Donostian Metroa gelditzeko deialdiak aste honetan/ Convocatorias de esta semana por la paralización del Metro en Donostia

Ostegunean herritarrak Donostiako Udal-Plenora biltzeko deitzen du bizilagunen mugimenduak, eta larunbatean Kontxan salaketa ekintza informatibo ikusgarria egingo da:   

 Donostian Metroaren proiektua gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak aste honetan honako bi ekintza hauetan parte hartzeko dei egiten die herritar guztiei, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo hori geldiaraztea eskatzeko:

–       Ostegunean, maiatzak 26, herritarrak Donostiako Udal-Plenora biltzeko deialdia egiten dugu: Donostiako Udalbatzaren Osoko Bilkuran metroaren gaia eztabaidatuko dela eta, Donostiako Metroaren igarobidea edo pasantea gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko aldarrikapenak bertara eramango ditugu. Metroaren gaia goizeko 10’30ak  aldera jorratuko denez, goizeko 10tatik aurrera udaletxeko pleno-aretoan biltzeko dei egiten dugu, proiektu horrek donostiarren artean pizten duen desadostasuna adierazteko eta egitasmoa geldiaraz dezaten aldarrikatzeko.

–       Maiatzak 28 larunbatean,  Kontxako hondartzan Metroaren salaketa ekintza informatibo ikusgarria egingo dugu, arratsalde osoan: Metroaren proiektuak Kontxako hondartzaren azpian egiten duen 320  metroko ibilbidea irudikatu edo bistaratuko dugu hondartzan bertan, azpiegitura honen aberrazioaz ohartarazteko. Ekintza informatibo hori egiteko  Kontxako Erlojuetan elkartuko gara eta txandak antolatuko dira: 14’30tik 16’00tara (montaketa eta martxan jarri); 16’00tik 17’30tara (informazio banaketa eta sinadura bilketa); 17’30etan Prentsa agerraldia (denok!); 17’30tik 20’00tara (sinadura bilketa eta informazio banaketa); eta 20’00tik 21’00etara (bukatu eta dena jaso). Hortaz, txanda bat egiteko animatzen den jendeari aldezaurretik guri abisatzea eskatzen diogu (satorralaia@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz edota 695715510 telefonora deituz).

Larunbateako ekintzaren bidez, Metroa bezalako garraio-azpiegitura handi bat Kontxako hondartzaren azpian eraikitzea itxuragabekeria latza dela salatu nahi dugu: zehazki, Perla-tik Hotel Londres-eraino doan tartean Kontxako hondartzaren azpian eraiki nahi dute Metroa, Kontxako pasealekuko Erlojuen aurrekaldean hedatzen den hondartza alderik alde zeharkatuz, itsasgorak estaltzen duen eremuan 34 metroko sakoneran. Zentzugabekeria hori, gainera, Kosta Legeak itsasertzeko eremua babesteko ezartzen dituen xedapenen aurkakoa da gure ustez. Hori eta, Metroaren egitasmoa Kontxako eremu kaltetuan salatuko dugu datorren larunbatean.

Bestalde, Donostian Metroaren proiektua geldiaraztea eskatzeko sinadura bilketa bat egiten ari garela gogoratzen dugu. Horretarako hemen dezute Horria sinatzeko: Hoja de firmas  Gogoratuz sinatzaileek 18 urte edo gehiago eduki behar dutela eta Donostian erroldatuak egon bahar direla.

Eta etxeetako balkoietan “METROARI STOP” leloa daramaten banderolak jartzeko gonbitea egiten diegu herritarrei. Banderola horiek eskuratzeko gurekin harremanetan jarri (satorralaia@gmail.com) edota Prim Kaleko “Hodeiertz” belardendara jo daiteke. Ekintza hauen buruan manifestazioa egingo da ekainaren 18an, Donostian Metroaren egitasmoa gelditzea eta gure hiriak behar duen garraio-ereduaren inguruan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dadin eskatzeko.

