Metroari STOP INFO: Mobilizatzeko deialdia/ Llamamiento a la movilización

PRENTSAURREKOA-RUEDA DE PRENSA 1MAR17.jpg

Marzoaren 1an egindako prentsaurrekoaren informazioa/ Información de la rueda de prensa realizada el miercoles 1 de Marzo.

Donostiako metroaren pasantea gelditzeko herritarrak mobilizatzeko deialdia /

Satorralaia bizilagunen mugimenduak ekintza ugari prestatu ditu martxoan, eta informazio eta salaketa ekimen horien buruan manifestazioa egingo da apirilaren 1ean Donostian,  “METROAREN PASANTEARI EZ!” lemapean. Hori dela eta, gure hiriko talde sozial eta pertsona guztiei deialdia egiten diegu manifestazio honekin bat egiteko eta mobilizazio horren  aurretik martxoan zehar egingo diren ekintzen dinamikan parte hartzeko: Dbus-en ekintza informatiboak egingo ditugu eta Donostiako auzoetan informazioa zabaltzeko astea; halaber, Gasteizera autobusa antolatzen ari gara Eusko Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren aurrean Metroaren pasantea geldi dezatela aldarrikatuz kontzentrazioak egiteko.

Donostiako metro-pasantearen gaia dela eta, hirian desadostasun zabala pizten duen egitamo  horren inguruan erakundeek darabilten erabateko gardentasun-eza eta gizarteak erabakietan  parte-hartzeko duen eskubidea hutsean uzten ari direla salatu nahi dugu lehenik.  Proiektu hau berrabiatu duten azken urtebete baino gehiagoan, herritarren partaidetzarako bideak sistematikoki ixten ari dira Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta  Donostiako Udala. Eusko Jaurlaritzak ez die erantzunik ere eman egitasmo hori gelditzeko eta partehartze prozesu bat abian jartzeko egindako eskaerei. Donostiako alkate Eneko Goiak, berriz,  gai honetan ezer egiteko aukerarik ez duela esaten du. Eta hori gutxi balitz, Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak espreski ezezkoa eman dio 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin herri galdeketa bat egiteko aurkeztu diogun eskaerari. 

Hala eta guztiz ere, egitasmoak hirian piztu duen desadostasun askotarikoaren aurrean Euskal Gobernuak 2016ean obrak hasteko bere saialdian atzera egin behar izan du. Gainera, metroaren obrak burutzeko helburuarekin Kontxako hondartzan jabetza publikoko itsas-lurrak okupatzeko Itsasertzetako Zerbitzuari egin dion eskaerak ez du irailaz geroztik haren baimenik jaso. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian administrazioarekiko auzi-errekurtso bat abian da, joan den abenduaz geroztik, egitasmoan antzematen diren irregulartasunak eta lege-hausteak direla-eta  Ikerketa Informatiboaren onarpena baliogabetzea eskatzen duena (besteak beste, proiektuaren Ingurumen-Inpaktu Deklarazioa iraungirik dagoelako eta egitasmoa trenbideen arloko Lurralde Plan Sektorialaren aurrikuspenekin bat ez datorrelako). Alabaina, metroaren pasanteari eusten dio  EAJk PSOErekin izenpeturiko gobernu hitzarmenak, eta Eusko Jaurlaritzak 2017 urteko Aurrekontuen proiektuan obra hau hasteko 4’7 milioi euroko diru-partida bat sartu duela salatzen dugu, ez egitasmoak lukeen urjentzia edo premiagatik, komenientzia politikoko irizpide hutsengatik baino. Hortaz, egitasmo arranditsu honi bideratu nahi dizkion partidak –aurrekontuetan beste 177 milioi konprometatzen ditu datozen lau urteetarako— jendarteak une honetan dituen benetazko premiei erantzuteko erabil daitezela exijitzen dugu.    

Horrenbestez, uneotan proiektuaren inposaketari aurre egiteko eta atzera botatzeko herritarren mobilizazioa berrindartzea ezinbestekoa dela uste dugu. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak berak 2013an “obra faraoniko”tzat jo zuen metroaren pasanteari  EZETZ esateko arrazoiak asko dira:

Donostian metro bat eraikitzea ez da beharrezkoa. Hiriak garraio publikoko sare nahiko ona du, desplazamenduak oinez edo biziletaz eroso egin daitezke, eta mugikortasuna hobetzeko badira proposamen eraginkorragoak eta inpaktu sozial nahiz kostu ekonomiko askoz txikiagokoak. Funtsean, Dbus-en autobus linea nagusien eta Topoaren arteko koordinazioa eta osagarritasuna lantzea da gakoa, Topo-Bus aldaketa guneak sortuz: era honetan, EuskoTrenen eta eskualdeko bus zerbitzuen erabiltzaileei hiriko autobusetara aldatzea erraztu eta auzo guztietara nahiz lantokietara garraio publikoaren irisgarritasuna hobetuko litzateke.

