Diputaziotik Udaletxera MARTXA/ Satorralaia convoca MARCHA de Diputación al Ayuntamiento 20 DIC

martxadiputacionayto

Satorralaiak Diputaziotik Udaletxera Martxa deitu du abenduaren 20ean partehartzearen alde eta Metroaren inposaketaren aurka: 

Elkarretaratze bat ere egingo du hilak 19 asteartearekin “Mirakontxa-Easo” zatiak kalteturiko ondasunak okupatu aurreko akten sinaketa salatzeko /

 Satorralaia convoca el 20 de diciembre una Marcha desde la Diputación al Ayuntamiento por la participación y contra la imposición del Metro:

Previamente realizará una concentración el martes 19 para denunciar el levantamiento de levantamiento de actas previas a la ocupación del tramo Miraconcha-Easo

Satorralaiak Diputaziotik Udaletxera Martxa deitu du abenduaren 20ean partehartzearen alde eta Metroaren inposaketaren aurka: Irakurri Gehiago / Leer más

Anuncios

Plataforma tranvíaSurNO Taldea – MANIFESTACIÓN 16 DE DICIEMBRE

notranviasur

ZABALDU NAHAI DIZUEGU GAZTEIZKO INFORMAZIO HAU / COMPARTIMOS ESTA INFORMACION DE GAZTEIZ:

“Vecinos / Vecinas:

Os convocamos a la MANIFESTACIÓN que tendrá lugar el próximo día 16 de diciembre (sábado) a las 13:00 horas, y que partirá de la Plaza Lovaina (hacia San Cristóbal).

Recorrido: Plaza Lovaina, Magdalena, Prado, Virgen Blanca, Postas, Paz, Angulema, Puente de San Cristóbal, Comandante Izarduy, Nieves Cano y Domingo Martínez de Aragón.

Es muy importante salir a la CALLE para que nos vean y nos oigan, y para decir muy alto que SOLO HAY UNA VÍA: ¡¡¡PARALIZACIÓN!!! 

¡¡¡ESTE TRANVÍA LO VAMOS A PARAR!!!

Plataforma tranvíaSurNO Taldea”

Donostiako Metroaren Pasanteari buruz INKESTA/ ENCUESTA sobre Pasante de Metro en Donostia – OSOIGO

OSOIGOk Donostiako Metroaren Pasanteari buruzko iritzi inkesta  martxan jarri du. Lau galdera zehatz planteatzen ditu. Zuen erantzunak bidaltzeko  gonbitea egiten dizuegu.
OSOIGO ha puesto en marcha una encuesta de opinión sobre la pasante de Metro. En la misma se plantean cuatro preguntas. La encuesta está redactada en euskara y las preguntas son las siguientes. Os animamos a enviar vuestras respuestas.
1) ¿Crees que la información ofrecida por el Ayuntamiento sobre la pasante de Metro por el centro de Donostia es suficiente?
2) ¿Cres que la pasante de Metro es necesaria?
3) ¿Crees que la pasante de Metro es una prioridad para Donostia?
4) ¿Crees que debe abrirse un proceso participativo sobre la cuestión del Metro?
Os animamos a enviar vuestras respuestas.

Metro bat Donostian? Mahai ingurua osteguna 14 Txantxarreka Gaztetxean – Gazte gaua

gaztegaua
Ibaetako ikasleek Metroari buruzko mahaingurua antolatu dute: datorren ostegunean hilak 14, arratsaldeko 5etan Antiguako Txantxarreka Gaztetxean. Hizlariak: Satorralaia, Ikerbiltza eta GRAL. Mahai ingurua “Gazte gaua”ren karietara antolatu dute eta  ondoren kontzertua izango da. Zabaldu!
Estudiantes de Ibaeta han organizado una mesa redonda sobre el Metro el proximo jueves día 14 a las 17h en el gaztetxe Txantxarreka del Antiguo. Participarán;: Satorralaia, Ikerbiltza y GRAL. Han organizado la mesa redonda al hilo de la “gazte gaua” y despues habra un concierto. Comparte!

