Kontxara Martxa Larunbatean Metroaren pasantea Gelditzeko/ Marcha a la Concha este sábado para paralizar la pasante de Metro

Satorralaiak larunbatean Kontxara Martxa deitu du Metroaren pasantea gelditzeko:
Kosten baimena salatzen du 
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Kontxara Martxa deitu du larunbatean Donostiako Metroaren pasantea gelditzea aldarrikatzeko. Hori dela eta, eguerdiko 12etan Easoko tren geltokitik abiatuta egingo den mobilizazio honetan partehartzeko deialdia egiten dugu; martxa Kontxako Erlojuetan amaituko da, non hondartzan ekintza sinboliko bat egingo den, hain zuzen ere erokeriazko azpiegitura hori Kontxaren azpian eraiki nahi dutela salatzeko. Honi dagokionean, Madrilgo gobernuak Kosten baimena eman berri duela salatu eta Eusko Jaurlaritzak Itsasertzetako Zerbitzura bidalitako dokumentazioan informazioa manipulatu duela egiaztatu dugu.
Satorralaiak era berean salatzen du Eusko Jaurlaritzak arbuio zabala jaso duen proiektu honen “Mirakontxa-Easo” zatia eraikitzeko asmoz joan den astean hiri-erdialdean eta Amaran desjabetzak egiteko abian jarri duen prozedura. Metroaren tarte honen eraikuntza-lanek hirigunean arazo larriak eragingo lituzkete eta San Martin, Easo, San Bartolome eta Loiola kaleetan, nahiz Zubiri Plazan (Londres Hotelaren parean) eremu publiko zabalak okupatzea dakarte berekin. Informazio publikoa uztailaren 27an bukatuko da eta desjabetzen planoak Udalaren webgunean eskuragarri daude (ikus internet bidez: Donostiako Udala> Bulego birtuala> Ediktuen eta iragarkien taula> Administrazio autonomikoak). Hori dela eta, herritarren erantzuna bultzatzeko asanblada batera deitzen dugu, uztailak 20 ostegunean, arratsaldeko 7etan Amarako Eskoletan (sarrera Larramendi kaletik).
Metroaren pasasanteak inposizioaren bidetik egiten du aurrera. Gehiegikeria eta zentzugabekeria da 200 milioi euro gutxienez xahutzea bisitariak hiri-erdialderantz 400 metro hurbiltzeko: horren ordainetan, Kontxako hondartzako jabari publikoko itsas-lurretan eragindako afekzioaz gain, azpiegituraren inpaktu fisikoak eragin handiak eta arriskugarriak izango lituzke hirigunean eta trazadutik hurbil dauden eraikinetan (kalteak nozitu ditzaketen 311 eraikin zerrendatu direla gogora dezagun). Halaber, Metroak hiriko Dbus autobusen zerbitzuetan izango lituzkeen ondorioak aipagarriak dira, hirigintzaren arloan ekarriko lituzken eraldakuntzak bezalaxe. Azpiegitura faraoniko honen onura publikoa kasik ezdeusa da ordea Donostiako eta Gipuzkoako herritarrentzat. Soilik Donostiako erdialdean jada neurriz kanpo hedatu diren merkatal denda handien sektorea eta hiriak nozitzen duen turistifikazio hazkorra indartuko lituzke; eredu horrek Donostiako bizitza sozialean dituen eragin kaltegarriak nabariak dira jadanik, etxebizitzen garestitzearekin nahiz prekarietatearen eta masifikazioaren areagotzearekin. Berriro diogu: metroaren pasantearen egitasmoa gelditu eta auzi honetan herritarren parte-hartze bete eta zuzena sustatuko duen eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki behar da.
