Larunbatean ekintza Kontxan/ Satorralaia organiza el sabado una acción reivindicativa: “Date un paseo por la Concha contra la Pasante!”.

date un paseo por la concha jul18

Datorren larunbatean aldarrikapen ekintza antolatu du Satorralaiak: “KONTXAN PASEO BAT EGIN EZAZU PASANTEAREN AURKA!”

Satorralaia organiza el próximo sábado 21 una acción reivindicativa:

“¡DATE UN PASEO POR LA CONCHA CONTRA LA PASANTE!”

Irakurri gehiago/Leer más

Anuncios

Kontzentrazioa eta bandera beltza / Protesta de decenas de personas y entrega de bandera negra a Eneko Goia.

eneko goiari bandera beltza 10jul18 - satorralaia

Satorralaiak Eneko Goia alkateari erantzunak eskatu eta bandera beltza eman dio:

Hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Udaletxean  “ENEKO GOIA: HERRITARREI ERANTZUN! METROA GELDITU!” lemapean

Satorralaia pide respuestas y entrega una bandera negra a Eneko Goia:

Decenas de personas han protestado en el Ayuntamiento con el lema “ENEKO GOIA: HERRITARREI ERANTZUN! METROA GELDITU!”

Irakurri gehiago / Leer más

“Bandera Beltza” Donostiako metroarentzat / “Bandera Negra” de Ecologistas en Acción para la pasante de Metro en Donostia

Donostiako Metroaren pasanteari “Bandera Beltza” eman dio Ekologistak Martxan-ek: Satorralaiak datorren asteartean enkartelada deitu du Udaletxean Eneko Goia alkateari erantzunak eskatzeko

“Bandera Negra” de Ecologistas en Acción para la pasante de Metro en Donostia: Satorralaia convoca una encartelada el próximo martes ante el ayuntamiento para exigir respuestas al alcalde Eneko Goia

Espainiako Ecologistas en Acción erakundeak plazaratu berri duen  “Banderas Negras 2018” txostenean Donostiako Metroaren egitasmoari  “Bandera Beltza” eman dio.  Txosten horrek Espainiako kostaldeari eragiten dioten astakeria handienak laburbiltzen ditu eta Metroaren pasantea ingurumen-kudeaketa txarraren kasu gatazkatsuenen artean jasotzen du. Txostena honako estekan eskura dago eta Donostiako Metro-pasantearen afera 35-36 orrialdeetan aztertzen du:

https://www.ecologistasenaccio n.org/wp-content/uploads/2018/ 06/informe-banderas-negras-201 8.pdf

Salatzen duenez, “egitasmo hau sustatzen duen administrazioak, bai Eusko Jaurlaritzak eta bai Donostiako Udalak, azken berrien arabera 200 milioi euro  gastatu beharko ditu, Donostiako hiriaren erdialdetik eta Kontxako hondartzaren azpitik igaroko litzatekeen obra hori egiteko. Ez dira gai izan obra hori garraioaren eta mugikortasunaren hobekuntzaren ikuspegitik justifikatuko lukeen inolako azterketarik eskaintzeko, eta egitasmoaren aurka diharduen bizilagunen mugimenduak obra hori gaurregun Donostian dagoen garraio publikoarentzat behar gabekoa dela erakusten duten azterketak argitaratu ditu ordea (…) Ezbairik gabe –dio txostenak–, Donostia jasaten ari den gentrifikizazio- prozesuan kokatzen da egitasmo hori, turistentzat eta bisitarientzat pentsatutako proiektu bat da, eta ez hiriko biztanleentzat. Jakina, herritarren partehartzeari ez diote inongo biderik ireki, nahiz eta proiektuaren aurka diharduen bizilagunen mugimendu indartsu bat baden eta diru publiko asko xahutu asmo duten herritarrekin eztabaidatu nahi ez den eta inoiz frogatu ez duten ustezko mugikortasun premia bati erantzuteko”.

