ZOZKETA / SORTEO: Bazkari Ederren bi lagunentzat/ Comida estupenda para dos personas

20170618_100158

ZOZKETA Bazkari Ederren bi lagunentzat Triku Harri Jatetxean Matia Kalea, 35 – Antiguan.

Boletoak erosteko astelehenero 19 tatik 20rak arte HONDARPE Groseko auzo elkartean (Plaza Nafarroa Behera, 6 Bajo. Donostia), astero egiten dugun bileran. Asteazkenero 18tatik 18:30 arte SAN MARTIN MERKATUAREN parean (Loiola k.), asteazkenero egiten dugun elkartzean. Eta astelehenetatik ostiralero (10 tatik 14:30 arte eta 16 tatik 20 arte) eta larunbatean (10 tatik 14 arte) HODEIERTZ Belardendan (Prim kalean, 20. Donostian). 

ZOZKETA uztailak 21an egingo da,ikusi ONCE ko azken hiru zenbakiak.

SORTEO de una estupenda comida para dos personas en el Restaurante Triku Harri de la calle Matía, 35 en en Antiguo.

Para comprar los boletos podéis acercaros los lunes de 19 a 20h a la Asociación de vecinxs de Gros HONDARPE (Plaza Nafarroa Behera, 6 bajo. Donostia), donde nos reunimos todos los lunes. Los miércoles de 18 a 18:30 junto al MERCADO SAN MARTIN (calle Loiola), donde nos reunimos todos los miércoles. Y de lunes a viernes (10 – 14:30 y 16 a 20h) y sábados  (10 a 14h) en la Herboristeria HODEIERTZ (calle Primera,  20. Donostia).

El sorteo se celebrará el 21 de Julio, mirar los tres últimos números de la ONCE.

Animatu zaitezte parte hartzen ta Satorralaiaren lana bultzatzen!

Animaros a participar y apoyar el trabajo de la plataforma vecinal Satorralaia!

Harremanetarako/Contacto: satorralaia@gmail.com  

SATORRALAIA

Milaka sinaduren entrega eta Eneko Goiari deia / Satorralaia entrega miles de firmas e interpela al alcalde Eneko Goia

IMG-20170614-WA0002

 

SATORRALAIAK UDALETXEAN MILAKA SINADURA ENTREGATU ETA ENEKO GOIA ALKATEARI DEIA EGIN DIO

-Henen da Eneko Goia alkateari zuzendutako idatzia (prentsa ohar honetan laburbiltzen ditugun gaien inguruan informazio zabalagoa aurkituko duzue hor) Eneko Goia alkateari deia

-Deialdiak Antiguan eta hitzaldia Bidebietan

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak Eneko Goia alkateari zuzendutako idatzi bat aurkezten du gaur eguerdian udaletxean, 8.916 donostiarren sinadurekin batera, Metroaren pasantea gelditzea, Donostiak behar duen garraio-ereduaren inguruan prozesu partehartzaile bat irekitzea, eta herri galdeketa bat egitea eskatzen dutenak. Ekimen honekin Eneko Goia alkateari dei egiten diogu, hain zuzen ere herritarren eskaerak aintzat har daitezen Udalari bere jokabidea lda dezala eskatzeko.  

 

Alkateari zuzenduriko deian azpimarratzen dugunez, udaletxeak ezin du ezjakinarena egin Metroaren pasantearen aferak hiriko herritarren artean sortarazten duen ezinegonaren eta desadostasun sozial nabariaren aurrean, ezta Gipuzkoako Foru Aldundiak berriki egindako inkestan azpiegitura honek jaso duen suspentsoaren aurrean ere.

 

Halaber, idatzian gogoratzen dugu 2016ko otsailaren 9an Eneko Goia alkatearekin bildu zela bizilagunen mugimendu honen ordezkaritza bat, Metroaren pasantearen auzian herritarren partaidetzarako bideak ireki zitezen eta herri galdeketa bat egin zedin Udaletxearen konpromezua eskatzeko. Udalak afera honetan inongo eskumenik ez duela erantzun zigun orduan Alkateak, nahiz eta herritarren partaidetzarako bideak irekitze aldera egin genion eskaera Jaurlaritzari helaraziko ziola hitzeman zigun. Alabaina, erakundeei egin dizkiegun eskaera guztiak paperontzira joan dira eta Jaurlaritzak proiektua era zeharo inposatzailean ezartzen jarraitzen du, herritarren partaidetzarako bideak irekitze aldera inongo konpromezurik ez delarik bete.

