Milaka sinaduren entrega eta Eneko Goiari deia / Satorralaia entrega miles de firmas e interpela al alcalde Eneko Goia

IMG-20170614-WA0002

 

SATORRALAIAK UDALETXEAN MILAKA SINADURA ENTREGATU ETA ENEKO GOIA ALKATEARI DEIA EGIN DIO

-Henen da Eneko Goia alkateari zuzendutako idatzia (prentsa ohar honetan laburbiltzen ditugun gaien inguruan informazio zabalagoa aurkituko duzue hor) Eneko Goia alkateari deia

-Deialdiak Antiguan eta hitzaldia Bidebietan

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak Eneko Goia alkateari zuzendutako idatzi bat aurkezten du gaur eguerdian udaletxean, 8.916 donostiarren sinadurekin batera, Metroaren pasantea gelditzea, Donostiak behar duen garraio-ereduaren inguruan prozesu partehartzaile bat irekitzea, eta herri galdeketa bat egitea eskatzen dutenak. Ekimen honekin Eneko Goia alkateari dei egiten diogu, hain zuzen ere herritarren eskaerak aintzat har daitezen Udalari bere jokabidea lda dezala eskatzeko.  

 

Alkateari zuzenduriko deian azpimarratzen dugunez, udaletxeak ezin du ezjakinarena egin Metroaren pasantearen aferak hiriko herritarren artean sortarazten duen ezinegonaren eta desadostasun sozial nabariaren aurrean, ezta Gipuzkoako Foru Aldundiak berriki egindako inkestan azpiegitura honek jaso duen suspentsoaren aurrean ere.

 

Halaber, idatzian gogoratzen dugu 2016ko otsailaren 9an Eneko Goia alkatearekin bildu zela bizilagunen mugimendu honen ordezkaritza bat, Metroaren pasantearen auzian herritarren partaidetzarako bideak ireki zitezen eta herri galdeketa bat egin zedin Udaletxearen konpromezua eskatzeko. Udalak afera honetan inongo eskumenik ez duela erantzun zigun orduan Alkateak, nahiz eta herritarren partaidetzarako bideak irekitze aldera egin genion eskaera Jaurlaritzari helaraziko ziola hitzeman zigun. Alabaina, erakundeei egin dizkiegun eskaera guztiak paperontzira joan dira eta Jaurlaritzak proiektua era zeharo inposatzailean ezartzen jarraitzen du, herritarren partaidetzarako bideak irekitze aldera inongo konpromezurik ez delarik bete.

Honi dagokionean, idatzian adierazten duogu Euskal Gobernuak ezin duela Metroaren pasantea indarrez inposatu, eta salatzen dugu onartezina dela eraikuntza-lanak berriki nola esleitu dituen, proiektuak Kosten baimenik izan gabe eta Ingurumen-Inpaktuaren Adierazpenaren inguruan EAEko Auzitegi Nagusiak eman behar duen epaia itxoin gabe –aipagarria baita horren eraginkortasuna zalantzan jartzen duen helegite judizial bat abian dela joan abenduaz geroztik.

Udalaren iharduerari dagokionean, idatzian azaltzen dugunez, gaitzesgarria deritzogu Udalak eztabaida publikoari uko egitea eta proiektuak aurrera jarrai dezan erraztasun guztiak ematea, arrazoi faltsuak eta zuzentzen ez diren argudio okerrak erabiltzea bezalaxe. Azken horren inguruko xehetasunak ematen ditugu.  

Bukatzeko, berriro diogu –eta hau errepikatzen ez gara nekatuko–: Metroaren pasantearen proiektua gelditu eta Donostiari egokitzen zaion garraio-ereduaren inguruan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki behar da. Auzi honek herritarren parte-hartze bete eta zuzena sustatzea eskatzen du, proiektuak zuzenean eragindako jendea Donostiako bizilagunak bait gara.

Deialdiak Antiguan eta hitzaldia Bidebietan:  

Antiguako auzoan datozen egunetan bi ekimen antolatu ditu Satorralaiak Metroaren pasantearen kontrako mugimendua suspertu asmoz:

-Larunbata ekainak 17: Matia kalean KALEJIRA erreibindikatiboa (Metroaren aurkako kantak eta bertsoak…) eta informazio banaketa egingo da. Irteera: eguerdiko 12etan elizaren ondotik.