Satorralaiaren ustez, Metroaren pasanteari emandako bandera beltzak proiektu zentzugabe eta defendaezin honen sustatzaileak lotsarazi behar lituzke. Hori dela eta, Eneko Goia alkateari bandera beltz bat entregatuko diogula jakinaratzen dugu datorren asteartean udaletxean egingo dugu enkarteladan.

Uztailak 10 Asteartea: Satorralaiak udaletxean enkartelada bat deitu du Eneko Goia alketari erantzunak eskatzeko:

Satorralaia bizilagunen mugimenduak datorren uztailak 10 asteartean enkartelada bat deitu du goizeko 11etan udaletxearen atarian (Ijentea kalea) Eneko Goia alkateari Donostiako Metro-pasantearen egitasmoaren inguruan erantzunik jaso ez dute eragozpen larrien gainean argibideak eman ditzan eskatzeko. Izan ere, Eneko Goiak ez dio erantzunik eman joan den maiatzaren 30ean udaletxean aurkeztu genuen idatzian azaltzen genizkion bizilagunen kezka nagusi batzuren inguruan  argibideak emateko egin genion eskaerari. Idatzi hortan galderak egiten genizkion besteak beste “Cortazar Ensantxea” izeneko hirigunean dauden eraikinen egonkortasunean Metroaren pasanteak lituzkeen ondorioei buruz, edota metroaren zulaketa lanetan erauzi behar diren 406.000 metro kubiko lur hondakindegietara garraiatzeko hirian obrako kamioiek egin beharko dituzten 54.000 joan-etorrien ingurumen-kaltearen inguruan. Halaber, hainteste kalte eta gutxienez 200 milioi eurotako gastua dakarren egitasmo honen emaitza oso zalantzagarrien inguruan galdegiten genion, kontuan hartuta hirian jadanik herritarrek ongi baloratzen duten garraio publikoko sare zabala badugula.

Erantzunak eskatzen ditugu eta Eneko Goiak agertu duen axolagabetasuna eta gutxieneko arreta-eza salatu nahi dugu, herritarrei hilabeteko epean erantzuteko “Ley de transparencia, acceso a la información pública y buen gobierno” izeneko legeak agintzen dion eginbeharra ez duelako bete. Datorren asteartean Udaletxeko talde politiko guztiei entregatuko diegu idatzia “Bandera Beltzak 2018” txostenarekin batera.

Beraz, asteartean goizeko 11etan “ENEKO GOIA: HERRITARREI ERANTZUN!” lemapean udaletxean egingo dugun enkarteladan partehartzeko dei egiten dugu.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Harremanetarako telefonoa: 695715510

Informazio gehiago: www.satorralaia.wordpress.com

 “Bandera Negra” de Ecologistas en Acción para la pasante de Metro en Donostia:

Satorralaia convoca una encartelada el próximo martes ante el ayuntamiento para exigir respuestas al alcalde Eneko Goia

El  informe “Banderas Negras 2018” de Ecologistas en Acción ha asignado una bandera negra al proyecto de la pasante de Metro en Donostia. El informe resume los despropósitos  medioambientales más destacados de las costas del Estado español e incluye la pasante de Metro entre los casos más conflictivos de mala gestión ambiental. El informe está disponible en el siguiente enlace y analiza la problemática de la pasante de metro en las páginas 35-36:

https://www.ecologistasenaccio n.org/wp-content/uploads/2018/ 06/informe-banderas-negras-201 8.pdf

