Satorralaia bizilagunen mugimenduak gaur Donostian emandako prentsaurrekoaren informazioa: “Itsasertza” /Información de la rueda de prensa realizada hoy en Donostia por el movimiento vecinal Satorralaia: “Costas”

prentsaurrekoa-itsasertza-zerbitzuan-ira16-rueda-de-prensa-servicio-de-costas-sep16

Satorralaia bizilagunen mugimenduak gaur Donostian emandako prentsaurrekoaren informazioa:

Donostian Metroaren Pasantearen egitasmoa atzera botatzea eskatzeko Itsasertzetako Zerbitzuan hainbat alegazio egin dira:

Satorralaia bizilagunen mugimenduak prentsaurrekoa eman du gaur Donostian, Metroaren Pasantearen obrak burutzeko helburuarekin Kontxako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak okupatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera dela eta, azken egunotan Itsasertzetako Zerbitzu Probintzialean aurkeztu diren alegazioen berri emateko. Bizilagunen mugimendu honek sustaturik egunotan hainbat alegazio aurkeztu dira Gipuzkoako Itsasertzetako Ordezkaritzan, hain zuzen ere Metroaren Pasantea eraikitzeko Eusko Jaurlaritzak Kontxako itsas-lur jabaria erabili ahal izateko egin dion eskaria atzera bota dezan eskatzeko. Jaurlaritzaren eskari hori joan den irailaren 7az geroztik informazio publikoan egon da 20 eguneko epean. Hori dela eta, hamarnaka bizilagunek alegazioak bateratuta egin dituzte aste honetan, eta beste batzuek nork berea aurkeztu dute, proiektuan erreparaturiko lege-hausteak eta egitasmoaren bultzatzaileak agertu duen dokumentazioan antzemandako irregulartasunak direla medio Eusko Jaurlaritzari baimen hori uka diezaiotela eskatuz.

Alegazio guztietan agertzen den puntuetako bat da 2012ko martxoko data daraman Ingurumen-Inpaktu Adierazpenaren baliogabetasuna, iraungita dagoelako, 21/2013 Legeak agintzen duenez lau urteko balioa besterik ez zuelako hark. Gainera, Ingurumen-Inpaktuaren Txostenean aztertu zen jatorrizko egitasmoarekin alderatuta, eraikuntza proiektuak aldaketa garrantzitsuak izan ditu, hala nola azpiegitura Kontxako hondartzaren azpitik igarotzea: izan ere,  Itsasertzetako Zerbitzuan informazio publikoan egon den txostenaren eta obra-proiektuaren arabera, garraio azpiegitura hori “Kontxako itsasertzeko zorupean 360 metroko luzeran eta 35 metroko sakoneran” eraikitzea aurrikusten dela salatzen dugu. Honi dagokionean, Euskal Trenbide Sareak (ETS) “Kontxako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak ezinbestean okupatu beharra”ri buruz egiten dituen baieztapenak gezurtatu egiten dira alegazioetan, Ingurumen-Inpaktuaren Txostenean aztertu zen hastapeneko proiektua itsasertzaren paraleloan marraztu baitzen, Kontxako hondartzan itsaso eta lehorraren arteko jabetza publikoa hartu gabe. Ildo honetan, ETS-ek Itsasertzetako Zerbitzura igorritako informazioa manipulatu egin duela salatzen da gainera bizilagun batek aurkeztu duen alegazioan, hain zuzen ere, existitzen ez den alternatiba bat asmatu duelako ETS-ek, era honetan 2010 urteko Ikerketa Informatiboaren Erreferentziazko Egitasmoan jasotako Erdialde-Kontxako geltokiaren kokapenak eta trazaduak Kontxako itsas-lurrak ez inbaditzea ahalbidetzen zuela Itsasertzetako Zerbitzuari ezkutatzeko asmoz.

Itsas-lur jabariko ingurumenaren babesa arautzen dute 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, eta Kosta Legaren Erregelamenduak, hau da 876/2014 Errege Dekretuak, urte horretako urriaren 11ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zenak. Jaurlaritzaren txostenak, ordea, ez ditu aintzakotzat hartzen arau horietan jasota dauden eta era askotako gorabeherak ekiditea helburu duten neurriak (adibidez, isurketak, behera etortzeak edota itsas-ingurumenaren aldaketa konponezinak). Horietako bat da, kasu, ibilbide berriak Kontxako hondartzaren azpian aurreikusten duen hustubide-putzua, nora kanporatuko den argitzen ez dena. Halaber, Gipuzkoako lurraldea lurrikara-arriskua dutenen arte dago, 2004ko irailaren 17ko gobernu-ebazpenaren arabera; egitasmoan ez da inolako neurririk aurreikusten arrisku hori ekiditeko.

Hori denagatik, Satorralaia bizilagunen mugimenduak eskatzen du EZ dadila onartu Metroaren Pasantea eraikitzeko helburuarekin Eusko Jaurlaritzak Kontxako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak okupatzeko egin duen eskaria. Gure ustez, gainera, proiektu hori hiriarentzat erabat behar gabekoa da, eta bere osotasunean jartzen dugu beraz zalantzan.