-Aldiz, Donostiako hirian barrena metro igarobide bat eraikitzea garraio publikoarentzat apustu erratua dela erakusten dute txosten guztiek, bidaiari gehienak autobus zerbitzuen erabiltzaileen multzotik bereganatuko lituzkeelako (batipat Dbus litzateke kaltetuena), eta ez ordea ibilgailu pribatua erabiltzen dutenen multzotik. Eusko Jaurlaritzaren azteketek zenbait autobus linea kentzea eta beste hainbaten maiztasunari murrizketa garrantzitsuak egitea aurrikusten dute gainera. Proiektu hori egingo balitz, Dbus-en zerbitzuen jeitsierak hainbat auzo kaltetuko luke, eta halaber, garraio publikoaren irigarritasuna murriztuko litzateke metroak kanpo utziko lituzkeen tarteko ibilbide askotan. Ondorio kaltegarri horiek adineko pertsonek jasango lituzkete batipat. Baldintza hauetan engainu handi bat da “jasangarritasuna”z hitzegitea eta metroaren pasantea “hiritik autoak kentzeko eta kutsadura gutxitzeko” eraiki nahi dela esatea. 

Metro pasantearen eraikuntza-lanek Erdialdean, Amaran eta Antiguan eragin handia izango lukete, eta 4’17 kilometroko trazaduan obrak kostaldeari ere eragingo lioke, Metroa 300 metroko tarte batean Kontxako hondartzaren azpian sartzen baita. Lurpeko obra erraldoi honek arrisku nabarmenak ditu hiriko hareatza eta ibai-marea lurren gainean zimenduta dauden eraikinentzat, eta lanek iraungo luketen denbora luzean larriak izango litateke hirigunean eragindako afekzioak –San Martin eta Easo kaleak altxatzea aurrikusten da, kasu.

Azkenik, Metroaren pasantearekin sustatzen den hiri-eredua dago auzitan, egitasmoak Topoaren egungo ibilbidea erabat aldatu eta Easo Plazako EuskoTrenen geltoki nagusia kentzearekin batera, Edialde/Kontxako “bihotz turistiko eta kometzialera” nabarmenki garraio mugimendu handiagoak eragingo lituzkeen diseinu eta eredu zentrazalizatzaile berri bat ezartzen duelako. Honi dagokionean, pasantearen ibilbide zentzugabeak –zeinak hiria eta Kontxako hondartza arku baten modura zeharkatzen dituen, trazadua kosta ahala kosta “hiri erdiraino” eramatearren—metroaren bultzatzaileek merkantzilizazio eta espekulazio prozesu larriak nozitzen dituen hiri honetan dituzten interes ekonomikoak zein ezpalekoak diren ondo irudikatzen du.

Arrazoi hauek eta beste askorengatik, metroaren pasantea gelditzeko eta Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan herritarrek debatitzeko eta azken batean erabakitzeko aukera izan dezaten eskatzen dugu.

MANIFESTAZIOAREN aurretiko ekintzak eta atxikimendu bilketa:

Donostiako talde sozial eta pertsona guztiei manifestazioaren deialdiarekin bat egiteko eskatzen diegu (atxikimenduak honako helbidera bidali behar dira: saHYPERLINK “mailto:satorralaia@gmail.com” torralaia@gmail.com), baita mobilizazio honen aurretik egingo diren ekintzetan partehartzeko animatu ere:

>Martxoak 4-15, Dbus-en  ekintza informatiboak: Garraio publikoaren erabiltzaileei metroaren pasantearen proiektuak autobus zerbitzuetan aurriskuten dituen murrizketei buruz informatzea da helburua. Ekimen honi amaiera emateko, martxoaren 15ean Dbus-eko langileen “KURPIL” elkartearen hitzaldi informatiboa egingo da, Lugaritzeko kultur etxean, 7etan. 

>Martxoak 16, Gasteizera autobusa: Eusko Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren atarietan  kontzentrazioak egingo dira  metroaren pasantea gelditzea eskatzeko. Autobusa goizeko 9etan abiatuko da Pio XII plazatik (ohiko autobus geltokitik) eta itzulera Donostiara eguerdiko 14’00etan iristeko egingo du.  Autobusa antolatzeko izena ematea eskatzen da (satorralaia@gmail.com helbidera idatziz).

