Kontzentrazioa eta giza-katea Zubiri Plazara/ Satorralaia convoca una concentración y cadena humana a la Plaza Xabier Zubiri

cropped-aterkinak-metroaristop.jpg

KONTZENTRAZIOA ETA GIZA-KATEA

Urriak 27 Larunbata, 12etan: Londres Hotela – Xabier Zubiri Plaza

Satorralaia convoca una CONCENTRACION Y CADENA HUMANA

Sábado 27 octubre, 12h: Hotel Londres – Plaza Xabier Zubiri

Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea eta giza-katea deitu du urriak 27 larunbatean eguerdiko 12etan Donostiako hiri-erdialdeko Xabier Zubiri Plazan –Londres Hotelaren ondoan– abiatu dituzten Metro-pasantearen eraikuntza lanak arbuiatzeko. Gogor salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritza herritarren gehiengoaren iritziari entzungor eginez inposatzen ari dela proiektua: hirian desadostasun zabala pizten duen auzi honetan informazioa eta partehartzea propaganda hutsarekin eta inposaketa gordinarekin ordeztu du.  Metroa hiriaren eta Kontxako hondartzaren azpitik eraikitzeak kalte handiak eragingo ditu hirigunean. Dagoeneko Antiguan, Mirakontxan eta Amaran abiatu dituzten obra-guneetan sortu diren arazoak eta kalteak nabarmenki areagotuko dira: Xabier Zubiri Plaza, San Martin,  Easo, San Bartolome eta Loiola kaleen okupazioa eta indusketa, zirkulazio karrilen eta espaloien mozketa, zarata, hauts eta gaien kutsadura, etabar. Kezkagarriak dira gainera obra honek Urbieta, Easo eta Arrasate kaleetan nahiz  Artzai Onaren eta Easo Plazako eraikinetan –besteak beste– eragingo dituen arriskuak.  

Horregatik eta beste arrazoi askorengatik, urriak 27 larunbata eguerdian Londres Hotelak Alderdi Ederren duen aldetik Xabier Zubiri Plazara egingo dugun kontzentrazioan eta giza-katera biltzeko dei egiten dugu.

Erakusketa informatiboa larunbata honetan Bretxako Azokan:

Bestalde, Satorralaiak erakusketa informatiboa jarriko du larunbata honetan goizeko 11’30etatik 13’30ra Bretxako azokaren odoan. Erakusketa hoek Metroaren pasanteari buruzko informazioa eta kritika 8 paneletan laburbiltzen du eta datozen asteetan hiriko txoko ezberdinetan jarriko dugu herritarrei informazioa helarazteko.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

(harremanetarako tlfnoa: 695715510)

Satorralaia convoca una CONCENTRACION Y CADENA HUMANA a la Plaza Xabier Zubiri:

Sábado 27 octubre, a las 12h

El movimiento vecinal Satorralaia llama a participar sábado 27 de octubre en la concentración y cadena humana que realizaremos a las 12h en la Plaza Xabier Zubiri –situada junto al Hotel Londres– para manifestar nuestro rechazo al inicio de las obras de la Pasante de Metro en el centro de Donostia. Denunciamos que el Gobierno Vasco está imponiendo el proyecto en contra de la opinión mayoritaria de la ciudadanía: ha sustituido la información y la participación por la propaganda y la imposición pura y dura de esta obra que despierta un amplio desacuerdo en la ciudad. La ejecución de la obra bajo la ciudad y la playa de la Concha provocará graves afecciones en el espacio urbano, con la ocupación y excavación de la Plaza Xabier Zubiri y de varias manzanas en las calles San Martin, Easo, San Bartolomé y Loiola; el cierre de carriles de circulación y aceras; la contaminación por ruido, emisión de gases, polvo, etc. Se multiplicarán los problemas y los daños producidos por las primeras zonas de obra del Antiguo, Miraconcha y Amara, resaltando además el riesgo que la obra supone para los edificios de las calles Urbieta, Easo, Arrasate, plazas Easo y del Buen Pastor,  etc.  

Por estas y otras muchas razones, llamamos a unirse a la concentración y cadena humana del sábado 27 partiendo a las 12h al lado del Hotel Londres en Alderdi Eder.