-Asteartea ekainak 20: ASANBLADA. Arratsaldeko 8etan Sert Plazan

-Asteazkena 21: HITZALDI INFORMATIBOA Bidebietan, Satorralaia eta Dbus-eko “Kurpil” langileen elkartearen eskutik.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremenetarako tlfnoa: 695715510)

 

SATORRALAIA ENTREGA MILES DE FIRMAS EN EL AYUNTAMIENTO Y REALIZA UN EMPLAZAMIENTO AL ALCALDE ENEKO GOIA:

-Aquí está disponible el escrito dirigido al alcalde Eneko Goia (en el mismo encontraréis más información sobre las cuestiones aqui resumidas). Emplazamiento_al_alcalde_Eneko_Goia

-Convocatorias en el Antiguo y charla en Bidebieta

El movimiento vecinal Satorralaia ha presentado hoy al mediodía en el ayuntamiento un escrito dirigido al alcalde Eneko Goia  junto con 8.916 firmas de donostiarras que solicitan la paralización de la pasante de Metro en Donostia, el impulso de un proceso de participación pública para decidir el modelo de transporte más adecuado para la ciudad, así como la realización de una consulta popular. Con esta iniciativa emplazamos al alcalde Eneko Goia a dar un giro en la actuación municipal con el fin de que sean atendidas las demandas ciudadanas de paralización y participación.

En el emplazamiento dirigido al alcalde subrayamos que el ayuntamiento no puede ignorar el malestar creado y el considerable desacuerdo social que provoca la pasante de Metro en la ciudad, ni el resultado de la reciente encuesta elaborada por la Diputación de Gipuzkoa, en la que se otorga un suspenso a esta infraestructura.

Asimismo, en el escrito recordamos que el 9 de febrero de 2016 una representación de este movimiento vecinal mantuvo una reunión con el Alcalde Eneko Goia, con el fin de solicitar del ayuntamiento el compromiso para abrir cauces a la participación social y consultar a la ciudadanía acerca de la pasante de Metro. El Alcalde nos aseguró entonces que el Ayuntamiento no tenía ninguna competencia en este asunto, aunque se comprometió a trasladar nuestra demanda de participación al Gobierno Vasco. Sin embargo, todos nuestros emplazamientos a las instituciones han caído en saco roto y el Gobierno Vasco sigue impulsando el proyecto de forma totalmente impositiva, sin que se haya cumplido ningún compromiso de abrir cauces a la participación social.

A este respecto, manifestamos en el escrito que el Gobierno Vasco no puede imponer la pasante de Metro a la fuerza y denunciamos que resulta absolutamente inaceptable que haya licitado las obras cuando el proyecto carece de autorización de Costas y sin esperar a lo que decida el TSJPV sobre la Declaración de Impacto Ambiental, cuya vigencia y validez están impugnadas en un proceso judicial que sigue su curso desde el pasado mes de diciembre.

En lo que compete al Ayuntamiento, señalamos que nos parecen recusables su negativa a promover un debate público, su actuación encaminada a favorecer la continuidad del proyecto, y la utilización de argumentos falsos o erróneos que no se corrigen.  Algunas de estas falsedades se desgranan en el escrito.

Finalmente insistimos una vez más –y no nos cansaremos de repetirlo–: el proyecto de la pasante de Metro debe paralizarse para abrir un proceso participativo de debate y decisión sobre la mejor solución de transporte público en Donostia. Un proceso que debería promover la participación plena y directa de la ciudadanía, habida cuenta de que la población directamente afectada por el proyecto somos las y los vecinos de Donostia.

Convocatorias en el Antiguo y charla en Bidebieta:

En los próximos días Satorralaia llevará a cabo dos iniciativas con el fin de activar el movimiento contra la pasante de Metro en el barrio del Antiguo:

-Sábado 17 de junio: KALEJIRA reivindicativa (con cantos y bertsos contra el Metro…) y reparto de información en la calle Matia.  Salida: a las 12h desde la iglesia.

-Martes 20 de junio: ASAMBLEA, a las 20h en la Plaza Sert.

Miercoles 21 de junio: CHARLA INFORMATIVA en Bidebieta, con la participación de Satorralaia y de la asociación de trabajadores “kurpil” de Dbus.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(Un tlfno de contacto: 695715510)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s