Metroari STOP Deialdiak / CONVOCATORIAS STOP Metro

gaurko konzentrazioiko argazki bat 17feb16

Convocatorias por la paralización de la Pasante del Metro:

Donostian metro bat eraikitzeko egitasmoan Euskal Gobernuak 2016an obrak hasteko bere saialdian atzera egin behar izan du. Bizilagunen oposizioa eta egitasmo honek hirian piztu duen desadostasun askotarikoa erabakiorrak izan dira zentzu honetan. Hala ere, proiektuaren tramitazioarekin aurrera jarraitzen dute (ikus, hirugarren puntuan, “kosten” baimena lortzeko asmoz Jaurlaritzak egindako eskaera eta zabalik dagoen alegazio epea). Gauzak horrela, Satorralaia mugimenduak honako deialdiak zabaltzen ditu, Metroaren Pasantea gelditze aldera eztabaida sustatzen eta mobilizatzen jarraitzeko:

GAUR OSTEGUNA IRAILAK 15: Metroaren pasanteari buruzko mahai ingurua EAEko hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoekin, arratsaldeko 6’30etan Egiako Kultur Etxean:

Irailaren 25eko hauteskundeetatik aterako den Eukal Gobernu berriak egitasmo honen etorkizunari buruzko erabaki garrantzitsuak hartu beharko ditu. Hori dela eta, mahai inguru honetan parte hartzeko eskaera egin diegu indar politiko ezberdinei, hain zuzen ere Metroaren Pasanteari buruz duten jarrera azaltzeko, baita proiektu horren inguruko erabakietan herritarren parte hartzea ahalbidetzeko alderdi bakoitzaren ustez Euskal Gobernuak hartu behar dituen neurriak zein diren azaltzeko ere. Ondoren, mahaingurura bildutako herritarrekin eztabaida zabalduko da. Honako indar politikoek baieztatu dute mahai inguruan parte hartuko dutela:

EAJ-PNV (Marco Boronat)

EH Bildu (Axier Jaka)

Elkarrekin-Podemos (Patricia Gete)

PP (Ramon Gomez)

PSE-EE (konfirmatzea falta da)

Beraz, gaur egingo den mahai ingurura biltzeko dei egiten dizuegu, baita zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatu ere.

IRAILAREN 21etik aurrera: Asteazkenero kontzentrazioak Loiola kalean, arratsaldeko 6etan:

Datorren asteazkenean, irailaren 21ean, ekingo diogu berriro (abuztuko etenaldiaren ondoren) asteazkenero Loiola kalean egin ohi ditugun kontzentrazioen ekimenari. Beraz, arratsaldeko 6etatik 6’30etara hor bilduko gara berriro, Metroa gelditzeko aldarria kaleratzeko.

Kosten” baimenaren tramitazioa: alegazio epea zabalik dago irailaren 27ra arte:

Euskal Gobernuak eskaera egin dio Espainiako Kosten zuzendaritzari Metroaren obrak egitearren Kontxako hondartzako “itsas-lur” barrutia okupatzeko (dominio público marítimo-terrestre” delakoa) baimena eman dezan. Dokumentazioa jendaurrean jarri dute Espainiako Gobernu-Ordezkaritzaren Gipuzkoako Kosten Zerbitzuen bulegoan (PIO XII plaza, 6, 3garren solairua) eta alegazio epea zabalik dago irailaren 27ra arte. Satorralaiako kideak gaia aztertzen ari gara alegazio dokumentu bat aurkezteko. Hori dela eta, gai hauen inguruan ezagupenak izan ditzakezuen pertsonei gaia aztertzeko eskatu nahi dizuegu bereziki, egokiak iruditzen zaizkizuen alegazioak egin ditzazuen, baita Satorralaiaren alegazioak lantzeko laguntza eta kolaborazioa eskatu ere. Ondoko lotune digitalean dago tramitazio honen harira lortu dugun informazio guztia (Metroaren Pasantearen Obra proiektuko zenbait anejo-z gain, IH CANTABRIA enpresak egindako txostenean jasotzen dira bereziki “Kosten baimena” eskatzeko Jaurlaritzak erabili dituen argudioak):

https://drive.google.com/ drive/folders/0B4VcnaY5_ Sw0R05abzJSUnN1ZE0?usp=sharing

BATZARRA URRIAK 3an Amara Eskolan:

Azkenik, urriak 3 astelehean egingo dugu hurrengo batzarra, arratsaldeko 7etan Amara Eskolan

(sarrera Larramendi kaletik). Bertan, proiektuaren egoera zertan dagoen eta aurrera begirako ekimenen inguruan proposamenak eta iritziak trukatuko ditugu.

