Metroari STOP: Kostaseko Alegazioak eta deialdiak/ Alegaciones a Costas y convocatorias

plano-adjunto-3

Metroari STOP: Alegazioak “Kostas” eta deialdiak:

Satorralaia bizilagunen mugimenduak ALEGAZIO dokumentu bat ematen eta proposatzen dizuegu  (ikus atxikitako artxiboak), hain zuzen ere Espainiako Kosten Zuzendaritzari eskatzeko atzera bota  dezala Metroaren obrak egitearren Kontxako hondartzako “itsas-lur” barrutia okupatzeko (“dominio público marítimo-terrestre” delakoa okupatzeko, alegia) Euskal Gobernuak egin dion eskaera.  Alegazio hauek izenpetzeko eta aurkezteko gonbitea egiten dizuegu (hori nola eta  zein epetan egin behar den azalduko dugu ondoren); aldi berean,  alegazioak egiteko dokumentu gehiago prestatzen ari garela jakinarazi nahi dizuegu, hain zuzen ere urriaren 1ean amaituko den  epearen barnean aurkeztuko ditugunak (hau da, alegazio berri horien lanketan urriaren 1a  bitarte dagoen denbora agortuko dugu, kuestio batzuk xehetasun handiagoarekin aztertzeko eta idazteko asmoz).

Beraz, Satorralaiak alegazioak aurkezteko deia egiten du, eta gai hauen inguruan ezagupenak  izan ditzakezuen pertsonei gaia aztertzeko eskatu nahi dizuegu halaber,  egokiak iruditzen zaizkizuen bestelako alegazioak egin ditzazuen (tramitazio honen harira lortu dugun informazio guztia gure weborrian eskura dago: satorralaia.wordpress.com

Azkenik, irailak 30 ostiralean prensa agerraldi bat egingo dugula iragartzen dugu,  aurkeztu diren alegazio guztien berri emateko (ikus behean zehazten dugun deialdia).

  • Alegazioak aurkezteko epea eta modua:

Alegazio-testuak 3 orrialde ditu, metro_costas_alegaciones eta horrekin batera 3 plano hauek atxiki behar zaizko testuari plano-adjunto-1plano-adjunto-2plano-adjunto-3 Datu pertsonalak 1 eta 3 orrian bete behar dira.

Alegazioak Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzako Gipuzkoako Kosten Zerbitzuan sartu behar dira (Plaza Pio XII, 6, 3º solairua). Alegazioak posta zertifikatuaz aipatu helbidera bidal daitezke bestela. Gogoratu edozein eratan 2 kopia aurkeztu behar direla (kopia horietako bat zigilatu eta gordetzeko).

EPEA: Alegazioak aurkezteko azken eguna urriaren 1a da. Dena den, urriak 1 larunbata dela  kontuan hartuta, egokia dirudi alegazioak irailak 30 ostiralerako aurkeztea. OHARRA: norbaitek hala ere alegazioa urriaren 1ean aurkeztu behar balu, Gobernu Ordezkaritzako erregistroan  sartu beharko du (hau da, Pio XII Plazan dagoen eraikineko beheko solairuan), larunbatetan Kosten Zerbitzua itxia dagoelako.

  • Prentsa agerraldia irailak 30 ostiralean:

Alegazioak aurkezteko epearen amaierarekin,  irailak 30 ostiralean prentsaurrekoa emango dugu aurkeztu diren alegazio guztien berri emateko. Hori dela eta,  ekitaldi informatibo honetara biltzeko dei egiten dizuegu. Hitzordua komunikabideentzat goizeko 11etan izango da,  Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako orderzkaritzaren atarian (Pio XII Plaza). Parte hartuko dugun jendea  10’30etatik aurrera elkartuko gara hor, azken alegazioak sartzeko eta  prentsa agerraldiaren azken prestaketak egiteko (mahaia jarri, informazio orriak  ordenatu…).

Bide batez honako deialdi hauek gogoratzen ditugu:

  • Bihar irailak 21 asteazkenetik aurrera, asteazkenero kontzentrazioak Loiola kalean, arratsaldeko  6etan: Bihar irailak 21 asteazkenean, berriro ekingo diogu (abuztuko etenaldiaren ondoren)  asteazkenero Loiola kalean egin ohi ditugun kontzentrazioen ekimenari. Beraz, arratsaldeko 6etatik 6’30etara  hor bilduko gara berriro, Metroa gelditzeko aldarria kaleratzeko. Alegazioen kopiak ere banatuko dira.
  • Batzarra, urriak 3an amara eskolan: Azkenik, urriak 3 astelehean egingo dugu hurrengo batzarra, arratsaldeko 7etan Amara Eskolan (sarrera Larramendi kaletik). Bertan, proiektuaren egoera zertan dagoen aztertu eta aurrera begirako ekimenen inguruan proposamenak eta iritziak trukatuko ditugu.