Exposición informativa este sábado en el Mercado de la Brecha:

Por otra parte, Satorralaia colocará este sábado una exposición informativa en el Mercado de la Brecha entre las 11’30h y 13’30h La exposición ofrece información critica sobre la pasante de Metro en 8 paneles y se moverá por distintos puntos de la ciudad para continuar la labor informativa en la calle.

Movimiento vecinal Satorralaia

(Tlfno de contacto: 695715510)

Anuncios

Informazioa eta ekintzak/ Información y actividades.

Informazioa eta ekintzak / Información y actividades 

Satorralaia bizilagunen mugimendua zenbait ekintzen berri ematera gatoz modu laburrean:

Datozen asteazkenetan kontzentrazioak Loiola kalean:

Datorren asteazkenean, urriak 10, kontzentrazioa egingo dugun Loiola kalean, arratsaldeko 6etan. Asmoa honako hau da: urriak 10,17,24 eta 31 asteazkenetan Loiola kalean egingo dugu kontzentrazioa. Bien bitartean, asteroko kontzentrazioen dinamika hori mantendu edota nola egokitu pentsatuko dugu: hau da, astero mantendu edota forma aldatu. Asteazkenean Loiola kalean elkartuko gara beraz.

Erakusketa informatiboa prest:

Metroaren pasanteari buruzko informazioa eta kritika 8 paneletan laburbiltzen du (100 x 75 zentimetroko panelak). Kalean jartzeko eta herritarrei informazioa helarazteko tresna egokia da. Joan den ostiralean Gipuzkoa Plazan jarri genuen erakusketa, hain zuzen ere klima aldaketaren aurkako “Alternatiba Tourrari” egindako ongi-etorrian. Hainbat talde sozialek Donostian “Alternatiba Itzulia”ri egindako harrera nahikoa arrakastatsua izan zen bestalde (bizikleta martxan 150 lagun inguru bildu ginen), eta Donostiako Metroa eta Zubietako errauskailua salatu ziren.    

Autofinantiazioa: Zozketak salgai eta “Stop Metroari” kontu korrentea:

Dirua lortzeko zozketa bat atera dugu. Saria: Ormazabal Jatetxean afaria bi lagunentzat. Zozketa euro 1ekoa da eta txartelak saltzen laguntzeko animatzen dugu.

Bestalde,  “STOP Metroari” kontu korrentea ireki dugu diru-laguntzak jasotzeko. Kontu korrente hori  kaleratuko ditugun esku-orrietan ezagutzera emango dugu, era honetan nahi duen jendeak diru-laguntzak eman ahal izateko. Honako hau da kontu korrentea:

(Kutxabank) Titularra: METROARI STOP. Kontu zenbakia: ES18 2095 5001 0091 1829 7302

Pasantearen obrak sorturiko kutsadura dela-eta Morlanseko bizilagun batek egin duen  salaketa eta hiri-erdialdeko Cortazar Ensantxeko eraikinetan obrak honek dakartzan arriskuei buruzko idatzia:

Bi informazio atxikita bidaltzen dizkizuegu:

1)    Morlanseko bizilagun batek metroaren obrak eragindako kutsadurari buruz egin duen salaketa eta instituzioen erantzun falta: Metroaren obrako generadore handi batek bere etxebizitzan eragindako aire-kutsadura dela eta, bizilagun batek salaketa aurkeztu du bai Udaletxean eta bai Jaurlaritzan. Erakunde hauek, ordea, batak besteari pasa diote arazoaren konponketaren ardura, eta arazoak konpondu gabe segitzen du Denuncia en Morlans

2)   Metroaren eraikuntzak hiriaren erdialdeko Gortazar Ensantxeko eraikinetan eragingo dituen arriskuei buruz azalpenak ematen dituen idatzi berri bat egin du Carlos-ek Ensanche Cortázar

Antiguan batzarra azaroaren 6ean:

Antiguan batzar bat deituko dugu azaroak 6 asteartean, arratsaldeko 7etan (tokia zehaztuko da). Deialdi honen helburua Antiguan jendea berriro biltzea eta Metroaren obrak auzoan eragiten dituen arazoetaz bizilagunek hitzegiteko aukera izan dezaten elkartzea da.