Kosten baimenaren salaketa: 
Eusko Jaurlaritzak Itsasertzetako Zerbitzura bidalitako dokumentazioan informazioa manipulatu duela egiaztatu dugu:
Espainiako Itsasertzetako Zuzendaritzak obra hau Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko eman berri duen baimena astakeria dela salatzeaz gain, erabaki horren erabateko gardentasun falta nabarmendu behar da, Kosten Zuzendaritzak ez baitie Itsasertzetako Zerbitzuan alegazioak egin zituzten 156 pertonei erantzunik emango, eta Kosten txostenaren kopiarik ere ezin baita eskuratu. Berriro ere Administrazioaren jarduera opako batekin egiten dugu topo.
Itsasertzetako Zerbitzuan Kosten txostena kontsultatuz hartu ditugun hainbat  oharren eta azken hileotan izandako zenbait informazioren bidez bildu ditugun datu batzuk honako hauek dira:
1)    Itsasertzetako Zerbitzuak 2016ko irailaren 7an argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizalean Metroaren pasantearen obrak burutzeko helburuarekin Kontxakako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak hartzeko Eusko Jaurlaritzak egin zion eskaeraren iragarkia, eta 20 eguneko epean informazio publikoa zabaldu zuen. Kosten txostenak esaten duenez “156 alegazio idatzi jaso ziren”.
2) Alegazio guztietan azaltzen zen puntuetako bat proiektuaren Ingurumen-Inpaktu Adierazpenaren baliogabetasunaren ingurukoa zen, 2012koa izanik eta obrak hasteko bi urteko epea ematen zuenez, iraungita dagoelako. Gainera, Ingurumen-Inpaktuaren Azterketan aztertu zen jatorrizko egitasmoarekin alderatuta, proiektuak aldaketa garrantzitsuak izan dituela ohartarazten genuen, hala nola Erdialde-Kontxako geltokiaren kokapena Artzai Onaren aldera aldatzearen ondorioz trazadua 360 metroko luzeran Kontxako hondartzaren azpitik igarotzea –trazadu hori ez zegoen aurrikusita Inguru-Inpaktu Azterketan eta 2010 urtean idatzitako Ikerketa Informatiboan–, eta beraz Adierazpen hartan aurrikusi gabeko ingurumenarekiko arazoak ekartzen zituen aldaketa honek berekin. Kosten txostenak egiaztatzen duenez, Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzuak alegazioak ikusita Eusko Jaurlaritzari azalpen bat eskatu zion orduan Ingurumen-Inpatu Adierazpena indarrean ote zegoen argitzeko, eta eskaera horri erantzun behar izan zioten Arriola jaunak eta Garraio Azpiegituren Zizendaritzak hurrenez hurren (ikus 1. oharra). Alabaina, joan den ekainaren 14ean Madriletik igorritako Kosten baimenak ez du auzi hori aztertzen.                  
 
3) Eusko Jaurlaritzak Itsasertzetako Zerbitzura igorritako dokumentazioan informazioa manipulatu duela egiztatu dugu,  2010ko hastapeneko proiektuak itsas-lurrak kaltetzen ez zituela ezkutatzeko. Honi dagokionean, alegazioekin eman genituen planoetan 2010ko hastapeneko proiektuan Erdialdeko geltokiak beste kokapen bat zuela eta trazadua itsasertzaren paraleloan marraztu zela erakusten genuen. Bidez batez Euskal Trenbide Sareak (ETS) “Kontxako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak ezinbestean okupatu beharra”ri buruz egiten zituen baieztapenak gezurtatzen genituen. Eusko Jaurlaritzak hori ezkutatu egin dio ordea Itsasertzetako Zerbitzuari. Zehazki, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeak manipulatu du informazioa, Itsasertztako Zerbitzura igorritako “Estudio de alternativas completas de transporte en Donostia-San Sebastian, incluyendo la no actuación” (ETS, 2016ko ekaina) izenburuko txostenean 2010ko Ikerketa Informatiboaren trazadua kendu duelarik irudi grafiko guztietan.
Gai hau xehetasun handiarekin aztertzen duen lan bat argitaratuko da Satorralaiaren weborrian.