Adi egon: Mirakontxa-Easo akten altxamendua/ Levantamiento actas previas a la ocupacion Tramo Miraconcha-Easo

ADI!! ABENDUAK 19an Metroaren MIRAKONTXA-EASO zatiak kalteturiko ondasunak okupatu aurreko akten altxamendua deitu du Jaurlaritzak Donostiako Udaletxean

+DATOZEN EGUNETAKO DEIALDIAK

¡¡ATENCIÓN!! El Gobierno Vasco convoca el 19 DE DICIEMBRE el Levantamiento de actas previas a la ocupación de los bienes afectados por el tramo MIRACONCHA-EASO en el Ayuntamiento

+CONVOCATORIAS DE LOS PROXIMOS DIAS

MIRAKONTXA-EASO zatiak kalteturiko ondasunen AKTEN ALTXAMENDUA deitu du Jaurlaritzak ABENDUAK 19AN Irakurri gehiago / Leer más

INFORME PARA COSTAS Y RECOGIDA DE FIRMAS / KOSTASENTZAKO TXOSTENA ETA SINADURA BILKETA

Hurrengo idatzia satorralaiari bidali digute ZABALTZEKO / Difundimos el escrito siguiente remitido a satorralaia para su DIFUSION Máxima:

Estimado amigo. Te remitimos el informe que hemos registrado en Costas en el que describimos la situación de riesgo en la que se encuentran los edificios por debajo de los cuales circulará el llamado Metro según el proyecto.  Edificios construidos a mediados del XIX, después del derribo de las murallas y asentados sobre pilotes de madera, que pueden ser afectados por la ejecución de las obras y la posterior explotación de la variante del metro, una parte de cuyo trayecto está previsto que se construya en túneles, incluso invadiendo el Dominio Público Marítimo y Terrestre por el subsuelo de la playa de la Concha. El desprendimiento de fachada y la  aparición de grietas en el edificio de la calle Garibai, acaecido el pasado sábado 11, constituye una prueba fehaciente de que los edificios sustentados sobre la marisma se mueven, sin necesidad de que medien obras. Las vibraciones originadas en las perforaciones podrán causar siniestros tal vez irreparables, pudiendo incluso colapsar edificios enteros. Basta con contemplar el hundimiento que muestra uno de los enlaces descritos en el informe a Costas relativo al acaecido en el archivo de la ciudad de Colonia. O el del edificio del barrio de Saint Laurent en Lucerna en 2005.) https://www.google.es/search?s ourceid=navclient&aq=&oq=&hl=e s&ie=UTF-8&rlz=1T4GUEA_esES608 ES608&q=effondrement+survenu+2 005+en+lausanne&gs_l=hp..2.41l 526.0.0.0.14089………..0.)

Irakurri Gehiago / Leer más

INFO: Metroari STOP MANIFESTAZIOA/ INFO MANIFESTACION realizada hoy contra Pasante de Metro en Donostia

Metroa-manifa azaroa18

INFO Metroari STOP MANIFESTAZIOA / INFO de la MANIFESTACION de hoy

3000 LAGUN DONOSTIAN METROA GELDITZEKO /

3000 PERSONAS SE MANIFIESTAN EN DONOSTIA POR LA PARALIZACION DE LA PASANTE DE METRO

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, 3000 lagunetik gora manifestatu dira gaur arratsaldean Antiguatik Alderdi Ederrera Donostian Metroaren obrak hasteko Eusko Jaurlaritzak duen asmoa arbuiatzeko eta jendartean desadostasun zabala pizten duen proiektu hori geldiaraztea exijitzeko. Manifestazioa arratsaldeko 5etan Antiguako elizatik abiatu da,  “STOP METROARI, INPOSAKETARIK EZ!” zioen pankarta buruan, eta Artzai Onaren Plazan eta hiri-erdialdeko kaleetan jende gehiago bildu da, bulebarrera iristean 3000 lagun inguru elkartu dituen mobilizaziora. Eskuetan “STOP Metroari” zioten ehundaka kartel hartuta eta Metroaren aurkako oihu eta kanta ugarirekin lagunduta egin dugu Metroaren inposaketaren aurkako aldarria. Aldi berean, talde batek txalupa batekin egin du protesta, Kontxako badian barrena Metroaren aurkako pankarta eta banderolak erakutsiz.