Honaino gaurkoa. Informatzen segituko dugu eta nahi duzuenerako harremanetan jar zaitezte.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa 695715510)

Información y actividades:

El movimiento vecinal Satorralaia informa a continuación de algunas iniciativas y actividades:

Concentración semanal de los miércoles en la calle Loiola:

El próximo miércoles 10 de octubre realizaremos a las 18h la primera concentración de este curso en la calle Loiola. La previsión es realizar las concentraciones en la calle Loiola durante el mes de octubre (miércoles de los días 10, 17, 24 y 31 de octubre), a la vez que vamos hablando sobre la conveniencia de mantener o de cambiar esta dinámica de concentraciones semanales. Entretanto, durante el mes de octubre nos concentraremos en la calle Loiola.

La exposición informativa sobre la pasante de Metro está disponible:

La exposición ofrece información crítica sobre la pasante de Metro en 8 paneles (100 x 75 centimetros). Es un medio apropiado para continuar la labor informativa en la calle. La exposición se ha colocado por primera vez el pasado viernes en la Plaza de Gipuzkoa con motivo de la llegada del “Tour Alternatiba” contra el cambio climático a Donostia: el recibimiento organizado por distintos grupos sociales ha sido bastante exitoso (alrededor de 150 personas participamos en la marcha en bicicleta de bienvenida) y las reivindicaciones se centraron en la denuncia de la incineradora y de la pasante de Metro.     

Autofinanciación: Venta de rifas y cuenta corriente “Stop Metroari”:

A fin de obtener un fondo, hemos sacado una rifa. Premio: cena en el Restaurante Ormazabal para dos personas. Los boletos valen 1 euro y animamos a colaborar en su venta.

Por otra parte, hemos abierto una cuenta corriente “STOP Metroari” para facilitar posibles apoyos económicos. La cuenta corriente se difundirá en las hojas informativas y es la siguiente:

(Kutxabank) Titular: METROARI STOP. Número de cuenta: ES18 2095 5001 0091 1829 7302

Información sobre la denuncia presentada por un vecino de Morlans por la contaminación producida por las obras de la pasante y escrito informativo sobre los riesgos de la obra en los edificios del Ensanche de Cortazar:

Adjuntamos dos archivos con las siguientes informaciones:

1)    La denuncia presentada por un vecino de Morlans por la contaminación producida por las obras de la pasante y la falta de respuesta de las instituciones: La denuncia ha sido presentada por el vecino afectado tanto en el Ayuntamiento como en el Gobierno Vasco por la contaminación atmosférica producida en su vivienda por un gran generador de las obras del metro. Sin embargo, ambas instituciones se han “pasado la pelota”, mareando al denunciante sin haberse resuelto el problema Denuncia en Morlans

2)   Asimismo os enviamos un nuevo escrito sobre los riesgos que conlleva la ejecución del metro en los edificios del Ensanche Cortazar del centro de la ciudad –nuevo trabajo redactado por Carlos Ensanche Cortázar

Asamblea en el Antiguo el 6 de noviembre:

Convocaremos una asamblea en el Antiguo el martes 6 de noviembre a las 19h (se fijará el lugar) para volver a reunir a la gente del barrio y dar a los/as vecinos/as la oportunidad de hablar sobre los problemas provocados por las obras del Metro.  

Esto es todo por hoy. Continuaremos informando y os invitamos igualmente a poneros en contacto para cualquier cosa que queráis comunicar.

Movimiento vecinal Satorralaia

(Un tlfno de contacto:  695715510)   

Alternatiba Tourrari harrera egiteko deialdia /Llamado a participar en el recibimiento al Tour Alternatiba

Tour Alternatibari harrera egiteko deialdiaoct18
Gaur hainbat talde sozialetako kideek Diputazioaren aurrean egin dugun argazkia Alternatiba Tourrari ostiralean egingo diogun harreraren berri emateko.
Gu han egongo gara!!
Parte hartu ta apoiatu nahai badezu hemen dezute info guztia: Alternatiba2018
Zabaldu!
 