 
4) Bukatzeko, Madrilgo Itsasertzetako Zuzendaritzak eskuak garbitzen dituela ondorioztatzen da, data ekainaren 14ean eta sinadura Raquel Orts Nebot, Espainiako Kosten eta Itsasoaren Jasangarritasunaren Zuzendari Orokorrarena duen Kosten txostena ikusita. Izan ere, baimena “Kontxako eta Easoko geltokien kokapena dela eta” justifikatu egiten du, “garrantzirik gabeko edo puntual”tzat jotzen du azpiegitura honek “Kontxako hondartzaren itsasazpiko lurrean 375 metroko luzeran eta 33-35 metroko sakoneran” duen eragina, eta “Eusko Jaurlaritzari herri jabariko itsas-lurretako 3.312 metro karratu hartzeko baimena ematen dio Metroaren saihesbidea erakitzeko”.
Hori denagatik, Kosten txostenaren emaitza absurdua dela uste dugu, informazio ofizialaren sinegarritasunarekiko mesfidantza areagotu eta inpotentzia sentipena sortarazten duelarik  botere politikoaren bidegabekerien aurrean.
UZTAILAK 15 LARUNBATA: MARTXA KONTXARA
METROAREN PASANTEARI STOP!
Irteera: 12etan Easoko tren geltokitik / Amaiera: Kontxako Erlojuetan
Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua
Emaila: satorralaia@gmail.com / Tlfnoa 695715510 
Informazio gehiago: satorralaia.wordpress.com
 
__________________________________________________________________________
(1. oharra) Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza sailburu Arriola jaunak, 2016ko abenduaren 13ko idatzi baten bidez erantzun zion Itsasertzetako Zerbitzuari, esanez “proiektuaren Ingurumen-Inpaktu Adierazpena indarrean dago. Izan ere, Lugaritz-Kontxa tartearen eraikuntza-lanen hastapena 2012ko abenduaren 15ean izan zen” –hau da, Adierazpenak ezartzen zuen 2 urteko epearen barnean. Jakina da, ordea, Eusko Jaurlaritzak Metroaren pasantea eraikitzeko 2012an esleitu zituen obrak ez zirela hasi, hortarako beharrezko baimenak falta zirelako. Kosten txostenak dioenez, Eusko Jaurlaritzako Garrio Azpiegituren Zuzendaritzak “dokumentazio gehiago” bidali omen zuen gero Ingurumen-Inpaktuaren Adierazpenari buruz, 2017ko maiatzaren 25an, oraingoan esateko Adierazpen hura indarrean dagoela 2013/21 abenduaren 9ko Legearen “xedapen gehigarri” baten arabera (lege hori indarrean sartu aurretiko Ingurumen-Inpaktu Adierazpenek hain zuzen sei urteko luzapena izango dutela eta…).  Zertarako hainbeste komunikazio, dena hain “argi” badago!
 
 Satorralaia convoca  este sábado una Marcha a la Concha por la paralización de la pasante de Metro:
Denuncia el permiso de Costas
El movimiento vecinal Satorralaia convoca este sábado una Marcha a la Concha por la paralización de la pasante de Metro. Hacemos por ello un llamamiento a participar en esta movilización que partirá a las 12h desde la estación de Easo y finalizará en los Relojes de la Concha realizando una acción simbólica en la playa para denunciar la barbaridad que supone la construcción de esta infraestructura bajo la Concha. Denunciamos a este respecto el permiso de Costas otorgado por el Gobierno de Madrid, cuestión en la que constatamos que el Gobierno Vasco ha  manipulado la información en la documentación enviada Costas.
