Satorralaiak kexa aurkeztu du Arartekoan /Presenta una queja al Ararteko

concentracion camara comercio 15jul16

SATORRALAIAK KEXA AURKEZTU DU ARARTEKOAN:

Botere publikoak herritarren partaidetzarako eskubidea hutsean uzten ari direla salatzen du Donostiako Metro-pasantearen egitasmoaren aferan

Satorralaia bizilagunen mugimenduak kexa aurkeztu du Arartekoan, Donostiako Metro-pasantearen aferan Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala izaten ari diren jarduera dela eta. Kexan azaltzen dugunez, botere publikoak herritarren partaidetzarako eskubidea hutsean uzten ari dira gure hiriarentzat berebiziko garrantzia duen auzi honetan. Hori dela eta, administrazioak afera honetan izandako jarduera aztertzeko eskatzen diogu Arartekoari, eta Metroaren pasantearen egitasmoan erantzukizunak dituzten erakundeei errekerimendua luza diezaiela, hain zuzen ere herritarrek proiektu horren inguruko eztabaidan eta erabakietan parte hartu ahal izateko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten.      

Arartekoan egindako kexan, honako gertaera hauek azaltzen ditugu besteak beste:

– Eusko Jaurlaritzari dagokionean, egitasmo horren inguruan prozesu partehartzaile bat abian jar dadin egindako eskaerek ez dute erantzunik ere jaso.

– Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmo horren finantziazioan eskuhartzeari buruz herri galdeketa bat egin zedin 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin aurkezturiko eskaerari erakunde honek espreski ezezkoa eman dio, alegatuz: proiektu hori ez dela bere eskumenekoa, eta, Metroaren pasantea sustatzeko aurrikusi zuen diru-saila beste xede batera bideratu dela. Satorralaiak azaroaren 9an berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Diputatuen Kontseiluak harturiko erabaki haren aurka; baina erakunde honek helegite hori era berean ezesteko erabakia hartu zuen azaroaren 29an, gure arrazoiketei inolako erantzunik eman gabe. Era honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak hutsean utzi du Gipuzkoako Administrazioaren baliabideak egitasmo jakin baten edo besteren finantziaziora bideratzeko hartzen diren erabakietan herritarrek parte-hartzeko daukagun eskubidea.  

– Halaber, Donostiako Alkateak, 2016ko otsailean harekin egin genuen bilera batean, biderazezina zela ziurtatu zigun herri-kontsulten udal arautegiaz baliatuz Metroaren pasanteari buruz herri galdeketa bat egitea, bere esanetan Udalak ez zuelako gai honetan inolako eskumenik ezta eskuhartzeko aukerarik ere.

Gauzak horrela, Arartekoari salatzen diogu botere publikoen jarduera sistematikoki ari dela garrantzi handiko egitasmo baten inguruan herritarrek parte-hartzeko bidea ixten, herritarren partaidetzarako oinarrizko eskubidea, errealitatean, edukinez hustutako eskubide bihurtuta.  

Hori dela eta, Arartekoari eskatzen diogu kexa bidera dezala, eta, beharrezko izapidetzeak nahiz egiaztapenak eginda, errekerimendua luza diezaiela Donostiako Metro-pasantearen egitasmoa onartzeko, eraikitzeko edota finantzatzeko eskumenak dituzten Administrazioei, hain zuzen ere herritarrek proiektu horren inguruko eztabaidan eta erabakietan parte hartu ahal izateko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten.

Donostian, 2017ko urtarrilaren 24an.

Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Tlfnoak: 620714054 –gaztelera–; 695715510 –euskara)

 

SATORRALAIA PRESENTA UNA QUEJA AL ARARTEKO:

Denuncia que los poderes públicos están dejando vacío de contenido el derecho a la participación ciudadana en relación al proyecto de la pasante del Metro

El movimiento vecinal Satorralaia ha presentado una queja al Ararteko en relación a la actuación del Gobierno Vasco, la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Ayuntamiento de Donostia en relación al proyecto de la Pasante de Metro en Donostia. Tal y como exponemos en la queja, los poderes públicos están dejando vacío de contenido el derecho a la participación ciudadana sobre un tema de vital importancia para nuestra ciudad. Por ello, demandamos al Ararteko que analice la actuación de la Administración en este asunto, a la vez que requiera a las instituciones concernidas para que abran cauces a la participación de la sociedad en el debate y en las decisiones relativas al proyecto de la pasante de Metro.

En la queja planteada al Ararteko, señalamos que:

– Los intentos hechos ante el Gobierno Vasco, para solicitar la puesta en marcha de un proceso participativo en relación al mencionado proyecto ni tan siquiera han recibido respuesta.

– La solicitud formulada a la Diputación Foral de Gipuzkoa con el aval de 8.916 firmas de donostiarras para la celebración de una consulta popular sobre la participación de la Diputación en la financiación del proyecto de la pasante ha sido expresamente desestimada alegando que: carece de competencias en dicho proyecto, y, que la cantidad inicialmente prevista para la financiación del proyecto se había destinado a otros fines. El pasado 9 de noviembre Satorralaia presentó un recurso de reposición contra dicha resolución del Consejo de Diputados; pero éste lo desestimó igualmente mediante un nuevo acuerdo adoptado el 29 de noviembre en el que ni tan siquiera responde a nuestros razonamientos. En definitiva, la Diputación Foral de Gipuzkoa ha dejado vacío de contenido el derecho de la ciudadanía a participar en las decisiones que se adoptan en relación a la financiación de unos u otros proyectos con fondos de la Administración de Gipuzkoa.

-Así mismo, el Alcalde de Donostia, en una reunión mantenida en el mes de febrero de 2016, nos manifestó la falta de viabilidad que, a su entender, tendría la realización de una consulta popular amparada en el reglamento municipal de consultas, ya que el Ayuntamiento no tenía ninguna competencia ni posibilidad de intervenir en relación al proyecto de la pasante del Metro.

Así las cosas, denunciamos al Ararteko que la actuación de los poderes públicos está sistemáticamente cerrando el camino a la participación de la ciudadanía en relación a un proyecto de gran transcendencia, provocando que el derecho a la participación ciudadana se quede, en la práctica, en un derecho vacío de contenido.

Por lo expuesto, solicitamos al Ararteko que tenga por formulada la queja, y, previos los trámites y comprobaciones oportunos, requiera a las Administraciones con competencia en la aprobación, ejecución y financiación del proyecto de la pasante del Metro en Donostia para que arbitren las medidas necesarias para que la ciudadanía pueda ser oída y tomar parte en el debate y en la adopción de las decisiones relativas al mencionado proyecto.

Donostia, 24 de enero de 2017.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la Pasante de Metro

(Tlfnos: 620714054 –castellano–; 695715510 –euskara) 

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s