Gaurko manifestazio jendetsuaren ondoren, Satorralaia bizilagunen mugimenduak datozen egunetan Antiguan Metroaren eraikuntza lanen hastapena eragozteko egingo diren mobilizazio eta ekintzetan partehartzera dei egiten du: honi dagokionean, denon artean Metroa gelditzea badagoela adierazi nahi dugu eta lanak hasiko balira horiek geldiarazteko obraren hastapen-gunera mobilizatzeko urjentziazko deialdia egingo da. Halaber, datorren ostegunean arratsaldeko 5etan Zarautz Etorbideko eremu kaltetuan egingo den asanbladara biltzeko dei egiten diogu jende guztiari (Zarautz etorbidearen 60 zenbakiaren ondoan).

Berriro diogu: Euskal Gobernuak ezin du Metroaren pasantea indarrez inposatu eta proiektua berehala gelditu beharra dago, Donostian garraio publikoko soluzio egokienaren inguruan gizarte-eztabaida eta herritarren partaidetza prozesu bat abian jartzeko. Herritarren gehiengoak Donostian Metroaren pasantea eraikitzeko egitasmoaren kontrako iritzia du, xahutzailea, behar gabekoa eta inposatua delako. Donostiak garraio publikoko sare nahiko ona du eta mugikortasuna hobetzeko badira soluzio eraginkorragoak eta arrazoizkoagoak: autobusa da egun hiriko mugikortasunari dagonionean aukera onena, eta funtsean Topoaren eta Dbus-en arteko aldaketa gune txikiak sortzea da gakoa, era honetan Topoaren eskualdeko bidaiariei hiriko zonalde ezberdinetara eta lantokietara maiztasun handiko autobusez iristeko erraztasunak emateko. EuskoTrenen sareari dagokionez, beharrezkoa den zatietan trenbidearen bikoizketak egitea eta Pasai Antxon edota Errondoko Pasealekuan Topoa hirian integratzeko soluzioak ematea askoz ere interesgarriagoa da, Kontxako Pasealekuraino zeharo behar gabekoa den metro baten eraikuntzan 200 milioi euro xahutzea baino.

Gogor salatu nahi dugu, bestalde, Eusko Jaurlaritzak inposaketa onartezin hau zuritzeko asmoz proiektuaren izena aldatu eta metroaren ordez “Topoaren saihesbideaz” hitzegiten duela, jakin badakielako metroaren egitasmoak Gipuzkoako eta Donostiako herritarren oniritzirik ez duela jasotzen: Donostian egin asmo duten pasante edo igarobidea Metroa da, ez zaitzatela engaina!

Gaurko manifestazioaren amaieran Satorralaiaren bozeramale Ana Pastoriza eta Mikel Bonok  euskaraz eta gazteleraz irakurri dituzten mezu ezberdinak hemen iraukurri dezazue: Mani_azaroa_18_mezua_Euskarazkoa

Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Tlfnoa: 695715510 / Informazio gehiago: satorralaia.wordpress.com / twitter @satorralaia

3000 PERSONAS SE MANIFIESTAN EN DONOSTIA POR LA PARALIZACION DE LA PASANTE DE METRO

Más de 3000 personas se han manifestado hoy por la tarde en la marcha convocada por el movimiento vecinal Satorralaia para rechazar el inicio de las obras de la pasante de Metro en Donostia anunciado por el Gobierno Vasco y exigir nuevamente la paralización de este proyecto que despierta un amplio desacuerdo social. La manifestación ha partido a las 17:00h desde la iglesia del Antiguo encabezada por una pancarta con el lema “¡PAREMOS EL METRO, BASTA DE IMPOSICIONES!” y se ha dirigido al Centro de la ciudad, donde más gente se ha unido a la movilización a su paso por la Plaza del Buen Pastor y las calles del centro de Donostia, reuniendo al final de la marcha en el boulvard y Alderdi Eder alrededor de 3000 personas . Los/as manifestantes han mostrado su rechazo a la imposición del proyecto portando cientos de carteles con el lema “STOP Metroari” y coreando numerosas consignas y canciones reivindicativas. A su vez un grupo de personas ha realizado la protesta desde una chalupa que ha recorrido la bahía de la Concha mostrando banderolas y pancartas contrarias a la pasante de Metro.

