Desjabetzei ALEGAZIOAK/ ALEGACIONES a las expropiaciones de la Pasante de Metro

(Metroari STOP) Desjabetzei alegazioak eta Asanblada informatiboa Antiguan / 
 
Alegaciones a las expropiaciones de la Pasante de Metro y Asamblea informativa en el Antiguo  
                         
Donostiako Metroaren igarobidearen “Lugaritz-Mirakontxa” zatia eraikitzeko asmoz Eusko Jaurlaritzak Antiguan aldean abian jarri duen desjabetza prozedura eten dezala eskatzeko ALEGAZIOAK prestatu ditu Satorralaia bizilagunen mugimenduak. Beraz, alegazio hauek izenpetzeko eta Jaurlaritzan aurkezteko (Andia kalea) deia egiten dugu, hain zuzen ere gure hirian desadostasun zabala pizten duen Metroaren Igarobidearen proiektua geldi dezala eta desjabetza prozedura hau eten dezalaeskatzeko. Alegazioak aurkeztu ahal izateko epea apirilaren 28an amaituko da, Donostiako Udaleko lege abisu eta iragarkien taulan zintzilikaturiko informazioaren arabera. 
Asanblada informatiboa Antiguan, apirilak 25 asteartean: Bestalde, Antiguan asanblada informatiboa deitu du Satorralaiak apirilak 25 asteartean, arratsaldeko 7etan Benta Berriko Plazan, desjabetzapen prozedura honen aurrean jendea informatzeko eta herritarren erantzuna bultzatzeko.
Alegazioen entrega kolektiboa, apirilak 28 ostiralean: Halaber, alegazioen entrega kolektiboa egingo dugu, apirilak 28 ostiralean goizeko 11etan Eusko Jaurlaritzak Alderdi Ederren duen egoitzan (Andia kalea).
Zuen inguruan informazio eta deialdi hauen berri ematea eskatzen dizuegu beraz:
Oharra: Alegazioak link honetan eskuragarri daude:
EuskerazALEGAZIOAK
Gazteleraz: ALEGACIONES
 
Alegazioen laburpen gisa:
Alegazioetan arrazoitzen dugunez, desjabetza prozedura honek hartzen dituen jabari publikoko eremuen okupazioak herritar guztion ondare komuna diren hainbat ondasunei kalte egiten die, hala nola Benta Berri Polikirolegiaren ondoan erabilpen handia duten ekipamendu komunitarioko jolas-eremuak, Pedro Manuel Ugartemendia kalea eta zonalde berdea; Benta Berriko Plaza eta horren gainean dagoen parkea Antiguo-Landetxe Haurreskolaren sarreraraino eta Montpelliereko gazteen egoitzako zona libreraino; Zarautz etorbideko eta Eugenio Imaz kaleko bide publikoak; Pio Paroja Polikiroldegiaren alboan dagoen Izurun Plaza; baita Aizkorri kalean eta Mike lete Pasealekuan kalteturiko sail txikiagoak ere (ikus argazkiak alegazioetan). Herritar guztiok gara beraz espediente honek ukitzen dituen ondasun horien gaineko legezko interesdunak, espazio publikoa libreki erabiltzeko eta onura ateratzeko eskubidea dugunez.
Bestalde, alegazioen 2, 3, 4 eta 5 puntuetan azaltzen dugunez, planteaturiko desjabetzapenak ez dira bidezkoak Metroaren Pasantearen proiektuak ez duelako interes publikoari dagokionez behar bezalako justifikaziorik, ezta zuzenbidez behar bezalako legezko babesik ere. Besteak beste, honako arrazoiengatik:
-Metroaren Pasantearen proiektua indarrean dauden Euskal Autonomi Erkidegoko Trenbideen Lurralde Plan Sektorialean eta Donostiako h irigintza plangintzan ez dagoelako jasota.
-Proiektuak ez duelako Ingurumen-Inpaktuaren Ebaluaketaren prozedura behar den bezala bete.
            -Desjabetza prozedura hau gutxienez arinkeriaz agindutakoa dela iritzi behar zaiolako, Metroaren igarobidearen proiektuaren inguruan Itsasertzetako Zerbitzuak eman gabe duen ebazpenak proiektu osoaren bideragarritasuna baldintzatzen duen heinean.
-Herritarren zati handi bat Metroaren Pasantearen aurka dago eta proiektuaren beharrizan soziala nahiz interes publikoa auzitan jartzera daramaten arrazoiak asko direlako: gizartearen partehartzeari erakundeek jarritako oztopoak eta Donostian garraio publikoa sustatzeko dauden beste alternatiben aurrean lurrazpiko Metro bat eraikitzeko hautuaren justifikazio falta nabarmentzen ditugu, batetik. Eta bestetik, Donostian Metro bat abian jartzeko erabiltzaileen azterketa zorrotzik ez dela egin eta hirian igarobide hori eraikitzea garraio publikoarentzat apustu erratua dela azaltzen dugu.
 
Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua
(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)      
 
 
Alegaciones a las expropiaciones de la Pasante de Metro y Asamblea informativa en el Antiguo 
 
El Movimiento vecinal Satorralaia ha elaborado un documento de ALEGACIONES con el fin de solicitar al Gobierno Vasco la suspensión del proceso expropiatorio que ha iniciado en la zona del Antiguo para la construcción del tramo “Lugaritz-Miraconcha” de la Pasante de Metro. Hacemos por tanto un llamamiento a firmar estas alegaciones y entregarlas en el Gobierno Vasco (calle Andia) para solicitar que decida la paralización del proyecto de la Pasante de Metro que tanta controversia crea en la ciudad y suspenda este procedimiento expropiatorio. El plazo para presentar las alegaciones finaliza el 28 de abril, según la información expuesta en el tablón de edictos y anuncios del Ayuntamiento de Donostia. Os enviamos el documento en el archivo adjunto.
Asamblea informativa el martes día 25 en el Antiguo: Satorralaia convoca igualmente una asamblea informativa que tendrá lugar el martes 25 de abril, a las 19’00h en la Plaza Benta Berri, para informar y promover la respuesta vecinal a este proceso expropiatorio.
Entrega colectiva de alegaciones el viernes día 28: Asimismo, anunciamos que realizaremos el viernes 28 de abril una entrega colectiva de alegaciones, a las 11h en la delegación del Gobierno Vasco en Alderdi Eder (calle Andia)
Os invitamos a difundir esta información y las convocatorias en vuestro entorno.
Nota: Las alegaciones están disponibles en los sigiuentes enlaces:
En euskara: ALEGAZIOAK
En castellano: ALEGACIONES
 
A modo de resumen de las alegaciones:
Tal y como señalamos en las alegaciones, la ocupación de los espacios de dominio público abarcados por este expediente expropiatorio afecta a bienes que son patrimonio común de la toda la población, tales como las parcelas de equipamiento comunitario áreas de juego muy frecuentadas y la zona verde adyacentes a la calle Pedro Manuel Ugartemendia junto al Polideportivo de Benta Berri; la Plaza Benta Berri y el parque que hay arriba de ésta hasta la escuela infantil Antigo-Landetxe Haurreskola y la zona libre de los apartamentos para jóvenes de Montpellier; las vías públicas de la Avenida de Zarautz y de la calle Eugenio Imaz; la Plaza Izurun adyacente al Polideportivo de Pio Baroja; además de otras parcelas menores en la calle Aizkorri y en el Paseo de Mikeletes (ver fotos en el documento de alegaciones). Toda la ciudadanía tiene por tanto intereses legítimos afectados por este expediente, derivados del derecho al libre uso y disfrute de los espacios públicos.
Por otra parte, en los puntos 2, 3, 4 y 5 del documento alegamos que el presente proceso expropiatorio no procede porque adolece del necesario amparo legal y de la debida justificación en relación al interés público de la construcción de la Pasante de Metro. Entre otras razones, debido a:
-La disconformidad del proyecto de la Pasante de Metro respecto al Plan Territorial Sectorial de la Red Ferroviaria vigente y a los planes de ordenación urbana de Donostia.
-El proyecto no ha cumplido debidamente el proceso de Evaluación de Impacto Ambiental.
-Este proceso expropiatorio también resulta cuando menos precipitado, puesto que la decisión pendiente del Servicio de Costas sobre el proyecto de la Pasante de Metro condiciona la viabilidad del conjunto de la obraproyectada desde Lugaritz hasta Easo.
-Es notorio que una parte importante de la ciudadanía se opone a la Pasante de Metro, a la vez que la necesidad social y el supuesto interés general del proyecto están ampliamente cuestionados. A este respecto, subrayamos los impedimentos institucionales a la participación social la notable falta de justificación de la opción de construir en Donostia un Metro subterráneo frente a otras alternativas de transporte públicoDe hecho, no existe un análisis riguroso de usuarios para la implantación de un Metro en Donostia y la Pasante resulta una apuesta equivocada para el transporte público.
 
Movimiento vecinal Satorralaia de Donostia por la paralización de la Pasante de Metro
(Tlfno de contacto: 695715510)      



Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s