Foto realizada hoy ante la Diputación por miembros de diferentes grupos y organizaciones sociales para llamar a participar en el recibimiento al Tour Alternatiba del viernes en Donostia.
Nosotrxs allí estaremos!!
Animaros a participar, informaros y difundir la convocatoria! Aquí tenéis toda la información: Alternatiba2018

Alternatiba Tourrari harrera urriaren 5ean Donostian / Recibimiento al Tour Alternatiba el 5 de octubre en Donostia

Kartelatxiki

TOUR ALTERNATIBA

Klima aldaketaren aurkako ALTERNATIBA TOURRARI harrera urriaren 5ean Donostian:
Recibimiento al TOUR ALTERNATIBA contra el cambio climático el 5 de octubre en Donostia:

Urriak 5 ostiralean, Donostiara iritsiko da klima aldaketa salatzeko bizikletan 5.800 kilometroko ibilbidea Aldatu dezagun sistema, ez klima! lemapean egin duen Alternatiba Tourra. Ekainaren 9an Parisetik abiatu zen Alternatiba Tourra eta mobilizazio eredu berri bat da hau: lau hilabetetan 200 etapa egin ditu bost herrialde zeharkatuz, eta iritsi den toki bakoitzean proiektu kaltegarrien aurkako borrokan nahiz alternatiba eraldatzaileak sortzen ari diren tokian-tokiko mugimenduekin elkartu da. Pariseko COP21 gailurrak klima aldaketaren arazoa ez zuenez konpondu, intereses ekonomikoen mende dauden soluzio faltsuak salatzeko eta benetazko aldaketak bultzatzeko herri mugimenduak martxan jartzea beharrezkoa da. Hori dela eta, Donostian Alternatiba Tourrari ongi merezia duen harrera egiteko asmoz hainbat talde eta erakunde sozial elkartu gara, eta egun hortan Zubietako errauskailuaren nahiz Donostiako Metroaren kontrako salaketak izango dira aldarrikapen nagusiak, Donostialdean ekonomia solidario eta eraldaitzailearen bidetik abian diren ekimenekiko sostenguarekin batera. Donostiatik igaro eta hurrengo egunean, Alternatiba Tourrak Baionan helmuga izango duen azken etapa beteko du,  urriak 6-7 asteburuan oso jendetsua izango den Alternatiba Eguna ospatuko delarik Lapurdiko hiriburuan (info guztia hemen:  http://tour.alternatiba.eu/).

Klima aldaketa gelditzeko pintura berdea baino zerbait gehiago behar da. Honi dagokionean, Zubietako errauskailua eta Donostiako Metroa zentzugabekeria larriak direla salatu nahi dugu:

   > Errauskailua, Gipuzkoan aldaketa klimatikoa eragiten duten gasen igorle nagusia izango delako. Errausketak klimaren beroketa larriagotzen du eta hondakinen birtziklapen eraginkorra nahiz kudeaketa arrazionalago bat ahalbidetzeko ezinbestekoa den gaikako bilketa sistema zabaltzearen kontrakoa da. Alternatiba hori Gipuzkoako herri askotan eta zenbait mankomunitatetan dagoenekoz egia bilakatu da ordea.

   > Donostiako Metroaren pasantea, egungo garraio publikoko sare osoaren aprobetxamenduan eta hobekuntzan oinarrituriko alternatibak sustatu ordez, jendartean desadostasun zabala pizten duten behar gabeko azpiegitura-lan handien inposaketaren adibide biribila delako. Gainera, Donostiako Metroak ez du autoen trafikoa gutxituko, egitasmoak hiriko autobusen linea eta zerbitzuen murrizketa garrantzitsua bultzatzen duelako –hain zuzen ere energia gutxien behar duen garraio-bideari kalte eginez.

Horrenbestez, Donostiak duen Klima 2050 Ekintza Planean ekonomia zirkularra soluzioaren erdigunean kokatzen bada ere, erakundeek ekologikoki jasangaitza den eta sozialki zalantzan jarritako garapen eredua sustatzen segitzen dute. Horra Alternatiba Tourrak apurtu nahi duen logika maltzurra.

Urriak 5erako plana Donostian:

Hori denagatik, urriak 5 ostiralean Alternatiba Tourrari egingo diogun harreran partehartzeko dei egiten dugu. Honako ekintza hauek antolatu dira:
>18:00etan Katalunia Plazan: Donostiara iristen denean Alternatiba Tourrera bilduko gara. Merezi duen harrera beroa egiteko bizikletak hartzera eta hirian zehar txirringaz 3-4 kilometroko ibilbidea egitera animatzen dugu.