Satorralaia denuncia asimismo el proceso de expropiaciones de bienes afectados en la zona del Centro y de Amara iniciado la semana pasada por el Gobierno Vasco con el fin de realizar las obras del tramo “Miraconcha-Easo” de este impopular proyecto. El proyecto de obra de este tramo conlleva graves alteraciones en el espacio urbano y la ocupación de importantes espacios en las calles San Martin, Easo, San Bartolomé y Calle Loiola, además de la Plaza Zubiri (situada frente al Hotel Londres). La información pública finalizará el 27 de julio y los planos se pueden obtener en la página web del Ayuntamiento (ver en internet: Ayuntamiento de Donostia> Oficina virtual> Tablón de edictos y anuncios> Administraciones autonómicas). Anunciamos la convocatoria de una asamblea que tendrá lugar el jueves 20 a las 19h en las escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi) para impulsar la respuesta ciudadana.
El proyecto de la pasante de Metro avanza por la vía de la imposición. Gastar 200 millones de euros como mínimo para acercar a las y los visitantes 400m al centro es una atrocidad, un desatino: además de la afección de la obra en el dominio público marítimo-terrestre de la playa de la Concha, el impacto físico de la infraestructura provocaría afecciones graves e incluso peligrosas en el espacio urbano y en los edificios situados en la proximidad del trazado (recordemos que son 311 los edificios inventariados), sin obviar el impacto de la pasante de metro en el transporte público urbano municipal de Dbus, así como en la ordenación urbana de la ciudad. La utilidad pública de esta infraestructura faraónica para la ciudadanía donostiarra y gipuzkoana es prácticamente nula. Lo único que potenciaría sería el Gran Comercio, que ya está sobrerrepresentado en el Centro y la creciente turistificación de la ciudad, que está afectando negativamente a la vida social de Donostia, por la subida de los precios de la vivienda, el incremento de la precariedad y la masificación. Insistimos una vez más: el proyecto de la pasante de metro debe paralizarse para abrir un proceso participativo de debate y decisión que promueva la participación plena y directa de la ciudadanía.
Denuncia en relación al permiso de Costas:
Constatamos que el Gobierno Vasco ha manipulado la información en la documentación enviada a Costas:
En relación al informe favorable emitido por la Dirección de Costas para ejecutar el Metro bajo la playa de la Concha, denunciamos que es un despropósito, al que se añade la absoluta falta de transparencia del procedimiento, puesto que Costas -organismo dependiente del Gobierno del Estado- no va a dar contestación a las 156 personas que presentaron alegaciones en el Servicio de Costas. De nuevo nos topamos con una actuación opaca de la Administración.
Constatamos los siguientes hechos, en base a las notas que hemos tomado consultando el documento en el Servicio de Costas y a las informaciones recabadas en los últimos meses:
1) El 7 de septiembre de 2016, el Servicio Provincial de Costas de Gipuzkoa publicó en el Boletin Oficial de Gipuzkoa el anuncio por el que sometía a información pública por un plazo de 20 días la solicitud de adscripción de terrenos de dominio público marítimo-terrestre (en adelante DPMT) requerida por el Gobierno Vasco para ejecutar las obras de la pasante de Metro bajo la playa de la Concha. El informe de Costas señala que “se recibieron 156 escritos de alegaciones”.
2) Un punto común a todas las alegaciones era la constatación de la nulidad, por haber caducado, de la Declaración de Impacto Ambiental (DIA) del proyecto, ya que data del año 2012 y establece un plazo de 2 años para iniciar las obras. Además, en las alegaciones señalábamos que la DIA ha perdido toda su eficacia porque el proyecto de la Pasante ha sufrido cambios cualitativos, como es el desplazamiento de la ubicación de la estación de Centro-La Concha hacía el Buen Pastor y el trazado bajo la playa de la Concha en una longitud de 360 m –trazado que no estaba contemplado en el proyecto inicial redactado en 2010 y analizado en el estudio de impacto ambiental–, rigiendo en consecuencia nuevos condicionantes legales y ambientales no previstos en la  DIA. En relación con este asunto, el informe de Costas confirma que el Servicio Provincial de Costas solicitó a la vista de las alegaciones un pronunciamiento al Gobierno Vasco sobre la vigencia de la DIA, requerimiento al que tuvieron que responder sucesivamente el Sr. Arriola  y la Dirección de Infraestructura del Transporte (ver nota 1). Sin embargo, el informe de Costas emitido el pasado 14 de junio desde Madrid elude analizar esta cuestión. 