Honi dagokionean, idatzian adierazten duogu Euskal Gobernuak ezin duela Metroaren pasantea indarrez inposatu, eta salatzen dugu onartezina dela eraikuntza-lanak berriki nola esleitu dituen, proiektuak Kosten baimenik izan gabe eta Ingurumen-Inpaktuaren Adierazpenaren inguruan EAEko Auzitegi Nagusiak eman behar duen epaia itxoin gabe –aipagarria baita horren eraginkortasuna zalantzan jartzen duen helegite judizial bat abian dela joan abenduaz geroztik.

Udalaren iharduerari dagokionean, idatzian azaltzen dugunez, gaitzesgarria deritzogu Udalak eztabaida publikoari uko egitea eta proiektuak aurrera jarrai dezan erraztasun guztiak ematea, arrazoi faltsuak eta zuzentzen ez diren argudio okerrak erabiltzea bezalaxe. Azken horren inguruko xehetasunak ematen ditugu.  

Bukatzeko, berriro diogu –eta hau errepikatzen ez gara nekatuko–: Metroaren pasantearen proiektua gelditu eta Donostiari egokitzen zaion garraio-ereduaren inguruan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki behar da. Auzi honek herritarren parte-hartze bete eta zuzena sustatzea eskatzen du, proiektuak zuzenean eragindako jendea Donostiako bizilagunak bait gara.

Deialdiak Antiguan eta hitzaldia Bidebietan:  

Antiguako auzoan datozen egunetan bi ekimen antolatu ditu Satorralaiak Metroaren pasantearen kontrako mugimendua suspertu asmoz:

-Larunbata ekainak 17: Matia kalean KALEJIRA erreibindikatiboa (Metroaren aurkako kantak eta bertsoak…) eta informazio banaketa egingo da. Irteera: eguerdiko 12etan elizaren ondotik.

-Asteartea ekainak 20: ASANBLADA. Arratsaldeko 8etan Sert Plazan

-Asteazkena 21: HITZALDI INFORMATIBOA Bidebietan, Satorralaia eta Dbus-eko “Kurpil” langileen elkartearen eskutik.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremenetarako tlfnoa: 695715510)

 

SATORRALAIA ENTREGA MILES DE FIRMAS EN EL AYUNTAMIENTO Y REALIZA UN EMPLAZAMIENTO AL ALCALDE ENEKO GOIA:

-Aquí está disponible el escrito dirigido al alcalde Eneko Goia (en el mismo encontraréis más información sobre las cuestiones aqui resumidas). Emplazamiento_al_alcalde_Eneko_Goia

-Convocatorias en el Antiguo y charla en Bidebieta

El movimiento vecinal Satorralaia ha presentado hoy al mediodía en el ayuntamiento un escrito dirigido al alcalde Eneko Goia  junto con 8.916 firmas de donostiarras que solicitan la paralización de la pasante de Metro en Donostia, el impulso de un proceso de participación pública para decidir el modelo de transporte más adecuado para la ciudad, así como la realización de una consulta popular. Con esta iniciativa emplazamos al alcalde Eneko Goia a dar un giro en la actuación municipal con el fin de que sean atendidas las demandas ciudadanas de paralización y participación.

En el emplazamiento dirigido al alcalde subrayamos que el ayuntamiento no puede ignorar el malestar creado y el considerable desacuerdo social que provoca la pasante de Metro en la ciudad, ni el resultado de la reciente encuesta elaborada por la Diputación de Gipuzkoa, en la que se otorga un suspenso a esta infraestructura.

Asimismo, en el escrito recordamos que el 9 de febrero de 2016 una representación de este movimiento vecinal mantuvo una reunión con el Alcalde Eneko Goia, con el fin de solicitar del ayuntamiento el compromiso para abrir cauces a la participación social y consultar a la ciudadanía acerca de la pasante de Metro. El Alcalde nos aseguró entonces que el Ayuntamiento no tenía ninguna competencia en este asunto, aunque se comprometió a trasladar nuestra demanda de participación al Gobierno Vasco. Sin embargo, todos nuestros emplazamientos a las instituciones han caído en saco roto y el Gobierno Vasco sigue impulsando el proyecto de forma totalmente impositiva, sin que se haya cumplido ningún compromiso de abrir cauces a la participación social.

A este respecto, manifestamos en el escrito que el Gobierno Vasco no puede imponer la pasante de Metro a la fuerza y denunciamos que resulta absolutamente inaceptable que haya licitado las obras cuando el proyecto carece de autorización de Costas y sin esperar a lo que decida el TSJPV sobre la Declaración de Impacto Ambiental, cuya vigencia y validez están impugnadas en un proceso judicial que sigue su curso desde el pasado mes de diciembre.