A este respecto, denuncia que “la administración que lo promueve, tanto el Gobierno Vasco como el ayuntamiento de Donostia, ha de gastarse unos 200 millones de euros según las últimas informaciones, en realizar esta obra que discurriría por el centro de la ciudad de Donostia y que incluso pasaría por debajo de la playa de la Kontxa. No han sido capaces de ofrecer ningún estudio que justifique dicha obra en términos de mejora del transporte y la movilidad, mientras que la oposición ciudadana al proyecto ha publicado estudios que demuestran que es una obra innecesaria para el transporte público que hay en la actualidad en Donostia (…) Sin duda –prosigue el informe–, es un proyecto que se enmarca en el proceso de gentrificación que está viviendo Donostia, un proyecto pensado para los turistas y visitantes y no para los habitantes de la ciudad. Por supuesto, en ningún momento han permitido la participación ciudadana a pesar de existir un fuerte movimiento vecinal en contra del proyecto reclamando ser escuchada en todo este proceso en el que se pretende gastar mucho dinero público en una supuesta necesidad de movilidad que no han podido demostrar y que no quieren confrontar con la ciudadanía”.

Para Satorralaia, la bandera negra asignada a la pasante de Metro debería avergonzar a los promotores de este proyecto insensato y de imposible defensa. Anunciamos que entregaremos por ello una bandera negra al alcalde Eneko Goia en la encartelada que convocamos el próximo martes ante el ayuntamiento. 

Martes 10 de julio: Satorralaia convoca una encartelada ante el ayuntamiento para reclamar respuestas al alcalde Eneko Goia:

El movimiento vecinal Satorralaia convoca el próximo martes 10 de julio una encartelada a las 11h ante el ayuntamiento (calle Ijentea)  para reclamar respuestas al alcalde Eneko Goia  sobre las graves incógnitas que rodean el proyecto de la pasante de Metro. En efecto, denunciamos que Eneko Goia no ha contestado al escrito que presentamos en el ayuntamiento el pasado 30 de mayo para exponer y solicitar una aclaración sobre varias cuestiones que suscitan una lógica preocupación vecinal. En dicho escrito se plantean serios interrogantes en relación a las previsibles afecciones de la pasante de Metro en la estabilidad de los edificios del Ensanche de Cortazar, así como al impacto ambiental producido por el movimiento de más de 54.000 camiones de obra en la ciudad para el transporte a vertedero de los 406.000 m3 de sobrantes de la excavación. Asimismo interrogamos al alcalde sobre los más que dudosos resultados prácticos de este proyecto invasivo y de elevado coste económico (200 Millones de euros con previsible incremento) en una ciudad que cuenta con una extensa red de transporte público en superficie bien valorada por la ciudadanía.

Exigimos respuestas al alcalde, denunciando que ha mostrado indiferencia y desatención total ante una petición de información sobre la que tenía la obligación de responder –según la “Ley de transparencia, acceso a la información pública y buen gobierno”–en el plazo ya agotado de un mes. El martes entregaremos el escrito a los distintos grupos políticos municipales junto con el informe “Banderas Negras 2018”.

Llamamos por tanto a participar en la encartelada que realizaremos el martes a las 11h en el ayuntamiento bajo el lema “ENEKO GOIA: HERRITARREI ERANTZUN!”

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

Tlfno de contacto: 695715510

Más información: www.satorralaia.wordpress.com

Uztaileko deialdiak/ Convocatorias para el mes de Julio

Uztaileko Deialdiak / Convocatorias para el mes de Julio:

Satorralaia bizilagunen mugimenduak uztailean egingo dituen ekimenen berri ematera  gatoz:

Uztailak 10 Asteartean UDALETXEAREN  AURREAN ENKARTELADA bat egingo dugu, goizeko 11etan Ijentea kalean: “ENEKO GOIA: HERRITARREN KEZKEI ERANTZUN!” :

Irakurri gehiago / Leer más

Pasantea jasangarria? Bai zera!!/ Satorralaia denuncia la pasante de Metro ante la Conferencia Europea sobre movilidad sostenible

Argazkia Foto

Satorralaiak mugikortasun jasangarriarri buruzko Europako Konferentziara eraman du Donostiako Metroaren salaketa:  

Satorralaia  denuncia la pasante de Metro ante la Conferencia europea sobre  movilidad sostenible:  

