(INFO Metro-pasanteari STOP): 8.916 donostiarren sinadura/ ENTREGA de 8.916 FIRMAS de Donostiarras

ENTREGA DE FIRMAS DIPU 13JUL16 1.jpg

8.916 donostiarrek sinatu dute Metroaren “pasantea” gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko eskaera:

Gipuzkoako Diputazioan entregatu ditu gaur sinadurak Satorralaia bizilagunen mugimenduak 

Salatu egiten du ostiralean Gipuzkoako Merkataritza Ganberako ekitaldi instituzional propagandistikoa eta elkarretaratzea deitu du  

“Satorralaia” bizilagunen mugimenduak 8.916 donostiarren sinadura entregatu ditu gaur Gipuzkoako Diputazioan, Donostiako Metro “pasantea”ren edo igarobidearen auzian herri galdeketa bat egin dadin eskatzeko. Sinadura horiek, halaber, Eusko Jaurlaritzari zuzenduko dizkiogu, egitasmo hori geldiaraztea eta Donostiak behar duen garraio ereduaren inguruan erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzea eskatzeko.

Bizilagunen mugimendu honek hasieratik salatu duenez, Donostiako Metro “pasantea”ren egitasmoaren inguruan herritarrok nozitu ditugun informazio falta eta partehartzeko biderik eza nabariak izan dira. Egin ditugun batzarretan etengabea izan da, ordea, desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruko erabakietan eta Donostiak behar duen garraio-ereduari buruzko eztabaidan herritarrek partehartzeko eskaera.

Hori dela eta, Satorralaiak sinadura bilketa bat egitea erabaki genuen, hain zuzen ere Metroaren igarobidea sustatzen duten edota finanantzeko asmoa duten erakundeei proiektu hori gelditzeko eta auzi honetan partehartze publikoa bultzatzearren herri galdeketa bat egin dezaten eskatzeko. Eusko Jaurlaritzak prozesu partehartzaile bat abian jartzeko inolako asmorik ez duela ikusita –harekin biltzeko egin genion eskaerari ez dio gutxieneko erantzunik eman ere–,  lehenengo Udaletxera jo genuen herri galdeketa bat egiteko egon daitezkeen bideak aztertzeko asmoz: izan ere, 2015 urtean Udalbatzak aho batez onarturiko herri-kontsulten arautegiaz baliatzea egokia zirudien, kontuan hartuta Metroaren igarobidearen proiektuak hiriari bete-betean eragiten diola. Alabaina, Udalak berehala ezkezkoa eman zion aukera honi, Metroaren aferan inongo eskumenik ez duela argudiatuz.

Orduan, gure eskaera Gipuzkoako Foru Aldundira bideratzea erabaki genuen, hain zuzen ere Metroaren lanak finantzatzeko asmoa duen erakunde bat izaki, Herritarren Partaidetzarako 1/2010 foru-arauan oinarriturik Donostian herri galdeketa bat egin dezan eskatzeko, herritarrek azpiegitura honen inguruan duten iritzia ezagutzeko. Bete beharreko baldintza gisa, diputazioko Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak 3.150 sinadura aukezteko eskatu zigun, hau da, udalerrian erroldaturiko adin nagusiko biztanleen %2ak gutxienez eskaera hori izenpetzea. Gaur 8.916 donostiarren sinadurak entregatu ditugu, gure eskaerari bide emateko. Sinadura horiek maiatzaz geroztik bildu ditugu, honako hiru eskakizun hauekin:

–       Donostiako Metro pasantearen edo igarobidearen proiektua gelditzea.

–       Eusko Jaurlaritzari, Donostiak behar duen garraio-ereduaren inguruan prozesu partehartzaile bat ireki dezan eskatzea.

–       Gipuzkoako Diputazioari, Metroaren lanak finantzatzeko diru-laguntzak emateko asmoa duela eta, egitasmo horren inguruan herritarrek duten iritzia ezagutzeko Donostian herri-galdeketa bat egin dezan eskatzea, 01/2010 foru-arauan oinarritik.

Horrenbestez, Donostian Metro pasantearen egitasmoari buruz herri-galdeketa bat egiteko izapideak abian jar ditzala eskatzen dio Satorralaia bizilagunen mugimenduak Diputazioari, eta  galdeketa horren emaitzak ezagutu bitartean obra hori finantzatezko erabakia bertan behera utz dezala.

Satorralaiak ostiralean Gipuzkoako Merkataritza Ganberan egingo den ekitaldi instituzionala salatu eta elkarretaratzea deitzen du: 

Satorralaiak salatu egiten du datorren ostiralean Gipuzkoako Merkataritza Ganberan Donostiako Metro-pasantearen bultzatzaileak bilduko dituen erakundeen arteko ekitaldi propagandistikoa. Hori dela eta, Metro-pasantea gelditzeko herritarren aldarrikapena bertara eramateko elkarretaratzea deitzen dugu, goizeko 10etan Merkataritza Ganberan (Tolosa Etorbideko 75 zenbakian dago hori, Ibaetako Campus-eko filosofia fakultaearen parean).

Bestalde, Satorralaiak Donostiako Metroaren afera azalduko du datorren uztailak 15-17 asteburuan Baionan “Behar gabeko Proiektu Erraldoi eta Inposatuen aurkako Europako Foroak” (GPII) egingo duen topaketan (informazioa: www.forum-gpii.com). Foro honetan herrialde ezberdinetako mugimenduak elkartzen dira eta Baionako topaketa dela eta Euskal Herrira etorri diren Alemaniako STUTTGART XXI bizilagunen mugimenduko kideekin Donostian hitzaldia antolatu dugu, uztailak 19 asteartean KOLDO MITXELENA Kulturgunean. Hitzaldia arratsaldeko 7etan izango da.