En lo que compete al Ayuntamiento, señalamos que nos parecen recusables su negativa a promover un debate público, su actuación encaminada a favorecer la continuidad del proyecto, y la utilización de argumentos falsos o erróneos que no se corrigen.  Algunas de estas falsedades se desgranan en el escrito.

Finalmente insistimos una vez más –y no nos cansaremos de repetirlo–: el proyecto de la pasante de Metro debe paralizarse para abrir un proceso participativo de debate y decisión sobre la mejor solución de transporte público en Donostia. Un proceso que debería promover la participación plena y directa de la ciudadanía, habida cuenta de que la población directamente afectada por el proyecto somos las y los vecinos de Donostia.

Convocatorias en el Antiguo y charla en Bidebieta:

En los próximos días Satorralaia llevará a cabo dos iniciativas con el fin de activar el movimiento contra la pasante de Metro en el barrio del Antiguo:

-Sábado 17 de junio: KALEJIRA reivindicativa (con cantos y bertsos contra el Metro…) y reparto de información en la calle Matia.  Salida: a las 12h desde la iglesia.

-Martes 20 de junio: ASAMBLEA, a las 20h en la Plaza Sert.

Miercoles 21 de junio: CHARLA INFORMATIVA en Bidebieta, con la participación de Satorralaia y de la asociación de trabajadores “kurpil” de Dbus.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(Un tlfno de contacto: 695715510)

PRENTSA DEIALDIA/ CONVOCATORIA DE PRENSA

PRENTSA DEIALDIA / CONVOCATORIA DE PRENSA:

ASTEAZKENA EKAINAK 14: UDALETXEAN 9.000 SINADUREN ENTREGA ETA ENEKO GOIA ALKATEARI INTERPELAZIOA

MIERCOLES 14 DE JUNIO: ENTREGA DE 9.000 FIRMAS EN EL AYUNTAMIENTO E INTERPELACION AL ALCALDE ENEKO GOIA

Satorralaia bizilagunen mugimenduak datorren asteazkenean, eguerdiko 12etan Donostiako Udaletxean metroaren pasantea gelditzeko 9.000 donostiarren sinadurak entregatu eta Eneko Goia alkatea interpelatzeko idatzi bat aurkeztuko dugu. Sinaduren entrega eta alkateari egingo diogun interpelazioa dela eta, komunikabideei eguerdiko 12etan Udaletxearen atarian biltzeko dei egiten dizuegu (Ijentea kalea).

Deialdi honek zuuen arreta jasoko duelakoan, agurtzen zaituztegu.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

MIERCOLES 14 DE JUNIO: ENTREGA DE 9.000 FIRMAS EN EL AYUNTAMIENTO E INTERPELACION AL ALCALDE:

El próximo miércoles, a las 12’00h, el movimiento vecinal Satorralaia entregá en el Ayuntamiento de Donostia cerca de 9.000 firmas de donostiarras y un escrito interpelando al alcalde Eneko Goia. Con motivo de la entrega de firmas e interpelación al alcalde, convocamos a los medios de comunicación a las 12h en la entrada del Ayuntamiento (calle Ijentea).

Esperando que esta convocatoria sea objeto de vuestro interés, os saludamos.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(Un tlfno de contacto: 695715510)

DEIALDIA: Asteazkenean Udaletxean 12etan/ CONVOCATORIA: Miércoles 14 de Junio Ayuntamiento 12h

DEIALDIA ASTEAZKENEAN UDALETXEAN 12ETAN (ez 11’30etan) / CONVOCATORIA MIERCOLES AYUNTAMIENTO A LAS 12H (no a las 11,30h)

Satorralaia bizilagunen mugimenduak datorren asteazkenean, eguerdiko 12etan egingo dugu (eta ez 11’30etan) Donostiako Udaletxean metroaren pasantea gelditzeko 9.000 donostiarren sinaduren entrega eta Eneko Goia alkateari interpelazioa.   Gure ekimena ordu erdiz atzeratuko dugu beraz (arrazoia: goizeko 11’30etan “Sare” mugimenduak prentsaurrekoa deitu du boulebarreko Kioskoan; horregatik gure ekimena 12etan egingo dugu). Hortaz, sinaduren entrega eta alkateari egingo diogun interpelazioa dela eta, jende guztiari Udaletxearen atarian biltzeko dei egiten dizuegu (Ijentea kalea). Komunikabideei 12etan deitu  diegunez, gu bertan elkartzen hasiko gara 11’30etatik aurrera sinaduren entrega prestatzeko.