   > 19:00etan etaparen amaiera Gipuzkoako Plazan: Bizikleta martxa Diputazioaren aurrean amaituko da eta ekitaldi txiki batekin ongi etorria egingo diogu.

   > 12:00etatik 20:00etara erakusketa informatiboa Diputazioaren aurrean: Bestalde, eguerditik aurrera erakusketa informatibo bat jarriko da Alternatiba Tourrari eta Zubietako erraustegiaren nahiz Donostiako Metroaren auziei buruz. Halaber, informazioa eskainiko da ekonomia solidario eta eraldaitzailearen arloan MapaSaretuz-en dauden alternatibak erakusteko.

DEITZAILEAK:

Ekimen honekin jadanik bat egin dute: Errausketaren  Aurkako Mugimendua, Satorralaia bizilagunen mugimendua, Ekologistak Martxan, Eguzki, TRADENER (Trantsizio Energetikoa eta Demokrazia), Etxalde, Olatukoop, Gipuzkoa Zutik, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, Eleak-Libre Taldea, Zubieta Lantzen, Zubietako Herri Batzarra, Uliako Lore-Baratzak eta  Hondarpe Groseko Auzo Elkartea.

Deialdia zabalik dago atxikimendua eman nahi duten talde eta erakunde sozial guztientzat. Sostenguak honako helbidera bidali behar dira: alternatiba.tourra.donostian@gmail.com

Kartela atxikita bidaltzen dugu.

Zuen partehartzea espero dugu beraz: ¡Aldatu dezagun sistema, ez klima!

(Harremanetarako telefonoa: 688651426)

Recibimiento al TOUR ALTERNATIBA contra el cambio climático el 5 de octubre en Donostia:

El viernes 5 de Octubre, el Tour Alternatiba llegará a Donostia tras haber recorrido 5.800 km en bicicleta para denunciar el cambio climático, bajo el lema ¡Cambiemos el sistema, no el clima! El Tour Alternatiba salió el 9 de junio desde Paris y es una nueva forma de movilización que ha venido reuniendo en cada una de las 200 etapas realizadas durante cuatro meses a través de 5 países a los movimientos locales que luchan contra proyectos nocivos y construyen alternativas reales. Dado que la cumbre COP21 de Paris no solucionó el problema del cambio climático, es preciso que los movimientos populares se pongan en marcha para denunciar las falsas soluciones sometidas a los intereses económicos e impulsar cambios reales. Por ello, distintos grupos y organizaciones sociales estamos organizando el recibimiento que merece la llegada del Tour Alternatiba a Donostia, centrando las reivindicaciones en la denuncia de la incineradora y de la pasante de Metro así como en el apoyo a las iniciativas de economía solidaria transformadora existentes en Donostialdea. El Tour Alternatiba realizará al día siguiente su última etapa para finalizar el 6 de Octubre en Baiona, donde se celebrará durante ese fin de semana una nueva edición del Alternatiba Eguna que se prevé multitudinaria (información disponible en: http://tour.alternatiba.eu/).

Para frenar el cambio climático hace falta algo más que pintura verde. A este respecto, queremos resaltar la insensatez de la incineradora de Zubieta y del Metro de Donostia:

            > La incineradora, porque va a ser el principal emisor en Gipuzkoa de gases que producen el cambio climático. La incineración incide gravemente el el calentamiento del clima y es contraria a la extensión de un sistema de recogida selectiva de basuras que posibilite el reciclaje efectivo y una gestión de los residuos urbanos más racional. Esta alternativa funciona actualmente en muchos pueblos y algunas mancomunidades de Gipuzkoa. 

            > La pasante de Metro en Donostia, porque es un claro exponente de la construcción de grandes infraestructuras inútiles e impuestas en lugar de promover alternativas basadas en el aprovechamiento y la optimización de toda la red de transporte público existente. Además, la pasante de Metro no reducirá el trafico de coches, sino que el proyecto plantea una importante reducción de líneas y servicios en autobus urbano –perjudicando precisamente al medio de transporte que menos energía requiere.