Tras la nutrida manifestación de hoy, el movimiento vecinal Satorralaia hace un llamamiento a participar en las acciones y movilizaciones que se realizarán en las próximas fechas para impedir el inicio de los trabajos anunciados por el Gobierno Vasco en el barrio del Antiguo. A este respecto, queremos manifestar que entre todos y todas parar el Metro es posible y en caso de inicio de obras se realizará un llamamiento de urgencia para movilizarse a la zona de inicio de obras para paralizar los trabajos. Asimismo, llamamos unirse a la asamblea que se realizará el próximo jueves día 23 a las 17h en la zona afectada de la Avenida de Zarautz (junto al nº 60 de la avenida de Zarautz).

Insistimos una vez más: el Gobierno Vasco no puede imponer la pasante de Metro a la fuerza y el proyecto debe paralizarse inmediatamente para abrir un proceso de debate y participación social sobre la mejor solución de transporte público en Donostia. La mayoría de la población se muestra contraria a la construcción de un Metro en Donostia por ser una obra innecesaria, impuesta y un derroche. Donostia dispone de una red de transporte público relativamente buena y existen soluciones más eficaces y racionales para mejorar la movilidad: el bus es hoy la mejor opción en movilidad urbana y la clave radica en coordinar el Topo y las principales líneas de Dbus, creando pequeños centros de transbordo (Topo-Bus) para facilitar a los/as usuarios/as comarcales del Topo acceder a las distintas zonas y lugares de trabajo de la ciudad en autobuses con buenas frecuencias. En cuanto a la red de EuskoTren, una duplicación de la vía donde sea necesario y una mejora de la integración urbana del Topo en zonas como Pasaia o el Paseo de Errondo son mucho más interesantes que derrochar 200 millones de euros en la construcción de un metro hasta el Paseo de la Concha, que es absolutamente innecesario.

Asimismo, denunciamos nuevamente la manipulación con la que el Gobierno Vasco pretende lanzar una cortina de humo sobre esta imposición inaceptable, puesto que ha cambiado el nombre del proyecto de Metro para hablar de “variante del Topo” a sabiendas de que la pasante de metro cosecha suspensos en la opinión de gipuzkoanos y donostiarras. La pasante que pretende construir en Donostia es un Metro, ¡que no te engañen!

Adjuntamos los diferentes mensajes leídos al final de la manifestación por Ana Pastoriza y Mikel Bono, portavoces de Satorralaia: Mani_18nov_mensaje_en_castellano

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro en Donostia

Tlfno: 695715510 / Más información: satorralaia.wordpress.com / twitter @satorralaia

Sigue leyendo

Aldarrikapen-gunetik Manifestaziorako deia/ Llamamiento a la manifestación y espacio reivindicativo hoy 16NOV

prentsaurrekoa eugenio imazen antiguon azaroa16

Gaur egindako aldarrikapen gunea eta prentsaurrekoaren informazioa:

-argazki pare bat atxikita bidaltzen dugu-

METROA GELDITU! INPOSAKETARIK EZ!

Manifestazioa datorren larunbatean Antiguatik bulebarrera

Información del espacio reivindicativo y rueda de prensa realizada hoy:

¡PAREMOS EL METRO! ¡BASTA DE IMPOSICIONES!

Manifestación el próximo sábado desde el Antiguo hasta Alderdi Eder

<!–more––>

Satorralaia bizilagunen mugimenduak gaur goizean Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikapen gunea eta prentsaurrekoa egingo du Zarautz Etorbideko eremu kaltetuan. Aldarrikapen ekintza hori goizeko 10etan hasi da, hain zuzen ere jendartean desadostasun zabala pizten duen egitasmo horren erakintza-lanak Eusko Jaurlaritzak hasi asmo dituen eremu batean metroaren aurkako topagunea paratu eta gosaria eskeini dugularik. Halaber, kalteturiko eremuan pankartak jarri eta inguruko hainbat bizilagun hurbildu dira. Prentsaturrekoan adierazi dugunez, azken asteotan etengabea izan da Antiguan abiatu den mobilizazioa eta Metroa denon artean gelditzea badago. Helburu hori aurrean, datorren larunbatean “STOP METROARI! INPOSAKETARIK EZ” lelopean Antiguatik Alderdi Ederrera egingo den manifestaziora ahalik eta jende gehien biltzeaz gain, Euskal Gobernuak hasi nahi dituen lanen hastapena eragozteko egingo diren mobilizazio eta ekintza berrietan ere partehartzera dei egin dugu.