Agur! 

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

CONVOCATORIA DEL MIERCOLES EN EL AYUNTAMIENTO A LAS 12H (no a las 11’30h): 

El próximo miércoles, el movimiento vecinal Satorralaia realizará a las 12’00h (y no a las 11’30h)  la entrega de 9.000 en el Ayuntamiento de Donostia y la interpelación al alcalde Eneko Goia. Retrasamos por tanto media hora nuestra convocatoria (la razón es que el movimiento “Sare” ha convocado a las 11’30h una rueda de prensa en el kiosko del boulevard; por ello realizamos nuestra iniciativa a las 12h). Llamamos por tanto a unirse a la  entrega de firmas e interpelación al alcalde renuniendos en la entrada del Ayuntamiento (calle Ijentea). Puesto que la concocatoria a la prensa será a las 12h, los/as participantes nos iremos reuniendo ahí a partir de las 11’30h para preparar la entrega de firmas.

Agur! 

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(Un tlfno de contacto: 695715510)

 

ASTEAZKENA EKAINAK 14: UDALETXEAN 9.000 SINADUREN ENTREGA ETA ALKATEARI INTERPELAZIOA / MIERCOLES 14 DE JUNIO: ENTREGA DE 9.000 FIRMAS EN EL AYUNTAMIENTO E INTERPELACION AL ALCALDE

prentsaurrekoa-rueda-de-prensa-1mar17

ASTEAZKENA EKAINAK 14: UDALETXEAN 9.000 SINADUREN ENTREGA ETA ALKATEARI INTERPELAZIOA

Kaixo! Satorralaia bizilagunen mugimenduak datorren asteazkenean, goizeko 11’30etan Udaletxean metroaren pasantea gelditzeko 9.000 donostiarren sinadurak entregatu eta Eneko Goia alkateari zuzendutako idatzi bat aurkeztuko dugu, Jaurlaritzak gai honetan ezarri duen “egite kontsumatuen” politikaren aurrean gure gaitzespena adierazteko eta herritarren eskaerak aintzat har daitezen Donostiako Udalari bere jokabidea errotik alda dezala eskatzeko. Sinaduren entrega eta alkateari egingo diogun interpelazioa dela eta, Udaletxearen atarian biltzeko dei egiten dugu (Ijentea kalea). Komunikabideak goizeko 11’30etan deituko ditugunez, gu 11etatik aurrera elkartuko gara udaletxearen atarian sinaduren entrega prestazeko.

Hori dela eta, zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatu eta zuen partehartzea espero dugu.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(harremanetarako tlfno bat: 695715510)

MIERCOLES 14 DE JUNIO: ENTREGA DE 9.000 FIRMAS EN EL AYUNTAMIENTO E INTERPELACION AL ALCALDE:

El próximo miércoles, a las 11’30h, el movimiento vecinal Satorralaia entregaremos en el Ayuntamiento las 9.000 firmas de donostiarras solicitando la paralización de la pasante de Metro y presentaremos un escrito dirigido al alcalde Eneko Goia para trasladarle nuestra más firme reprobación ante la política de hechos consumados del Gobierno Vasco y para reclamar a su vez al Ayuntamiento un giro radical en la actuación municipal en lo referente a este tema con el fin de que sean atendidas las demandas ciudadanas de paralización y participación. Llamamos a participar en esta iniciativa dereuni entrega de las firmas e interpelación al alcalde reuniéndonos en la entrada del Ayuntamiento (calle Ijentea), donde convocaremos a los medios de comunicación a las 11’30h y nosotros/as nos juntaremos a partir de las 11h para preparar la entrega de firmas.

Os invitamos por tanto a difundir esta convocatoria en vuestro entorno y esperamos vuestra participación.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(Un tlfno de contacto: 695715510)

Donostiako Udalbatzara Deialdia/ Llamamiento al Pleno municipal de este jueves 25 de Mayo

IMG-20170522-WA0002

SATORRALAIAK OSTEGUNEAN DONOSTIAKO UDALBATZARA HERRITARRAK BILTZEKO DEITU DU METROAREN PROIEKTUAREN INPOSAKETA  ARBUIATZEKO

Bihar asteazkenean “Metroaren pasantea eta hiri-eredua” eztabaidagai izango dira KMen

SATORRALAIA LLAMA A ACUDIR AL PLENO MUNICIPAL DEL JUEVES PARA RECHAZAR LA IMPOSICION DEL PROYECTO DE METRO EN DONOSTIA 

Mesa redonda sobre “Pasante de Metro y modelo de ciudad” mañana miércoles en el Kondo Mitxelena KultuKulturunea.