De manera que, si bien el Plan de Acción Clima 2050 Donostia propone la economía circular como solución, las instituciones siguen fomentando un modelo de desarrollo ecológicamente insostenible y socialmente cuestionado. Esta es la lógica perversa que quiere romper el Tour Alternatiba.

Plan del 5 de Octubre en Donostia:

Por todo ello, el viernes 5 de octubre llamamos a participar en el recibimiento al Tour Alternatiba. Las actividades organizadas son las siguientes:  

   >18’00h en la Plaza Catalunya: Nos uniremos  al Tour Alternatiba a su llegada a Donostia.  Animamos a coger la bici para darle la acogida que se merece y realizar un recorrido en bicicleta de 3-4 kilómetros por la ciudad.

   >19’00h final de la etapa en la Plaza de Gipuzkoa: La marcha en bici terminará ante la Diputación, donde se llevará a cabo un acto de bienvenida.

   >12h-20h exposición informativa ante la Diputación: Por otra parte, a partir del mediodía se colocará ante la Diputación una exposición informativa sobre el Tour Alternatiba y las problemáticas de la incineradora y de la pasante de Metro. Igualmente se ofrecerá información sobre las alternativas de economía solidaria transformadora reagrupadas en MapaSaretuz.

CONVOCANTES:

Esta iniciativa ya ha recibido el apoyo de: Movimiento contra la Incineración, Movimiento vecinal Satorralaia, Ekologistak Martxan, Eguzki, TRADENER (Transición Energética y Democracia), Etxalde, Olatukoop, Gipuzkoa Zutik, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Carta de los Derechos Sociales de Euskal Herria, Eleak-Libre, Zubieta Lantzen, Zubietako Herri Batzarra, Uliako Lore-Baratzak y AA.VV. Hondarpe de Gros.  

La convocatoria está abierta a la adhesión de todos los grupos y organizaciones sociales que deseen mostrar su apoyo. Las adhesiones deben comunicarse a: alternatiba.tourra.donostian@gmail.com

Adjuntamos el cartel.

Esperamos por tanto vuestra participación: ¡Cambiemos el sistema, no el clima!

(Telefono de contacto: 688651426)

Metroa gelditzeko aldarrikatu dute Miramarren/ Una marcha reclama la paralización de la pasante de Metro ante el consejo del Gobierno Vasco en Miramar

martxa miramar 28ago18 - satorralaia
DONOSTIAKO METROA GELDITZEKO ALDARRIKATU DUTE JAURLARITZAREN MIRAMARREKO GOBERNU KONTSEILUAREN AURREAN /

UNA MARCHA RECLAMA LA PARALIZACION DE LA PASANTE DE METRO ANTE EL CONSEJO DEL GOBIERNO VASCO EN MIRAMAR

 

Ehun lagun inguruk Donostiako metroaren pasantea gelditzeko ardarrikatu dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseilura egindako martxan.  Martxa goizeko 10’30etan abiatu da Kontxako Erlojuetatik, “¡LA PASANTE ES UN DERROCHE! METROA GELDITU!” zioen pankarta buruan jarrita, eta manifestariek eskuetan “STOP Metroari” dioten arteki horiak, kartelak eta banderolak hartuta Miramarrera bidea egin dute etengabe oihuak eta kanta eginez. Satorralaia bizilagunen mugimenduak deitu du mobilizazioa Euskal Gobernuari Donostiako hirian zeharo behargabekoa eta kaltegarria den obra horrek herritarren artean eragiten duen arbuioa adierazteko. Halaber, kontxako paseoan zebilen jendeari esku orri informatiboak banatu dizkiegu. Bertan salatzen dugunez:

Ø  Donostiako erdialdetik Metro bat eraikitzea baliabide publikoen xahuketa itzela da. Jaurlaritza ez da gai izan inolako azterketarik eskaintzeko gutxienez 200 milioi euroko kostua izango duen obra hori justifikatzeko.

Ø  Metroaren pasantea abian jartzearekin hiriko autobusen sare zabala murriztea bultzatzen duDonostiako garraio publikoan ondorio kaltegarriak eraginda. Metroak ez du autoen trafikoa gutxituko eta  Dbus  litzateke kaltetuena.