Bizilagunen hurrengo batzar-deialdia, datorren urriak 3 astelehenean Amara Eskolan: 

Bukatzeko, datorren astelehenean urriak 3an Donostian metroa gelditzearen alde egingo dugun bizilagunen batzarran parte hartzeko dei egiten dugu, arratsaldeko 7etan Amara Eskolan (sarrera Larramendi kaletik). Bertan, proiektuaren egoera zertan dagoen aztertu eta aurrera begirako ekimenen inguruan proposamenak eta iritziak trukatuko ditugu.

Donostian metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Tlfnoak: 620714054 (gaztelera) / 695715510 (euskara)

Itsasertzetako Zerbitzuan egindako alegazioei buruz elkarrizketak egiteko:

Jose Ramon 616974785 (gaztelera)

Información de la rueda de prensa realizada hoy en Donostia por el movimiento vecinal Satorralaia:

Presentan alegaciones al Servicio de Costas solicitando que sea desestimado el proyecto de la Pasante del Metro en Donostia:

El movimiento vecinal Satorralaia ha realizado hoy una rueda de prensa para informar de las alegaciones presentadas durante los últimos días en el Servicio Provincial de Costas de Gipuzkoa solicitando la denegación de la adscripción de bienes de dominio público marítimo-terrestre formulada por el Gobierno Vasco para la ejecución de las obras de la Pasante del Metro bajo la playa de la Concha. Este movimiento vecinal ha promovido la presentación de distintas alegaciones a la solicitud de uso del espacio marítimo-terrestre para la construcción de la Pasante del Metro requerida por parte del Gobierno Vasco a la Delegación de Costas de Gipuzkoa, donde el expediente ha estado en información pública desde el pasado  7 de septiembre por un plazo de 20 días. Decenas de vecinos/as han presentado esta semana una alegación común y otras personas han redactado la suya propia, observando los puntos no acordes con la legislación vigente y las anomalías encontradas en la documentación aportada por el promotor del proyecto, para solicitar que sea desestimado el permiso demandado por el Gobierno Vasco.

Un punto común a todas las alegaciones es la constatación de la nulidad, por haber caducado, de la Declaración de Impacto Ambiental, fechada en marzo de 2012 y que según la Ley 21/2013, tiene una validez de cuatro años. Además, el proyecto constructivo ha sufrido cambios importantes respecto al proyecto inicial que fue analizado en el Estudio de Impacto Ambiental, como es el paso bajo la playa de La Concha: en efecto, denunciamos que según la documentación expuesta a información pública en el Servicio de Costas, el Proyecto Constructivo del metro contempla el paso de dicha infraestructura de transporte “por el subsuelo marino de la playa de la Concha en una longitud de 360m y a 35 m de profundidad”. A este respecto, en las alegaciones se desmienten las afirmaciones de Euskal Trenbide Sarea (ETS) acerca de la “necesidad incuestionable de ocupar el dominio público marítimo-terrestre en la Concha”, habida cuenta de que el proyecto inicial analizado en el Estudio de Impacto Ambiental discurría de forma paralela a la costa sin invadir el dominio público marítimo-terrestre en la playa de la Concha. Además, en la alegación presentada por un vecino se denuncia que ETS ha manipulado la información que ha enviado al Servicio de Costas, inventando una alternativa de la variante inexistente con la intención de ocultar a Costas el verdadero Escenario de Referencia del Estudio Informativo del año 2010 en el que la estación Centro-La Concha está ubicada de forma que la línea de invade el dominio marítimo-terrestre.

El tema de la defensa del medio ambiente en el espacio marítimo-terrestre está regulado en la Ley 21/2013 del 9 de diciembre, y en el Reglamento de la Ley de Costas, Real Decreto 876/2014, publicado en el BOE el 11 de octubre de ese año. Hay, además, en las normas toda una serie de medidas para paliar diversas contingencias como vertidos, derrumbes o alteraciones irreparables del medio marino que no se contemplan en el informe del Gobierno Vasco. Un ejemplo es la existencia de un pozo de desagüe en el nuevo recorrido bajo la playa de La Concha, cuya salida no se especifica. Por otra parte, la provincia de Gipuzkoa está comprendida entre las que tienen riesgo sísmico según resolución gubernamental de 17 de septiembre de 2004; en el proyecto no se contempla ninguna medida correctora de este riesgo.

Por todo ello, el movimiento vecinal Satorralaia solicita la denegación del permiso requerido por el Gobierno Vasco para ocupar el espacio marítimo-terrestre en la Concha con el fin de construir la Pasante del Metro, sin que ello suponga el no tener objeciones a la globalidad de este proyecto que consideramos absolutamente innecesario para la ciudad.

Próxima asamblea vecinal el lunes 3 de octubre en las escuelas de Amara:

Finalmente, hacemos un llamamiento a participar en la próxima asamblea vecinal por la paralización de la Pasante del Metro en Donostia que tendrá lugar el lunes 3 de octubre, a las 19h en las escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi). En la misma analizaremos la situación actual del proyecto e intercambiaremos propuestas y opiniones sobre las futuras iniciativas a desarrollar.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización del metro en Donostia

Tlfnos: 620714054 (castellano) / 695715510 (euskara)

Contacto para posibles entrevistas sobre la cuestión concreta de las alegaciones a Costas:

Jose Ramon 616974785 (castellano)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s