Gehiago Irakurri / Leer más

Satorralaiak Metroaren inposaketa salatu du / Satorralaia denuncia la imposición del Metro

IMG-20170513-WA0001

Satorralaiak Metroaren pasantearen inposaketa salatu eta maiatzak 25ean Donostiako Udal-Plenora herritarrak biltzeko deitu proiektuarekiko arbuio soziala adierazteko

 

Satorralaia bizilagunen mugimenduak gogor salatzen du Metroaren pasantearen egitasmoa era zeharo inposatzailean eta inolako partehartze sozialik gabe inposatzen ari direla erakundeak.  Gaur goizean erakundeek zuten hitzorduaren berri jakin bezain laister, Satorralaiako hamar bat kide Amarako EuskoTrenen geltokiaren aurrean konzentratu gara obren esleipena gaitzesteko.

Onartezina iruditzen zaigu Metroaren pasanteak hirian sortzen duen desadostasun zabalari entzungor eginez Eusko Jaurlaritzak egitasmoarekin aurrera jarraitzea. Bizlagunen mugimendu honek  hiriarntzat erabat behar gabekoa eta kaltegarria den egitasmo hori geldiarazteko herritarren oposizioa eta eztabaida  sustatzen segituko du, aukera eskein dezaketen bide guztiak jorratzen segituko dugularik. Ildo honetan, maiatzak 25ean herritar guztiak Donostiako Udal-Plenora biltzeko deialdia egiten dugu metroaren pasantearen inposaketarekiko arbuio soziala adieratzeko. Haber, honako beste deialdi hauen berri ematen dugu:

>Maiatzak 24 asteazkena: “Metroaren pasantea eta hiri-eredua Donostian” gaiari bruuzko mahai ingurua egingo da Koldo Mitxelenanan, arratsaldeko 7etan, honako partehartzaileekin: Andeka Larrea (hiri-eraldaleta prozesuen azterlaria), Andoni Egia (geografoa eta Tokiko Garapen agentea) eta Koldo Telleria (Hirigintza irakaslea Arkitektura fakultatean).

>Maiatzak 25 Osteguna: Herritarrak Donostiako Udal-Plenora biltzeko deialdia,  gure hirian Metroaren inposaketa arbuiatzeko.

>Maiatzak 29 astelehena: Metroa gelditzeko Donostiako bizilagunen batzarra egingo da, arratsaldeko 7etan Amara eskolan (sarrera Larramendi kaletik).

Donostian Metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

 (Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

 

Satorralaia denuncia la imposición de la pasante de Metro en Donostia y llama a acudir al Pleno municipal del 25 de mayo para manifestar el rechazo social al proyecto:

El movimiento vecinal Satorralaia denuncia que las instituciones están impulsando el proyecto de la pasante de Metro de forma totalmente impositiva y con una nula participación social. Una decena de personas del colectivo nos hemos concentrado esta mañana en la entrada de las oficinas de EuskoTren en Amara para manifestar el rechazo a la licitación de las obras. Nos parece inaceptable que el Gobierno Vasco siga adelante con el proyecto haciendo oídos sordos ante el amplio desacuerdo que la pasante de Metro suscita en la ciudad. Desde este movimiento vecinal seguiremos promoviendo el debate y la oposición popular a la pasante de Metro , utilizando todas las vías que ofrezcan posibilidades  para paralizar este proyecto que consideramos absolutamente innecesario y perjudicial para la ciudad. En este sentido, hacemos un llamamiento a acudir al Pleno municipal del jueves 25 de mayo para manifestar el rechazo social a la imposición del proyecto de la pasante de Metro. A su vez, anunciamos que las siguientes convocatorias:

>>Miercoles 24 de mayo: Mesa redonda sobre “Pasante de Metro y modelo de ciudad en Donostia” en el Koldo Mitxelena, a las 19’00h, con la participación de Andeka Larrea (investigador de procesos de transformación urbana), Andoni Egia (geógrafo y agente de Desarrollo Local) y Koldo Telleria (profesor de urbanismo en la facultad de arquitectura).

>>Jueves 25: llamamiento a acudir al pleno municipal de Donostia para manifestar el rechazo social a la imposición del Metro en nuestra ciudad.

>>Lunes 29 de mayo: Asamblea vecinal por la paralización de la pasante del Metro, a las 19h en las escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi).

 

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(tlfno de contacto: 695715510)