Ø  Metroa hiriaren eta Kontxako hondartzaren azpitik eraikitzeak kalte handiak eragingo ditu, dagoeneko Antiguan eta Amaran abiatu dituzten obra-guneetan nabarmenak direnak.

Ø  Dirua “obra faraoniko” honetan alperrikaltzen den bitartean, Topoaren eta EuskoTrenen eskualdeko loturen hobekuntza (Pasaia, Errenteria, Irun, Zarautz, e.a.) datarik gabe atzeratzen ari da, nahiz eta bikoiztutako trenbiderik ez duen zatirik gehienetan.

Hori denagatik, “iraunkortasuna”ren aldeko diskurtso ofizialen atzean betiereko politika desarrollista gordetzen dela eta Jaurlaritzak Metroaren pasantea inposatu duela salatzen dugu, gizarte-eztabaidari eta herritarren partehartzeari bideak irekitzeko egin dizkiogun eskaera guztiak erdeinatuz .

Martxaren argazki bat atxikita bidaltzen dugu, Kontxako pasealekuan abiatu den unekoa.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

UNA MARCHA RECLAMA LA PARALIZACION DE LA PASANTE DE METRO ANTE EL CONSEJO DEL GOBIERNO VASCO EN MIRAMAR:

Un centenar de personas ha realizado esta mañana una marcha contra la  Pasante de Metro al consejo anual del Gobierno Vasco en el Palacio de Miramar. La marcha convocada por el movimiento vecinal Satorralaia ha partido a las 10’30h desde los Relojes de la Concha encabezada por una pancarta con el lema “¡LA PASANTE ES UN DERROCHE! METROA GELDITU!”, a la vez que los/as manifestantes han coreado continuos gritos y cantos reivindicativos llevando numerosos paraguas amarillos con el lema “STOP Metroari”, carteles y banderolas para manifestar ante la reunión del Gobierno Vasco el rechazo a la ejecución de esta obra absolutamente innecesaria y perjudicial para la ciudad. Se han repartido hojas informativas en el paseo de la Concha, denunciando que:

Ø  La construcción de un Metro por el centro de Donostia es un claro ejemplo de derroche de los recursos públicos. El Gobierno Vasco ha sido incapaz de ofrecer ningún estudio que justifique la necesidad de esta obra que tendrá un coste mínimo de 200 millones de euros

Ø  El proyecto plantea una gran reducción de líneas y servicios en autobús urbano, lo que conllevará importantes efectos negativos para el transporte público en Donostia. El Metro no reducirá el tráfico de coches, sino que perjudicará a Dbus.

Ø  La construcción de la pasante bajo la ciudad y la playa de la Concha provocará graves afecciones, siendo palpables los daños producidos en las primeras zonas de obra del Antiguo y de Amara.

Ø  El dinero se malgasta en esta “obra faraónica”, mientras que la mejora de las conexiones comarcales del Topo y de EuskoTren (Pasaia, Errenteria, Irun, Zarautz, etc.) es aplazada sin fecha, careciendo de suficientes tramos de doble vía.

Por todo ello denunciamos que el  discurso oficial favorable a la “sostenibilidad” esconde la política desarrollista tradicional y que el Gobierno Vasco ha impuesto la pasante de Metro denegando todas las demandas de debate y participación social.

Adjuntamos una foto del comienzo de la marcha en el Paseo de la Concha.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(Tlfno de contacto: 695715510)

Asteartea 28 Martxa Miramarrera/ Satorralaia convoca una marcha al consejo del Gobierno Vasco en Miramar

kartela copia

SATORRALAIAK DATORREN ASTEARTEAN DONOSTIAKO METROAREN PASANTEAREN AURKAKO  MARTXA DEITU DU EUSKO JAURLARITZAREN MIRAMARREKO GOBERNU KONTSEILURA /

 SATORRALAIA CONVOCA EL MARTES 28 UNA MARCHA CONTRA LA PASANTE DE METRO AL CONSEJO DEL GOBIERNO VASCO EN MIRAMAR

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren pasantearen aurkako martxa deitu du datorren abuztuak 28 asteartean Eusko Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseilura.  Martxa hori goizeko 10’30etan Kontxako Erlojuetatik abiatuko da Euskal Gobernuari Donostiako hirian zeharo behargabekoa eta kaltegarria den obra horrek herritarren artean eragiten duen arbuioa adierazteko.