Herritarren gehiengoak Donostian Metroaren pasantea eraikitzeko egitasmoaren kontrako iritzia du, eta zentzu kontua da hori:

– Donostiarentzat behar gabeko eta neurrizkanpoko obra da: egunero 150.000 bidaiari garraiatzen dituzten lineatarako pentsatuak dira metroak.

– Dbus eta Lurraldebus kaltetuko ditu, autoen trafikoa apenas gutxitu gabe

– Baliabide publikoak xahutzea da: 200 milioi eurotik gora dira, 2013an Eusko Jaurlaritzak “obra faraonikotzat” jo eta bertan behera utzi zuen egitasmo batean.

– Eraikuntza-lanekin hirian afekzio larriak eta trazaketatik hurbil dauden ehundaka eraikinetan arrisku nabarmenak eragingo dira. Bestalde, obra 300 metroko zati batean Kontxako hondartzaren azpian sartzen da.

– Donostiak garraio publikoko sare nahiko ona du eta mugikortasuna hobetzeko badira soluzio eraginkorragoak eta arrazoizkoagoak: autobusa da egun hiriko mugikortasunari dagonionean aukera onena, eta funtsean Topoaren eta Dbus-en arteko aldaketa gune txikiak sortzea da gakoa, era honetan Topoaren eskualdeko bidaiariei hiriko zonalde ezberdinetara eta lantokietara maiztasun handiko autobusez iristeko erraztasunak emateko. EuskoTrenen sareari dagokionez, beharrezkoa den zatietan trenbidearen bikoizketak egitea eta Pasai Antxon edota Errondoko Pasealekuan Topoa hirian integratzeko soluzioak ematea askoz ere interesgarriagoa da, Kontxako Pasealekuraino zeharo behar gabekoa den metro baten eraikuntzan 200 milioi euro xahutzea baino.

-Metroaren pasantea ez dator bat hirigintza planifikatzeko eredu orekatu batekin: aitzitik, eredu zentralizatzaile bat sustatzen du Erdialde-Kontxaren inguruan, hiriak nozitzen dituen merkantilizazio eta espekulazio prozesu hazkorrak areagotuz. Nolako hiria nahi dugu?

– Egitasmoa herritaren partehartzerik gabe inposatu da.

Etabar…

Hori denagatik, larunbateko manifestazioan herritarren parte-hartze ahalik eta zabalena biltzeko dei egiten dugu, Eusko Jaurlaritzak obrak hasteko duen asmoari herri-mobilizazio indartsuarekin erantzuteko eta Donostian garraio publikoko soluzio egokienaren inguruan jendarteak eztabaidatu eta erabakitzeko aukera izan dezan proiektua berehala geldi dadin exijitzeko. Manifestazioa arratsaldeko 5etan Antiguako elizatik hiri-erdialdera abiatuko da, eta Artzai Onaren Plazan arratsaldeko 17’45etan mobilizaziora bitzeko deia egiten diegu halaber ibilibide osoa egitea nahiago ez duten pertsona guztiei, denok batera Alderdi Ederren amaitzeko.

Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Harremanetarako tlfnoa: 695715510 / Informazio gehiago: satorralaia.wordpress.com / twitter@satorralaia

Información del espacio reivindicativo y rueda de prensa realizada hoy:

¡PAREMOS EL METRO! ¡BASTA DE IMPOSICIONES!