Harremanetarako tlfnoak: 695715510 (euskara) / 620714054 (gaztelera)

Emaila: satorralaia@gmail.com

Informazio gehiago: satorralaia.wordpress.com eta Twitter: @satorralaia

 Metroa gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimendua

Llamamiento a acudir al Pleno municipal de mañana jueves y a participar en la llamativa acción informativa y de denuncia del sábado en La Concha:

El movimiento vecinal “Satorralaia” por la paralización del Metro en Donostia llama a todas las personas a participar en las dos siguientes convocatorias que tendrán lugar esta semana para manifestar el rechazo que suscita este proyecto en la ciudad:

–       El próximo jueves 26 de mayo, hacemos un llamamiento a acudir al Pleno del Ayuntamiento  –donde se tratará sobre la cuestión del Metro– con el fin de trasladar al pleno municipal la reivindicación vecinal por la paralización de la pasante del Metro y la realización de una consulta popular. Dado que la cuestión del Metro se tratará en el pleno hacia las 10’30 horas, nos congregaremos en el salón de Plenos a partir de las 10h para expresar el rechazo que suscita este proyecto entre las/os donostiarras y exigir su paralización.

–       El sábado 28 de mayo, realizaremos durante toda la tarde una llamativa acción informativa y de denuncia en la playa de La Concha: la acción consistirá en visibilizar sobre la playa el trazado del Metro que se adentra en un tramo de 320 metros bajo La Concha con el fin de denunciar la aberración que supone esta infraestructura. El punto de reunión para llevar a cabo esta acción informativa será en los Relojes de La Concha   y se están organizando turnos: 14’30h-16’00h (montar y poner en marcha); 16’00h-1730h (recogida de firmas y reparto de información); 17’30h acto informativo para la prensa (¡todo/as!); 17’30h-20’00h (recogida de firmas y reparto de información); 20’00h-21’00h (terminar y recoger todo). Pedimos a las personas que se animen a hacer un turno a comunicárnoslo previamente (enviando un Email a satorralaia@gmail.com, o llamando al teléfono 695715510).

Mediante la acción del sábado, denunciaremos que la construcción de una gran infraestructura de transporte como el Metro bajo la playa de La Concha es un despropósito: concretamente, el trazado penetra bajo la playa desde La Perla hasta el Hotel Londres, discurriendo en todo el frente de los Relojes del paseo de La Concha bajo la playa en el espacio comprendido entre la línea de bajamar y la línea de pleamar a una profundidad de hasta 34 metros. A nuestro entender, este disparate vulnera además la protección del litoral que establece la Ley de Costas. Por ello,  el sábado denunciaremos el proyecto del Metro en el espacio afectado de La Concha.

Finalmente, recordamos que estamos llevando a cabo una recogida de firmas por la paralización del proyecto del Metro en Donostia. Hojas que están disponibles en el enlace siguiente Hoja de firmas  para quien/es se comprometan a recogerlas, entregándolas como último día el lunes 13 de Junio a las 19h en la reunión semanal de Satorralia. Recordando y cuidando de que los firmantes tengan 18 o más años y esten empadronados en Donostia.

 A la vez que animamos a toda la vecindad a colocar en los balcones las banderolas con el lema “METROARI STOP”. Estas banderolas pueden adquirirse poniéndose en contacto (satorralaia@gmail.com) o en la herboristería “Hodeiertz” de la calle Prim. Como colofón a estas iniciativas, una manifestación tendrá lugar el 18 de junio para exigir la paralización del proyecto del Metro en Donostia y reclamar la apertura de un proceso participativo de debate y decisión sobre el modelo de transporte más adecuado para Donostia. 

Tlfnos de contacto: 620714054 (castellano) / 695715510 (euskara)

Email:satorralaia@gmail.com

Más información: satorralaia.wordpress.com y Twitter: @satorralaia

Movimiento vecinal “Satorralaia” de Donostia por la paralización del Metro

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s