3) Constatamos que el Gobierno Vasco ha manipulado la información en la documentación enviada a Costas para ocultar que el proyecto inicial del 2010 no invadía el dominio marítimo. En ese sentido, los planos que aportábamos en las alegaciones demostraban que el proyecto inicial de 2010 situaba la estación del Centro en una ubicación diferente y que el trazado discurría de forma paralela a la costa sin invadir el Dominio Público Marítimo-Terrestre (DPMT). Desmentíamos las afirmaciones realizadas en el expediente por Euskal Trenbide Sarea (ETS) acerca de la “necesidad incuestionable de ocupar el dominio público marítimo-terrestre en la Concha”. En cambio, el Gobierno Vasco lo ha  ocultado a Costas. Concretamente, Euskal Trenbide Sarea (ETS) manipuló la información eliminando el trazado del Estudio Informativo de 2010 en todas las representaciones gráficas del documento titulado “Estudio de alternativas completas de transporte en Donostia-San Sebastian, incluyendo la no actuación” (ETS, Junio 2016) enviado a Costas.
Próximamente se va a publicar en la página web de Satorralaia un detallado análisis sobre esta cuestión.
4) Finalmente, del informe de Costas fechado el 14 de junio y firmado por la Directora General de Sostenibilidad de la Costa y del Mar, Raquel Orts Nebot, se deduce que la Dirección de Costas se lava las manos. Justifica la autorización “debido a la ubicación de las estaciones de la Concha y Easo”, considera como “accidental o puntual”  la afección del trazado por el “subsuelo marino de la playa de la Concha en una longitud de 375m y a 33-35 metros de profundidad”, y resuelve informar favorablemente a la “adscripción de 3.312 m2 del dominio público marítimo terrestre a favor del Gobierno Vasco con destino a la ejecución de la variante de Metro”.
Por todo ello, creemos que el resultado del informe de Costas es absurdo, provoca desconfianza respecto a la veracidad de la información oficial y genera sensación de impotencia ante las arbitrariedades del poder político .
 
SABADO 15 DE JULIO: MARCHA A LA CONCHA
METROAREN PASANTEARI STOP!
Salida: 12h desde la estación de Easo / Final: Relojes de la Concha
Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro
Email: satorralaia@gmail.com / Tlfno 695715510 
Más información: satorralaia.wordpress.com
 
__________________________________________________________________________
(Nota 1) El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, Sr. Arriola, respondió al Servicio de Costas, mediante un escrito del 13 de diciembre de 2016, afirmando que “la DIA del proyecto no ha caducado” porque “la fecha de inicio de la ejecución de las obras del tramo Lugaritz-La Concha fue el 15 de diciembre de 2012” –esto es, dentro del plazo de 2 años que establece la DIA . Sin embargo, es un hecho notorio que las obras adjudicadas por el Gobierno Vasco en 2012 en relación a la `pasante de Metro no se iniciaron porque carecían de los permisos y autorizaciones previas. El informe de Costas señala que la Dirección de Infraestructuras del Transporte del Gobierno Vasco remitió posteriormente el 25 de mayo del 2017 a la Dirección de Costas “documentación adicional” relativa a la DIA, para sostener a su vez que ésta seguiría vigente por una “disposición transitoria” de la Ley 21/2013 del 9 de diciembre, que establece para las DIAs publicadas con anterioridad a la entrada en vigor de esta Ley un plazo máximo de vigencia de seis años… ¡Cuántas comunicaciones, para estar todo tan “claro”!
 
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s