Manifestación el próximo sábado desde el Antiguo a Alderdi Eder

El movimiento vecinal Satorralaia ha realizado esta mañana un espacio reivindicativo y una rueda de prensa por la paralización del proyecto de la pasante de Metro en la zona afectada de la Avenida de Zarautz. El espacio reivindicativo ha dado comienzo a las 10h de la mañana con la la celebración de un desayuno y la instalación de un lugar de encuentro e información en la zona donde el Gobierno Vasco tiene previsto iniciar las obras de este contestado proyecto, a la vez que hemos colocado pancartas y se han acercado vecinos. En la rueda de prensa hemos manifestado que durante las últimas semanas se ha desarrollado en el Antiguo una intensa movilización y que entre todos y todas, parar el Metro es posible. Para ello, hemos hecho un llamamiento a reunir el mayor número de gente posible en la manifestación que realizaremos el próximo sábado desde el Antiguo hasta Alderdi Eder con el lema “PAREMOS EL METRO ¡BASTA DE IMPOSICIONES!” y a participar igualmente en las nuevas acciones y movilizaciones que se realizarán para impedir el inicio de los trabajos anunciado por el Gobierno Vasco.

La mayoría de la población se muestra contraria a la construcción de la pasante de Metro en Donostia por una cuestión de sentido común:

-Es una obra innecesaria y sobredimensionada para Donostia: los metros están concebidos para líneas que transportan 150.000 viajeros al día.

-Perjudicará a Dbus y Lurraldebus sin reducir apenas el tráfico de coches

-Es un gran derroche de recursos públicos: 200 millones de euros como mínimo, en un proyecto que ya fue intentado y abandonado en 2013, cuando el Gobierno Vasco lo calificó de “obra faraónica”.

-Su construcción provocará graves afecciones en el espacio urbano y riesgos considerables para cientos de edificios situados en la proximidad del trazado. La obra se adentra además en un tramo de 300 metros bajo la playa de la Concha.

-Donostia dispone de una red de transporte público relativamente buena y existen soluciones más eficaces y racionales para mejorar la movilidad: el bus es hoy la mejor opción en movilidad urbana y la clave radica en crear pequeños centros de transbordo Topo-Dbus para facilitar a los/as usuarios/as comarcales del Topo acceder a las distintas zonas y lugares de trabajo de la ciudad en autobuses con buenas frecuencias. En cuanto a la red de EuskoTren, una duplicación de la vía donde sea necesario y una mejora de la integración urbana del Topo en zonas como Pasai Antxo o el Paseo de Errondo son mucho más interesantes que derrochar 200 millones de euros en la construcción de un metro hasta el Paseo de la Concha, que es absolutamente innecesario.

-La pasante de Metro no concuerda con una planificación urbana equilibrada, sino que impulsa un modelo centralizador en torno al Centro-La Concha, sometiendo la ciudad a crecientes procesos de mercantilización y especulación urbana. ¿Qué tipo de ciudad queremos?

-Es un proyecto impuesto sin participación ciudadana

-Etc…

Por todo ello, llamamos por tanto a reunir la máxima participación en la manifestación del sábado para rechazar la imposición del metro y exigir la paralización inmediata del proyecto para abrir un proceso de debate y participación social sobre la mejor solución de transporte público en Donostia. La manifestación partirá a las 17:00h desde la iglesia del Antiguo y se dirigirá al Centro de la ciudad, donde se ha fijado una segunda cita a las 17’45h en la Plaza del Buen Pastor para que las personas que prefieran no hacer todo el recorrido se unan igualmente a la movilización que finalizará en Alderdi Eder.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro en Donostia

Tlfno de contacto: 695715510 / Más información: satorralaia.wordpress.com / twitter@satorralaia

Info+Bihar PRENTSAURREKOA/ Info+RUEDA DE PRENSA mañana 16 NOV

satorralaia camara de comercio 14nov17

ALDARRIKAPEN GUNEA ETA PRENTSAURREKOA BIHAR /

Satorralaia bizilagunen mugimenduak bihar ostegun goizean Metroa gelditzeko ALDARRIKAPEN GUNEA eta PRENTSAURREKOA egingo du Zarautz Etorbideko eremu kaltetuan. Aldarrikapen gune hori goizeko 10etan hasiko da –ekintzari hasiera emateko gosaria eskeiniko da– eta 11’30etan prentsaurrekoa emango dugu, hain zuzen ere arbuio zabala jasotzen duen egitasmo horren obra Eusko Jaurlaritzak hasi asmo duen eremuan (tokia Zarautz Etorbidearen 60 eta 64 zenbakien artean dago). Prentsaurrekoan datorren larunbatean Antiguatik Alderdi Ederrera egingo den manifestaziora ahalik eta jende gehien biltzeko dei egingo dugu, baita obren hastapen-gunera lanak geldiarazteko egingo diren mobilizazio eta ekintza berrietan partehartzera deitu ere.