Satorralaia bizilagunen mugimenduak mugikortasun jasangarriari buruzko Europako konferentziara eraman du Donostiako Metro pasantearen salaketa, egitasmo hau zeharo behar gabekoa, herritarren inongo parteharzerik gabe bultzatua eta jasangaitza dela informatzeko eta salatzeko. “AN UNDERGOUND IN DONOSTIA? IT IS NOT SUSTAINABLE!! METROAREN PASANTEA: JASANGARRIA?? BAI Z ERA!!!” dioen pankartarekin, hamarnaka lagunek  kontzentrazioa egin dugu atzo arratsaldeko 7etan Gipuzkoako Diputazioan egindako Konferentziaren hasiera ekitaldiaren aurrean. Halaber, gaur goizean Donostiako metroaren aferaz informazioa banatuko diegu konferentziako partehartzaileei Tabakalerako sarreran.

Irakurri gehiago / Leer más

Satorralaiak Eneko Goiari/ Satorralaia presenta un escrito con preguntas dirigidas al alcalde Eneko Goia

Satorralaiak Eneko Goiari zenbait galdera egiten dizkion idatzia aurkeztu du

Satorralaia presenta un escrito con preguntas dirigidas al alcalde Eneko Goia

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Eneko Goia alkateari Donostiako Metro-pasantearen egitasmoaren inguruan erantzunik jaso ez duten eragozpen larrien inguruan zenbait galdera egiten dizkion idatzia aurkeztu du gaur Udaletxean. Idatziak 3 orrialde ditu eta Udaletxeari eskatzen dio hiritarrei erantzunak emateko dokumentuaren azalpenean arrazoitzen diren proiektuaren alde negatiboen inguruan. Hiritar talde baten ekimenari zor diogu  lan hori, aholkularitza teknikoarekin egin dena.

Satorralaiak talde honek egin duen ekarpena eskertu eta Metroaren pasantea gelditzea eskatzeko  datorren larunbatean arratsaldeko 5’30etan Easo Plazatik bulebarrera egingo den manifestaziora biltzeko dei egin nahi diegu herritar guztiei .

Gaur udaletxeko erregistroan Eneko Goia alkateari zuzenduta aurkeztu dugun idatzia atxikita bidaltzen dizuegu: SR. ALCALDE DE DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagnen mugimendua

Harremaneterako tlfnoa:  695715510

Informazio gehiago: www.satorralaia.wordpress.com

Satorralaia presenta un escrito con preguntas dirigidas al alcalde Eneko Goia:

El movimiento vecinal Satorralaia ha presentado hoy en el Ayuntamiento de Donostia un escrito con preguntas dirigidas al alcalde Eneko Goia sobre las graves incógnitas que rodean el proyecto de la pasante de Metro. El documento de tres páginas solicita al Ayuntamiento que ofrezca respuestas a la ciudadanía ante la gravedad de los aspectos negativos del proyecto que se argumentan en la exposición. El trabajo ha sido realizado por iniciativa de un grupo de ciudadanxs que han contado con el debido asesoramiento técnico.

Satorralaia agradece esta aportación ciudadana y vuelve a hacer un llamamiento a participar en la manifestación por la paralización de la pasante de Metro que se realizará el próximo sábado a las 17’30h desde la Plaza Easo al boulevard.

Adjuntamos el escrito presentado hoy en registro del Ayuntamiento y dirigido al Alcalde Eneko Goia: SR. ALCALDE DE DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

Tlfno de contacto: 695715510

Más información: www.satorralaia.wordpress.com

Arartekoaren ebazpena/ Resolución del Ararteko sobre la consulta popular desestimada sobre la pasante de metro


Satorralaiaren komunikatua / Comunicado de Satorralaia:

Arartekoak gaitzetsi egin du Donostiako Metro pasantearen inguruan herri galdeketa bat egiteko eskaerari Gipuzkoako Diputazioak eman zion ezezkoa:

Satorralaia bizilagunen mugimenduak 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin herri galdeketa bat egiteko aurkezturiko eskaera justifikaziorik gabe atzera bota zuela dio

Arartekoaren ebazpena (euskara):

https://satorralaia.files.word press.com/2017/07/arartekoa-eu s.pdf

El Ararteko desaprueba la denegación de la Diputación de Gipuzkoa a realizar una consulta popular sobre la pasante de Metro:

Considera que la petición del movimiento vecinal Satorralaia suscrita por 8.916 donostiarras para realizar una consulta popular fue desestimada sin justificación

Resolución del Ararteko (castellano):

https://satorralaia.files.word press.com/2017/07/ararteko-cas .pdf

Arartekoak joan den uztailaren 11ean eman duen ebazpenaren bidez gaitzetsi egin du Donostiako Metro pasantearen inguruan herri galdeketa bat egiteko eskaerari Gipuzkoako Diputazioak eman zion ezezkoa. Herri galdeketa egiteko ekimena Satorralaia bizilagunen mugimenduak aurkeztu zuen Diputazioan 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin, 2016ko uztailaren 13an, hain zuzen ere Foru Aldundiak azpiegitura polemiko horren finantziazioan iragarritako parte hartzearen inguruan herri kontsulta egitea eskatzeko. Arartekoak 15 orrialdeko ebazpenean azaltzen duenez, herri galdeketa egiteko eskaerari Foru Gobernuaren Kontseiluak ezezkoa emanez urriaren 11ean eta azaroaren 29an hartutako akordioek ez dute justifikaziorik: “Foru Aldundiak auzotarren plataformari eman dion erantzunean herri-kontsultaren ekimenaren ezespena ez da nahikoa arrazoitu”, dio Arartekoak, eta erabaki horren “inkongruentziari eta arrazoiketa faltari” dagokionez bizilagunen mugimenduak nurtarrilaren 17an aurkezturiko kexari arrazoia ematen dio. Satorralaiaren iritziz, Metroaren pasantea bultzatzen duten insituzioek herritarren partaidetza oztopatzeko bidegabekeriazko erabakiak hartu dituztela egiaztatzen du Arartekoaren ebazpenak, desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukaten bezalaxe. Egoera honen aurrean, proiektu hori geldiaraztearen alde datozen hilabeteetan herritarrek presioa egiteak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, gure ustez, lorpenak erdiestekotan, lehenik eta behin jendartearen ekimenaren eta herritarren mobilizazioaren emaitza izango delako.

Halaber, Satorralaiak herri-kontsulta bat sustatzeko egun dauden eragozpen handiak nabarmendu nahi ditu. Izan ere, gure esperientzia arlo honetan “ez-partehartzearen vía crucis” edo pelegrinazio baten modukoa izan da. Batetik, Euskal Gobernuak desadostasun sozialaren aurrean ezikusiarena egin du eta auzi honetan prozesu partehartzaile bat abian jartzeko dagoen beharra helarazteko asmoz harekin biltzeko egin genion eskaerari ez zion erantzunik ere eman. Hori ikusita, Udaletxera jo genuen, hain zuzen ere herri-kontsulten udal arautegiaz baliatuz Metroaren pasanteari buruz herri galdeketa bat egiteko aukera aztertzeko; baina Eneko Goia Alkateak 2016ko otsailean ziurtatu zigunez, Udalak ez omen zuen gai honetan eskuhartzeko inongo aukerarik. Orduan, Diputaziora jotzea erabaki genuen azkenean, Herritarren Partaidetzari buruzko 1/2010 Foru Arauan oinarriturik eta Diputazioak azpiegitura horren finantzaketan Eusko Jaurlaritzarekin batera eskuhartzeko asmoa iragarri zuenez -egungo Foru Gobernuaren legegintzaldi osorako dokumentu programatikoetan jasota dago asmo hori—Aldundiak proiektua diruz laguntzeko asmo horren inguruan herri galdeketa bat egitea eskatzeko. Helburu hori aurrean, 2016ko uztailaren 13an kasik 9.000 donostiarren sinadurak entregatu genituen Diputazioan herri galdeketa hori egin zedin eskatzeko, nahiz eta jakiterik ez zegoen, Espainiako legediak erreferendum gisako herri-kontsultak egiteko ezartzen dituen eragozpen estuak direla eta, herri-kontsulta hori egiteko zein modalitate erabili ahal izango zen. Sinadurak entregatu eta berehalaxe, ordea, Diputazioak adierazi zuen 2016 urteko Aldundiaren aurrekontuetan Metroaren pasantea diruz laguntzeko aurrikusita zuen 400.000 euroko partida beste prestazio batzuk finantzatzeko erabiltzen ari zela: horrenbestez, lehen unetik gure eskaerari muzin egin eta milaka sinadurak paper errean bilakatzen saiatu zen Aldundia.