Zuen parte hartzea espero dugu beraz, baita zuek informatuko dituzuen lagunena ere.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Tlfnoak: 620714054 (gazteleraz) / 695715510 (euskaraz)

Metroari STOP: Alegaciones a Costas y convocatorias:

Desde el movimiento vecinal Satorralaia os damos y proponemos un modelo de ALEGACIONES solicitando a la Dirección de Costas la desestimación de la adscripción de bienes del dominio público marítimo-terrestre en la playa de la Concha requerida por el Gobierno Vasco para la ejecución de las obras de la Pasante del Metro en Donostia (ver archivos adjuntos). Os invitamos a suscribir y presentar estas alegaciones (exponemos a continuación el modo de hacerlo), al tiempo que informamos que estamos preparando igualmente otros documentos de alegaciones con el fin de presentarlas dentro del plazo que finaliza el sábado 1 de octubre(es decir que en la elaboración de estos nuevos documentos agotaremos el tiempo disponible para analizar y redactar de forma pormenorizada diferentes cuestiones).

De esta forma, desde Satorralaia queremos promover la presentación de alegaciones, invitando igualmente a las personas que tengan conocimientos acerca de estos temas para que analicen esta cuestión y presenten las alegaciones que consideren oportunas (toda la información que hemos obtenido en relación a este expediente se puede obtener en nuestra página web: satorralaia.wordpress.com

Finalmente, anunciamos que realizaremos una rueda de prensa el viernes 30 de septiembre para informar públicamente del conjunto de las alegaciones presentadas (se detalla la convocatoria más abajo)

  • Plazo y modo de presentar las alegaciones:

El documento de alegaciones metro_costas_alegaciones es un texto de 3 páginas, al que deben adjuntarse los 3 planos siguientes:  plano-adjunto-1plano-adjunto-2plano-adjunto-3  Los datos personales deben ponerse en las páginas 1 y 3.

Las  alegaciones deben presentarse en el Servicio de Costas en Gipuzkoa de la Subdelegación del Gobierno (Plaza Pio XII, 6, 3ª planta. Donostia). También pueden enviarse por correo certificado a dicha dirección. En ambos casos, deben presentarse dos copias (para guardar una sellada).

PLAZO: El plazo para presentar alegaciones finaliza el 1 de octubre. Ahora bien, teniendo en cuenta que el día 1 es sábado, conviene presentar las alegaciones para el viernes 30 de septiembre. En el caso de que alguien deba presentar las alegaciones el sábado 1 de octubre, deberá presentarlas en el registro de la Subdelegación del Gobierno (Plaza Pio XII, 6, planta baja), al encontrarse cerrado el Servicio de Costas.  

  • Rueda de prensa del viernes 30:

Coincidiendo con la finalización del plazo, el viernes día 30 de septiembre hacemos un llamamiento a acudir a la rueda de prensa que realizaremos para informar del conjunto de las alegaciones presentadas. La cita para los medios de comunicación será a las 11h ante la entrada de la Subdelegación del Gobierno (Plaza Pio XII), donde los/as participantes nos reuniremos a partir de las 10’30h para registrar las últimas alegaciones y preparar la comparecencia de prensa (colocar la mesa, ordenar el material informativo…).

Aprovechamos la ocasión para recordar igualmente la siguientes convocatorias:

  • A partir de mañana miércoles 21 de septiembre: concentraciones semanales en la calle Loiola a las 18h: A partir de mañana, retomaremos la iniciativa de las concentraciones semanales por la paralización de la Pasante del Metro que hemos venido realizando (hasta el descanso del mes de agosto)  en la calle Loiola de las 18h a las 18’30h. Se repartirán copias de las alegaciones a Costas.
  • Próxima asamblea vecinal el 3 de octubre en las escuelas de Amara: Finalmente, informamos que la próxima asamblea vecinal tendrá lugar el lunes 3 de octubre, a las 19h en las escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi). En la misma analizaremos la situación actual del proyecto e intercambiaremos propuestas y opiniones sobre las futuras iniciativas a desarrollar.

 Esperamos por tanto vuestra participación y os invitamos a difundir esta información en vuestro entorno.

 Movimiento vecinal Satorralaia

Tlfnos: 620714054 (castellano) / 695715510 (euskara)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s