(Metroari STOP) INFO: Legebiltzarrean eta Jaurlaritzan konzentrazioak/ Concentraciones en el Parlamento y Gobierno Vasco el 16/03/2017

SATORRALAIAKO EUSKO JAURLARITZAN KONZENTRAIOA 16.03.17

Metroaren pasantea gelditzeko elkarretaratzeak egin ditu Satorralaiak gaur Gasteizen Eusko Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren aurrean / Satorralaia ha realizado hoy sendas concentraciones por la paralización de la pasante de metro ante el Parlamento y el Gobierno Vasco en Gasteiz:

Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak elkarretaratzeak egin ditu gaur Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren aurrean, gure hirian zeharo behar gabekoa eta desadostasun zabala pizten duen Metro bat eraikitzeko proiektua geldiaraztea eskatzeko.  Jaurlaritzak berak 2013an “obra faraonikotzat” jo zuen egitasmo hau. Gasteizera joateko autobusa antolatu dugu eta 50 lagun inguru bildu gara. Satorralaiako kideez gain, Donostiako hainbat bizilagun eta Dbus-eko KURPIL eta LABeko langile talde handi bat ere elkartu gara.

Lakuan 8.928 sinaduren entrega:

Lehenik Lakuan kontzentratu gara, Eusko Jaurlaritza herritarren partaidetzarako bideak sistematikoki ixten ari dela salatzeko. Halaber, 8.928 donostiarren sinadura entregatu ditugu, Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren sailburuari zuzendutako idatzi batekin lagunduta, hain zuzen ere metroaren proiektua gelditzeko eta Donostiak behar duen garraio publikoko ereduaren inguruan prozesu partehartzaile bat irekitzeko egin diren eskaerei erantzun bat eman dezala exijitzeko (Arantxa_Tapia_sailburuari_idatzia_Escrito_a_Arantx). Izan ere, Jaurlaritzak ez die orain arte inolako erantzunik eman proiektua gelditzeko eta herritarren partehartzeari bideak irekitzeko egin diren eskaerei. Hori dela eta, “DONOSTIAKO METROAREN PASANTEARI EZ! ¡NO HAY PARTICIPACION, ES IMPOSICION!” dioen pankarta bat zabaldu dugu Lakuan.

Legebiltzarrean kontzentrazioa eta eztabaidagai diren Aurrekontuetatik Metroaren diru-partidak kentzeko eskaera:

Jarraian, Floridako parkean atseden bat egin ondoren,  Legebiltzarraren aurrera eraman dugu protesta, Jaurlaritzak 2017 urteko Aurrekontuetan Donostiako metroaren egitasmorako sartu dituen diru-partidak kentzea aldarrikatzeko eta baliabide horiek une honetan jendarteak dituen benetazko premiei erantzuteko eta lehentasunezkoak diren xedeetan erabil daitezela eskatzeko. Izan ere, Donostiako metroari bideratu nahi zaizkion dirutza horiek –batetik 4’7 milioi euro dira aurten obrak hasteko, eta bestetik 177 milioi konprometatzen ditu datozen lau urteetarako– ez diote gure ustez obra horrek lukeen premiari edo urjentziari erantzuten. Horregatik, talde parlamentariei ere eskaera hori defenda dezaten galdegin diegu. Elkarrekin-Podemos  eta EH Bilduko talde parlamentarietako zenbait ordezkari elkarratetaratzera bildu dira eta gure eskaerarekin bat eginez metroaren proiekturako bideratu nahi diren diru-partidak kentzea eskatzeko enmendakinak sartuko dituztela informatu dute (EUSKO_LEGEBILTZARREKO_TALDE_PARLAMENTARIEI_ESKAERA)  Legebiltzarreko elkarretaratzean “DONOSTIAK EZ DU METRORIK BEHAR! LAS PARTIDAS DEL METRO EN DONOSTIA PARA GASTOS SOCIALES!” dioen pankarta bat zabaldu dugu..