Harremanetarako tlfnoak: 620714054 (gaztelera) – 695715510 (euskara)

Email:satorralaia@gmail.com

Twitter: @satorralaia

Metroa gelditzeko “Satorralaia” Donostiako bizilagunen mugimendua

8.916 donostiarras firman por la paralización de la pasante del Metro y la petición de una consulta popular:

El movimiento vecinal Satorralaia ha entregado hoy las firmas en la Diputación de Gipuzkoa.

Denuncia y convoca una concentración de protesta ante el acto institucional propagandístico que tendrá lugar el viernes en la Cámara de Comercio.

El movimiento vecinal “Satorralaia” ha entregado hoy más de 8.916 en la Diputación de Gipuzkoa solicitando la realización de una consulta popular sobre la pasante del Metro en la ciudad. Asimismo vamos a dirigir las firmas al Gobierno Vasco emplazándole a paralizar el proyecto a fin de impulsar un proceso de participación pública para decidir el modelo de transportes más adecuado para Donostia.

Desde el comienzo este movimiento vecinal ha venido denunciando la falta de información y la nula participación de la ciudadanía en torno al proyecto de la pasante del Metro en Donostia. A este respecto, en las asambleas que hemos realizado ha sido constante la demanda de participación en la toma de decisiones acerca de este proyecto que despierta un amplio desacuerdo entre la ciudadanía, así como en el debate sobre el modelo de transporte más adecuado para Donostia.

Por este motivo, Satorralaia decidió realizar una recogida de firmas para solicitar a las instituciones promotoras o financiadoras del proyecto de la pasante del Metro su paralización y la realización de una consulta popular. A la vista de la nula voluntad de impulsar un proceso de participación por parte del Gobierno Vasco –que ni siquiera se dignó a contestar a nuestra solicitud de reunión para plantearle la necesidad de un proceso de este tipo–, decidimos acudir primero al Ayuntamiento a fin de explorar los mecanismos para promover una consulta popular, apoyándonos en el reglamento municipal de consultas aprobado por unanimidad en 2015 y entendiendo que el proyecto de la pasante del Metro afecta de manera sustancial a Donostia. Sin embargo, desde el primer momento el Ayuntamiento nos expresó su negativa a estudiar esta vía alegando que no tenía competencias en este asunto.

Entonces, decidimos iniciar los trámites para solicitar a la Diputación Foral de Gipuzkoa, como institución que tiene previsto financiar parte de la obra de la pasante del Metro, que promueva en base a la Norma Foral 1/2010 de Participación Ciudadana una consulta popular en el ámbito de Donostia para conocer la opinión de la ciudadanía acerca de esta infraestructura. Para ello, el Servicio para la Participación Ciudadana de la diputación nos solicitaba unas 3.150 firmas, es decir al menos el 2% de las personas mayores de 18 años empadronadas en el municipio. Hoy entregamos 8.916 firmas de donostiarras que avalan nuestra petición. Estas firmas han sido recogidas desde el mes de mayo y la petición consta de tres enunciados:

–       Solicitar la paralización del proyecto de la pasante del Metro en Donostia.

–       Solicitar al Gobierno Vasco impulsar un proceso de participación pública para decidir el modelo de transporte más adecuado para Donostia.

–       Solicitar a la Diputación foral de Gipuzkoa, en base a la norma foral 01/2010 y puesto que cofinanciaría la obra, la realización de una consulta popular en Donostia para conocer la opinión de la ciudadanía sobre este proyecto.

El movimiento vecinal Satorralaia emplaza por tanto a la Diputación para que inicie los trámites para poder preguntar a las/os donostiarras sobre la pasante del Metro en Donostia y aparque la decisión de financiar esta obra hasta que no se conozca el resultado de esta consulta.

 Satorralaia denuncia y convoca una concentración de protesta ante el acto institucional del viernes en la Cámara de Comercio:

Satorralaia denuncia el acto institucional propagandístico a favor de la pasante del Metro que reunirá el viernes a los promotores de este proyecto en la Cámara de Comercio de Gipuzkoa. Por ello convocamos una concentración de protesta para trasladar a este evento la reivindicación vecinal de paralización del Metro en Donostia, reuniéndonos a las 10h ante la sede de la Cámara de Comercio (Avnda de Tolosa 75, frente a la facultad de filosofía del Campus de Ibaeta).

 Por otra parte, Satorralaia expondrá el problema de la pasante del Metro en el “Foro europeo contra los Grandes Proyectos Inutiles e Impuestos” (GPII) que se llevará a cabo durante el próximo fin de semanas 15-17 de julio en Baiona (información: www.forum-gpii.com). Dicho foro reúne a movimientos de diferentes países europeos y hemos organizado para el martes 19 de julio una CONFERENCIA en el centro KOLDO MITXELENA con la participación de miembros del Movimiento STUTTGART XXI que se han desplazado a Euskal Herria con motivo del encuentro de Baiona. La charla será a las 19’00h.

Tlfnos de contacto: 620714054 (castellano) – 695715510 (euskara)

Email:satorralaia@gmail.com

Twitter: @satorralaia

Movimiento vecinal “Satorralaia” de Donostia por la paralización del Metro

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s