad. Por otra parte, informamos que se mantiene la convocatoria de las concentraciones semanales que venimos realizando todos los miércoles de 17’30h a 18’00h en el mercado de San Martin (c/Loiola).

Tlfnos de contacto: 620714054 (catellano) / 695715510 (euskara)

Email:satorralaia@gmail.com

Twitter: @satorralaia

Movimiento vecinal Satorralaia de Donostia por la paralización del Metro

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s