Bizilagunen mugimendu honek datorren astean Donostiako auzoetan informazio banaketa astea antolatu du eta apirilaren 1ean manifestazioa deitu du Donostian, Metroaren pasantea gelditzeko eta Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan herritarrek debatitzeko eta erabakitzeko aukera izan dezaten eskatzeko.

Donostiako metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Tlfnoa gasteizko kontzentrazioak: 695715510)

satorralaia@gmail.com / satorr alaia.wordpress.com / @satorralaia

Satorralaia ha realizado hoy sendas concentraciones por la paralización de la pasante de metro ante el Parlamento y el Gobierno Vasco en Gasteiz:

El movimiento vecinal “Satorralaia” de Donostia ha realizado hoy sendas concentraciones ante las sedes del Gobierno Vasco y del Parlamento en Gasteiz para exigir la paralización del proyecto de construir un Metro que consideramos absolutamente innecesario y que suscita un amplio desacuerdo en nuestra ciudad. Un proyecto que el propio Gobierno Vasco calificaba en 2013 de “obra faraónica”. Hemos organizado un autobús para acudir a Gasteiz  y la iniciativa ha reunido la participación de unas 50 personas, entre las que se encontraban tanto participantes de Satorralaia como más vecinos/as de Donostia y un grupo de trabajadores/as de los sindicatos KURPIL y LAB de Dbus.  

Entrega de 8.928 firmas en Lakua:

En primer lugar, nos hemos concentrado en Lakua para denunciar que el Gobierno Vasco está vetando sistemáticamente el camino a la participación ciudadana. A la vez hemos registrado 8.928 firmas de donostiarras, acompañadas de un escrito que exige a la consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, Arantxa Tapia, una respuesta a las demandas de paralización del proyecto de metro con el fin de abrir un proceso participativo de decisión sobre el modelo de transporte público más adecuado para Donostia (Arantxa_Tapia_sailburuari_idatzia_Escrito_a_Arantx). En efecto, el Gobierno Vasco no ha dado hasta la fecha ninguna respuesta a las peticiones de paralización y participación. Por ello, en Lakua nos hemos manifestado portando una pancarta con el lema “DONOSTIAKO METROAREN PASANTEARI EZ! ¡NO HAY PARTICIPACION, ES IMPOSICION!”.

Concentración ante el Parlamento y petición para que la partida destinada al Metro sea eliminada de los Presupuestos a debate:

 A continuación, tras un pequeño descanso en el parque de La Florida,  hemos trasladado la protesta al Parlamento Vasco para exigir que el dinero destinado al proyecto del metro en Donostia que el Gobierno Vasco ha incluido en los Presupuestos de 2017 sea eliminado y destinado a iniciativas realmente prioritarias que satisfagan las necesidades más acuciantes que en este momento tiene la sociedad. Consideramos que las partidas destinadas al metro en Donostia –son 4’7 millones de euros para comenzar las obras este año y otros 177 millones comprometidos para los próximos cuatro años– no responden a la necesidad y urgencia de esta obra. Por ello hemos realizado una petición a las fuerzas políticas del Parlamento para que defiendan esta demanda. Representantes de los grupos parlamentarios Elkarrekin-Podemos y EH Bildu se han unido a la concentración y han informado que presentarán enmiendas solicitando la eliminación de la partida  destinada a la pasante de metro. EUSKO_LEGEBILTZARREKO_TALDE_PARLAMENTARIEI_ESKAERA En la concentración hemos portado una pancarta con el lema: “DONOSTIAK EZ DU METRORIK BEHAR! LAS PARTIDAS DEL METRO EN DONOSTIA PARA GASTOS SOCIALES!”.

Este movimiento vecinal realizará en los próximos días una semana de distribución de información por barrios y ha convocado una manifestación el sábado 1 de abril en Donostia para oponerse al proyecto de la pasante de Metro y exigir la apertura de un debate público que culmine con un proceso participativo de decisión sobre el sistema de transporte público más adecuado para Donostia.

 Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro en Donostia

(Tlfno contacto concentraciones en Gasteiz: 695715510)

satorralaia@gmail.com / satorr alaia.wordpress.com / @satorralaia

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s