METROA DONOSTIAN? BIZILAGUNEN PROTESTA UDAL-PLENOAN / PROTESTA VECINAL EN EL PLENO

26M SATORRALAIA PLENON

METROAREN PROIEKTUA GELDITZEKO PROTESTA EGIN DUTE BIZILAGUNEK UDAL-PLENOAN:

Hamarnaka  bizilagun bildu dira gaur goizean Donostiako Udal-Plenoan hirian Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikatzeko. Bizilagunek “METROA GELDITU, HERRIARI GALDETU!  PARALIZACIÓN – Consulta Popular” zioten kartelak “STOP METROARI” leloa daramaten banderolak zabaldu dituzte Plenoko aretoan (ARGAZKIAK BIDALTZEN DIZKIZUEGU).

Protesta isil hori bi aldiz errepikatu dute bizilagunek, goizeko 10’20etan eta 12’15etan, Donostiako Metroaren igarobidea edo pasantea gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko aldarrikapenak Udal-Plenora eramateko, hain zuzen ere  Udalbatzaren Osoko Bilkuran metroaren gaiari buruz bi mozio eztabaidatu direnean.

Metroaren proiektuak donostiarren artean pizten duen desadostasuna adierazteko eta egitasmoa geldiaraz dezaten aldarrikatzeko ekintza gehiago egiten ari dira egunotan. Hala, Donostian Metroaren proiektua geldiaraztea eskatzeko sinadura bilketa bat egiten ari gara eta etxeetako balkoietan “METROARI STOP” leloa daramaten banderolak jartzeko gonbitea egiten diegu herritarrei. Gaurko Plenoan erakutsi ditugun banderolak bezalakoak eskuratzeko gurekin harremanetan jarri (satorralaia@gmail.com) edota Prim Kaleko “Hodeiertz” belardendara jo daiteke. Ekintza hauen buruan manifestazioa egingo da ekainaren 18an, Donostian Metroaren egitasmoa gelditzea eta gure hiriak behar duen garraio-ereduaren inguruan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dadin eskatzeko.

Larunbatean salaketa ekintza informatiboa Kontxako hondartzan:

Bestalde, datorren larunbatean, maiatzak 28,  Kontxako hondartzan Metroaren salaketa ekintza informatibo ikusgarria egingo dugu, arratsalde osoan: Metroaren proiektuak Kontxako hondartzaren azpian egiten duen 300  metroko ibilbidea irudikatu edo bistaratuko dugu hondartzan bertan, azpiegitura honen aberrazioaz ohartarazteko. Hori dela eta, larunbateankomunikabideei ekintza informatibo horren berri jasotzeko dei egiten dizuegu, arratsaldeko 17’30etan Kontxako Erlojuetan egingo den zita informatibora etorriaz.

Ekintza ikusgarri honen bidez, Metroa bezalako garraio-azpiegitura handi bat Kontxako hondartzaren azpian eraikitzea itxuragabekeria latza dela salatu nahi dugu: zehazki, Perla-tik Hotel Londres-eraino doan tartean Kontxako hondartzaren azpian eraiki nahi dute Metroa, Kontxako pasealekuko Erlojuen aurrekaldean hedatzen den hondartza alderik alde zeharkatuz, itsasgorak estaltzen duen eremuan 34 metroko sakoneran. Zentzugabekeria hori, gainera, Kosta Legeak itsasertzeko eremua babesteko ezartzen dituen xedapenen aurkakoa da gure ustez. Hori eta, Metroaren egitasmoa Kontxako eremu kaltetuan salatuko dugu datorren larunbatean.

Harremanetarako tlfnoak: 695715510 (euskara) / 620714054 (gaztelera)

Emaila: satorralaia@gmail.com

Informazio gehiago: satorralaia.wordpress.com eta Twitter: @satorralaia

 Metroa gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimendua

LA PROTESTA VECINAL POR LA PARALIZACIÓN DEL METRO LLEGA AL PLENO MUNICIPAL:

Decenas de personas han acudido esta mañana al Pleno municipal de Donostia para manifestar el rechazo que suscita el proyecto del metro en la ciudad y exigir su paralización. Las personas reunidas en el acto de protesta que ha tenido lugar en el Salón de Plenos  se han manifestado en silencio  mostrando carteles y banderolas con los lemas “METROA GELDITU, HERRIARI GALDETUI! Paralización – Consulta popular”  y “METROARI STOP” (OS ENVIAMOS FOTOS).  

La protesta vecinal se ha repetido dos veces, a las 10’20h y las 12’15h, para trasladar al Pleno la reivindicación de paralización del proyecto del metro y la realización de una consulta popular, mientras que los grupos políticos han tratado dos mociones sobre la cuestión del metro.

También se están desarrollando estos días otras iniciativas en exigencia de la paralización de este proyecto. A este respecto, estamos llevando a cabo una recogida de firmas por la paralización del Metro en Donostia, a la vez que animamos a toda la vecindad a colocar en los balcones banderolas con el lema “METROARI STOP”, como las que hoy hemos desplegado en el Pleno.  Estas banderolas pueden adquirirse poniéndose en contacto (satorralaia@gmail.com) o en la herboristería “Hodeiertz” de la calle Prim. Como colofón a estas iniciativas, una manifestación tendrá lugar el 18 de junio para exigir la paralización del proyecto del Metro en Donostia y reclamar la apertura de un proceso participativo de debate y decisión sobre el modelo de transporte más adecuado para Donostia. 

Acción informativa y de denuncia el sábado en la Concha:

Por otra parte, el próximo sábado 28 de mayo, realizaremos durante toda la tarde una llamativa acción informativa y de denuncia en la playa de La Concha: la acción consistirá en visibilizar sobre la playa el trazado del Metro que se adentra en un tramo de 300 metros bajo La Concha con el fin de denunciar la aberración que supone esta infraestructura. Con este motivo también convocaremos a los medios de comunicación para que asistan a esta acción en la que realizaremos declaraciones a la prensa a las 17’30h en los Relojes de La Concha. 

Mediante esta llamativa acción informativa, denunciaremos que la construcción de una gran infraestructura de transporte como el Metro bajo la playa de La Concha es un despropósito: concretamente, el trazado penetra bajo la playa desde La Perla hasta el Hotel Londres, discurriendo en todo el frente de los Relojes del paseo de La Concha bajo la playa en el espacio comprendido entre la línea de bajamar y la línea de pleamar a una profundidad de hasta 34 metros. A nuestro entender, este disparate vulnera además la protección del litoral que establece la Ley de Costas. Por ello,  el sábado denunciaremos el proyecto del Metro en el espacio afectado de La Concha.

Tlfnos de contacto: 620714054 (castellano) / 695715510 (euskara)

Email:satorralaia@gmail.com

Más información: satorralaia.wordpress.com eta Twitter: @satorralaia

 Movimiento vecinal “Satorralaia” de Donostia por la paralización del Metro

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s