Hori dela eta, komunikabideei biharko ekintza informatibora etortzeko dei egiten dizuegu, goizeko 11’30etan Zarautz Etorbidearen 60-64 zenbakien ondoan egingo den aldarrikapen gunean.

Atzo arratsaldean kontzentrazioa egin da Merkataritza Ganberan:

Bestalde, hamarnaka lagunek protesta egin dute atzo arratsaldean Merkataritza Ganberan metroaren bultzatzaileei jendartean desadosasun zabala pizten duen proiektu hori geldiaraz dezaten exijitzeko. “STOP METROARI! INPOSAKETARIK EZ” pankartarekin eta “STOP Metroari” dioten kartelak erakutsiaz egin da elkarretaratzea, Metroaren obraren zuzendariek eta Jaurlaritzaren teknikariek Antiguan egitasmo honek zuzenean kalteturiko bizilagunei “azalpen teknikoak” emateko deitu duten azken bileraren aurrean.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

ESPACIO REIVINDICATIVO Y RUEDA DE PRENSA MAÑANA

El movimiento vecinal Satorralaia realizará mañana jueves un ESPACIO REIVINDICATIVO y una RUEDA DE PRENSA por la paralización de la pasante de Metro en la zona afectada de la Avenida de Zarautz. El espacio reivindicativo dará comienzo a las 10h de la mañana con la celebración de un desayuno y a las 11’30h se realizará una rueda de prensa en la zona de la Avenida de Zarautz y calle Eugenio Imaz donde el Gobierno Vasco tiene previsto iniciar las obras de este contestado proyecto (la zona está situada entre los nº 60 y 64 de la Avenida de Zarautz). En la rueda de prensa haremos un llamamiento a reunir el mayor número de gente posible en la manifestación convocada el próximo sábado desde el Antiguo a hasta Alderdi Eder y llamaremos igualmente a participar en las nuevas acciones y movilizaciones que se realicen a la zona de inicio de obras para paralizar los trabajos.

Nos dirigimos por ello a los medios de comunicación para solicitar vuestra asistencia a este acción informativa que tendrá lugar a las 11’30h en el espacio reivindicativo (junto a los nº 60-64 de la Avenida de Zarautz).

Concentración realizada ayer ante la Cámara de Comercio:

Por otra parte, varias decenas de personas han realizado en la tarde de ayer una concentración ante la Cámara de Comercio para exigir a los promotores del metro la paralización de este proyecto que despierta un amplio desacuerdo social. La concentración de protesta se ha llevado a cabo portando una pancarta con el lema “ PAREMOS EL METRO! BASTA DE IMPOSICIONES” y numerosos carteles de “STOP Metroari” ante la última reunión de los directores de obra y técnicos del Gobierno Vasco para “explicar el plan de obra” a la vecindad de las casas directamente afectadas en el barrio del Antiguo. 

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(Tlfno de contacto: 695715510) 

Sigue leyendo

SATORRALAIA TELEDONOSTIAN AZAROAN 14 – Satorralaia Teledonostian 14Nov

Azaroan 14an Teledonostian Satorralaiako Mikel A. kideari elkarrizketa hau egin zioten.
Informatu zaitezte, Zabaldu eta Mobilizatu. #MetroaGelditzeko #BeharEZdugulako #MetroariEZ

El 14 de Noviembre entrevistaron a nuestro compañero Mikel A. en Teledonostia, aquí podéis ver la entrevista.
Y os instamos a informaros, movilizaros participando en las próximas movilizaciones, para expresar rotundamiente nuestro rechazo a este Megaproyecto que es Innecesario. Así como a difundirlo. #porquelovamosaparar  #MetroariEZ

18 NOVIEMBRE MANIFESTAZIOA