Zuen parte hartzea espero dugu beraz, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Tlfnoak: 620714054 (gazteleraz) / 695715510 (euskaraz)

CONVOCATORIAS POR LA PARALIZACIÓN DE LA PASANTE DEL METRO:

El Gobierno Vasco ha debido retroceder en su intento de comenzar las obras de la Pasante del Metro en 2016. La oposición vecinal y las múltiples muestras de desacuerdo que el proyecto ha despertado en su contra han sido determinantes en este sentido. Sin embargo, el gobierno continúa adelante con la tramitación del proyecto (ver, en el tercer punto, el plazo de alegaciones actualmente abierto en relación a la solicitud realizada por el Gobierno Vasco para obtener la autorización de la Dirección de Costas con el fin de ocupar el dominio público marítimo-terrestre en la playa de la Concha). Así las cosas, desde el movimiento Satorralaia realizamos los siguientes llamamientos para seguir promoviendo el debate y la movilización por la paralización del proyecto:

HOY JUEVES 15 DE SEPTIEMBRE: Mesa redonda sobre a Pasante del Metro con la participación de los partidos políticos concurrentes a la elecciones del 25-S, a las 18’30h en la Casa de Cultura de Egia:

Al futuro Gobierno Vasco que salga de las elecciones le corresponderá tomar decisiones importantes en relación al devenir de este proyecto. Por ello, hemos dirigido a las distintas fuerzas políticas una petición para que participen en esta mesa redonda exponiendo su postura sobre la Pasante del Metro y la actuación que a su entender debe desarrollar el Gobierno Vasco ante la demanda de participación de la ciudadanía en las decisiones acerca de este proyecto. Una vez expuestas las diferentes posturas, se abrirá el debate con el público. Las siguientes fuerzas políticas han confirmado su participación en la mesa redonda:

EAJ-PNV (Marco Boronat)

EH Bildu (Axier Jaka)

Elkarrekin-Podemos (Patricia Gete)

PP (Ramon Gomez)

PSE-EE (falta por confirmar)

Llamamos por tanto a todo el mundo a acudir a la mesa redonda, a la vez que os pedimos difundir el llamamiento en vuestro entorno.

A PARTIR DE 21 DE SEPTIEMBRE: Concentraciones semanales en la calle Loiola a las 18h:

A partir del próximo miércoles 21 de septiembre, retomaremos la iniciativa de las concentraciones semanales que hemos venido realizando (hasta el descanso del mes de agosto) en la calle Loiola de las 18h a las 18’30h para trasladar a la ciudadanía la reivindicación de la paralización de la Pasante del Metro.

Tramitación del permiso de “Costas”: el plazo de alegaciones está abierto hasta el 27 de septiembre:

El Gobierno Vasco ha presentado al Servicio de Costas la solicitud de autorización para ocupar el dominio público marítimo-terrestre en la playa de Concha con el fin de ejecutar las obras del Metro. El expediente y la documentación del proyecto están en información pública en las oficinas del Servicio de Costas en Gipuzkoa (situadas en la Subdelegación del Gobierno, Plaza PIO XII, 6, 3º piso), estando abierto el plazo de alegaciones hasta el 27 de septiembre. En Satorralaia estamos analizando el tema para presentar un documento de alegaciones. A este respecto, queremos hacer un llamamiento dirigido particularmente a las personas que tengáis conocimientos acerca de estos temas para que analicéis esta cuestión y para animaros a presentar las alegaciones que consideráis oportunas, invitando igualmente a prestar vuestra ayuda y colaboración para formular las alegaciones de Satorralaia. Toda la información que hemos obtenido en relación a este expediente se puede obtener en el siguiente enlace digital (además de varios anejos del Proyecto de Construcción, la información más específica relacionada con la ocupación del medio marítimo-terrestre y el expediente presentado por el Gobierno Vasco solicitando la autorización de Costas se encuentran en el documento realizado por IH CANTABRIA):

https://drive.google.com/ drive/folders/0B4VcnaY5_ Sw0R05abzJSUnN1ZE0?usp=sharing

PROXIMA ASAMBLEA VECINAL EL 3 DE OCTUBRE EN LAS ESCUELAS DE AMARA:

Finalmente, informamos que la próxima asamblea vecinal tendrá lugar el lunes 3 de octubre, a las 19h en las escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi). En la misma analizaremos la situación actual del proyecto e intercambiaremos propuestas y opiniones sobre las futuras iniciativas a desarrollar.

Esperamos por tanto vuestra participación y os invitamos a difundir las convocatorias en vuestro entorno.

Movimiento vecinal Satorralaia

Tlfnos: 620714054 (castellano) / 695715510 (euskara)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s