Mobilizatzeko deialdi hau “METROA GELDITU! LA PASANTE ES UN DERROCHE” lemapean egiten dugu, Donostiako hiriaren erdialdetik Metro bat eraikitzea baliabide publikoen xahuketa itzela delako. Jaurlaritza ez da gai izan inolako azterketarik eskaintzeko gutxienez 200 milioi euroko kostua izango duen obra hori justifikatzeko, ezta Metroaren pasantea abian jartzearekin hiriko autobusen sare zabala murrizteko duen asmoak Donostiako garraio publikoan eragingo lituzkeen ondorio kaltegarriak zuritzeko ere. Metroak ez du Donostian autoen trafikoa gutxituko, Dbus izango baita kaltetuena, eta EuskoTrenen eskualdeko loturen hobekuntza (Pasaia, Errenteria, Irun, Zarautz, e.a.) datarik gabe atzeratzen ari da, nahiz eta bikoiztutako trenbiderik ez duen zatirik gehienetan. Metroaren pasantea hiriaren eta Kontxako hondartzaren azpitik eraikitzeak hirigunean kalte handiak eragingo ditu, dagoeneko Antiguan eta Amaran abiatu dituzten obra-guneetan nabarmenak direnak. Horrenbestez, “iraunkortasuna”ren aldeko diskurtso ofizialen atzean betiereko politika desarrollista gordetzen dela salatzen dugu, eta Jaurlaritzari Metroaren pasantea inposatu izana leporatzen diogu, gizarte-eztabaidari eta herritarren partehartzeari bideak irekitzeko egin dizkiogun eskaera guztiak erdeinatuz .

Hori denagatik, Miramarreko martxara biltzeko dei egiten dugu datorren asteartean. Atxikita bidaltzen dugu kartela, Urkullu lehendakaria “STOP Metroari” dioen pegatina bat jarrita agertzen duen irudiarekin. Zuen partehartzea espero dugu beraz, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)  

SATORRALAIA CONVOCA EL MARTES 28 UNA MARCHA CONTRA LA PASANTE DE METRO AL CONSEJO DEL GOBIERNO VASCO EN MIRAMAR:

El movimiento vecinal Satorralaia convoca el próximo martes 28 de agosto una marcha contra la  Pasante de Metro al primer consejo anual del Gobierno Vasco en el Palacio de Miramar. La marcha partirá a las 10’30h desde los Relojes de la Concha  para manifestar ante la reunión del Gobierno Vasco el rechazo a la ejecución de esta obra absolutamente innecesaria y perjudicial para la ciudad.

Llamamos a participar en esta movilización con el lema “ METROA GELDITU! LA PASANTE ES UN DERROCHE” porque la construcción de un Metro por el centro de Donostia es un claro ejemplo de derroche de los recursos públicos. El Gobierno Vasco ha sido incapaz de ofrecer ningún estudio que justifique la necesidad de esta obra que tendrá un coste de 200 millones de euros (como mínimo) y que conllevará además importantes efectos negativos para el transporte público en una ciudad que cuenta actualmente con una extensa red de autobuses urbanos bien valorada por la ciudadanía. El Metro no reducirá en Donostia el tráfico de coches, sino que perjudicará a Dbus, mientras que la mejora de las conexiones comarcales de EuskoTren (Pasaia, Errenteria, Irun, Zarautz, etc.) es aplazada sin fecha, careciendo de suficientes tramos de doble vía. La construcción de la pasante bajo la ciudad y la playa de la Concha provocará graves afecciones en el espacio urbano, siendo palpables los daños producidos en las primeras zonas de obra del Antiguo y de Amara. De manera que el  discurso oficial favorable a la “sostenibilidad” esconde la política desarrollista tradicional y denunciamos que el Gobierno Vasco ha impuesto la pasante de Metro denegando todas las demandas de debate y participación social.

Por todo ello, llamamos a participar en la marcha a Miramar. Adjuntamos el cartel con una imagen del lehendakari Urkullu llevando una pegatina contra el Metro. Esperamos  vuestra participación y os invitamos a difundir el llamamiento en vuestro entorno

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(Tlfno de contacto: 695715510)