>Martxoak 21-25, Auzoetan informazio banaketa astea: Laguntza eskatzen dugu informazio orriak auzo guztietan zabaltzeko. Halaber, erakusketa informatibo bat prest edukitzea espero dugu, auzoz-auzo mugitzeko. 

>Apirilak 1 Larunbata, Manifestazioa: “METROAREN PASANTEARI EZ!” lemapean, eguerdiko 12etan Easo Plazatik abiatuta.

Bukatzeko, martxoak 13 astelehean bizilagunen batzarra egingo dela jakinarazten dugu, ekimen hauetan ahalik eta partehartze zabalena biltzeko. Bilera hori arratsaldeko 7etan egingo da Amarako Eskoletan (sarrera Larramendi kaletik).

Zuen partehartzea espero dugu beraz, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere.

Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Tlfnoak: 620714054 (gaztelera) / 695715510 (euskara) /

Email: satorralaia@gmail.comwww.satorralaia.wordpress.comtwitter@satorralaia

LLAMAMIENTO A LA MOVILIZACION POPULAR CONTRA LA PASANTE DE METRO EN DONOSTIA:

El movimiento vecinal Satorralaia llevará cabo durante el mes de marzo una serie de acciones informativas y de denuncia que culminarán el sábado 1 de abril en Donostia con una manifestación convocada con el lema “METROAREN PASANTEARI EZ! ¡NO A LA PASANTE DE METRO!”. Hacemos por ello un llamamiento a todas las personas y colectivos de nuestra ciudad a apoyar esta movilización y a participar igualmente en las actividades previas que realizaremos: acciones informativas en Dbus y una semana de distribución de información en los barrios, así como el autobús organizado a Gasteiz para realizar sendas concentraciones reivindicativas por la paralización de la pasante de Metro ante las sedes del Parlamento y del Gobierno Vasco.

En relación con la pasante de Metro, queremos en primer lugar denunciar la creciente falta de transparencia y la total ausencia de participación social en la toma de decisiones relacionadas con este proyecto que suscita un importante desacuerdo en la ciudad. Desde hace más de un año, el Gobierno Vasco, la Diputación de Gipuzkoa y el Ayuntamiento de Donostia están vetando sistemáticamente el camino a la participación ciudadana. Así, el Gobierno Vasco no se ha dignado ni tan siquiera a contestar a las demandas de paralización y participación, a la vez que el alcalde Sr. Eneko Goia dice que Ayuntamiento no puede hacer nada al respecto. En cuanto a la Diputación, el Consejo de Diputados ha denegado expresamente la solicitud presentada con el aval de 8.916 firmas de donostiarras para realizar una consulta popular.

Aun así, el Gobierno Vasco ha debido retroceder en su intento de comenzar las obras en 2016 ante las múltiples muestras de desacuerdo que el proyecto  ha despertado en su contra. Además, desde el mes de septiembre está pendiente la decisión del Servicio de Costas sobre la ocupación de bienes del dominio público marítimo-terrestre de la playa de la Concha requerida por el Gobierno Vasco para ejecutar las obras del metro. A su vez, un recurso contencioso-administrativo presentado el pasado mes de diciembre sigue su curso en el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco contra la aprobación del Estudio Informativo por las irregularidades e ilegalidades existentes en el proyecto (entre otras cuestiones, en base a la pérdida de vigencia de la Declaración de Impacto Ambiental y a la disconformidad del proyecto respecto del PTS de la red ferroviaria). Sin embargo, el acuerdo de gobierno suscrito por el PNV con el PSOE ha sellado su apoyo a la pasante de Metro y denunciamos que el Gobierno Vasco incluye en su proyecto de Presupuestos para 2017 una partida de 4’7 millones de euros para iniciar esta obra, no debido a la urgencia y necesidad de la misma, sino obedeciendo a criterios de conveniencia política. Exigimos que las partidas dirigidas a este fastuoso proyecto –los gastos comprometidos para los próximos cuatro años suman otros 177 millones– se destinen a las necesidades más acuciantes que en este momento tiene la sociedad.

Por ello, creemos que es preciso seguir organizando la movilización popular para oponerse y evitar la imposición de este proyecto. En efecto, hay muchas razones para decir NO a la pasante de metro, que el propio Gobierno Vasco calificaba en 2013 de “obra faraónica”:

No es necesario construir un metro en Donostia. La ciudad cuenta con una red de transporte público relativamente buena, facilita los movimientos peatonales o en bicicleta, y existen propuestas de mejora más eficaces y de mucho menor impacto social y coste económico. La solución radica básicamente en coordinar y buscar la complementariedad entre las principales líneas urbanas de Dbus y el Topo, creando pequeños centros de transbordo (Topo-Bus) que permitan a las personas usuarias de EuskoTren y de las líneas comarcales transbordar fácilmente al autobús urbano para mejorar la accesibilidad en transporte público a todos los barrios y lugares de trabajo.

-En cambio, todos los informes ponen de manifiesto que construir una pasante de metro por el centro de la ciudad es una apuesta equivocada para el transporte público, puesto que captaría viajeros/as principalmente a costa de los servicios de autobús (especialmente Dbus sería la más perjudicada), y muy poco a costa de los desplazamientos en vehículo privado. Los estudios del Gobierno Vasco plantean además suprimir varias líneas de autobús y reducir la frecuencia de otras. De llevarse a cabo este proyecto, la bajada en los servicios de Dbus perjudicaría a numerosos barrios y trayectos intermedios que el metro no puede cubrir, produciendo una pérdida de accesibilidad en transporte público que afectaría principalmente a las personas mayores. Hablar en estas condiciones de “sostenibilidad” y decir que la pasante de Metro se quiere construir para “quitar coches y reducir las emisiones del transporte en la ciudad” es un gran engaño.

La construcción de la pasante de Metro, de unos 4’17 kilómetros de trazado, ocasionaría graves afecciones en los barrios de Amara, el Centro y el Antiguo, y también afectaría a la costa, ya que la obra se adentra en un tramo de 300 metros bajo el mar en la playa de La Concha. Ni se habla de los riesgos que la construcción de esta enorme obra subterránea conllevaría para las edificaciones cimentadas sobre los suelos fluvio-mareales de la ciudad, ni de las graves alteraciones que se provocarían durante su ejecución en el espacio urbano, donde se prevé entre otras cosas levantar las calles San Martin y Easo.

Por último, cuestionamos el modelo de ciudad que se promueve con la pasante de Metro, puesto que el proyecto modifica radicalmente el trazado actual del Topo y elimina la estación central de EuskoTren en la Plaza Easo para impulsar un nuevo diseño y modelo centralizador que generaría mayores movimientos de transporte al “corazón turístico y comercial” del Centro-La Concha. El insensato trazado de la pasante, que supone perforar la ciudad, incluída la playa de la Concha bajo el mar en forma de un arco, con el fin de pasar a toda costa por el “centro”, revela los verdaderos intereses económicos que tienen los promotores del metro en esta ciudad sometida a graves problemas de mercantilización y especulación urbana.

Por estas y otras muchas razones, exigimos la paralización del proyecto y la apertura inmediata de un debate público que culmine con un proceso participativo de decisión sobre el sistema de transporte público más adecuado para Donostia.

Actividades previas a la MANIFESTACION y recogida de adhesiones:

Nos dirigimos a todas las personas y colectivos sociales de Donostia para que muestren su adhesión a la convocatoria de manifestación (los apoyos deben enviarse a saHYPERLINK “mailto:satorralaia@gmail.com” torralaia@gmail.com), invitando igualmente a participar en las actividades previas a esta movilización:

4-15 de marzo, Acciones informativas en Dbus: Se informará a los usuarios/as del transporte público sobre la bajada  en los servicios de autobús que se plantean en el proyecto de la pasante de metro. Esta iniciativa finalizará el 15 de marzo con una charla informativa de la Asociación de trabajadores “KURPIL” de Dbus, en la casa de cultura Lugaritz a las 19:00 horas.   

>16 de marzo: Autobús a Gasteiz: Concentraciones reivindicativas por la paralización de la pasante de metro ante las sedes del Parlamento y del Gobierno Vasco. El autobús partirá a las 9:00 horas desde la Plaza Pio XII (antigua estación de autobuses) y efectuará la vuelta para llegar a Donostia a las 14:00 horas.  Se pide apuntarse al autobús (enviando un mensaje a satorralaia@gmail.com).

>21-25 de marzo, Semana de distribución de información por barrios: Pedimos apoyo y colaboración con el fin de repartir hojas informativas en diferentes puntos de la ciudad. También esperamos disponer de una exposición informativa para moverla en los barrios.

>Sábado 1 de abril, Manifestación: partiendo a las 12:00 horas desde la Plaza Easo, con el lema “¡NO A LA PASANTE DE METRO!”.

Finalmente, informamos que una próxima asamblea vecinal tendrá lugar el lunes 13 de marzo con el fin de reunir la máxima participación en estas iniciativas. La reunión tendrá lugar a las 19:00 horas en las Escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi).

Esperamos por tanto vuestra participación y os invitamos a difundir este llamamiento en vuestro entorno.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro en Donostia

Tlfnos: 620714054 (castellano) / 695715510 (euskara) /

Email: satorralaia@gmail.com/ www.satorralaia.wordpress.com/ twitter@satorralaia

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s