Horrez gain, milaka sinadura horiek Eusko Jaurlaritzari ere zuzendu genizkion, Donostiak behar duen garraio-ereduaren inguruan prozesu partehartzaile bat ireki zezan eskatzeko. Baina Arantxa Tapia sailburuak ezkezkoarekin erantzun zion halaber gure eskaerari joan den martxoarenn 21ean.

Esaten dutenez, horiek omen dira herritarrek gure aldarrikapenak eta eskakizunak bideratzeko erabili behar ditugun bideak, baina zein dira emaitzak? Zerk eragozten du, gaur bertan, Metroaren pasantearen proiektua gelditzea eta Donostiarako garraio-eredu egokienaren inguruan herri-galdeketa batekin amaituko den eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzea? Zein dira instituzioek herritarrei parte hartzeko eskaintzen dizkiguten aukerak, eztabaida publikoa eta gardena izan dadin, eta erabakiak modu askean eta informatuan har daitezen?

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

Informazio gehiagosatorralaia.wordpress .com


El Ararteko desaprueba la denegación de la Diputación de Gipuzkoa a realizar una consulta popular sobre la pasante de Metro:

Considera que la petición del movimiento vecinal Satorralaia suscrita por 8.916 donostiarras para realizar una consulta popular fue desestimada sin justificación

Adjuntamos un enlace a la resolución del Ararteko.

El Ararteko ha adoptado el pasado 11 de julio una resolución por la que desaprueba la denegación de la Diputación de Gipuzkoa a realizar una consulta popular sobre la pasante de Metro. La iniciativa de consulta popular fue presentada el 13 de julio de 2016 por el movimiento vecinal Satorralaia con el aval de 8.916 firmas de donostiarras y la pregunta propuesta versaba sobre la participación de la Diputación en la financiación de este polémico proyecto. En su resolución de 16 páginas, el Ararteko expone que los acuerdos adoptados por el Consejo de Gobierno de la Diputación el 11 de octubre y el 29 de noviembre para desestimar la petición de consulta popular carecen de justificación: “La respuesta de la Diputación no contiene argumentación suficiente para desestimar la consulta popular” señala el Ararteko, confirmando la queja formulada el 17 de enero por el movimiento vecinal en relación a la “incongruencia y falta de motivación” de la decisión tomada por la Diputación. Para Satorralaia, la resolución del Ararteko evidencia la arbitrariedad con la que las instituciones promotoras de la pasante de Metro impiden la participación social así como su nula voluntad para consultar a la ciudadanía en torno a este proyecto que suscita un amplio desacuerdo. Ante esta situación, subrayamos la importancia de ejercer en los próximos meses la presión social indispensable para paralizar este proyecto, porque los logros, si finalmente se concretan, serán fruto del esfuerzo y de la movilización popular.

Asimismo, Satorralaia quiere poner de manifiesto los estrechos márgenes existentes a la hora de promover una iniciativa de consulta popular, hasta el punto de que nuestra experiencia en este campo ha sido como un “vía crucis” o peregrinación por la angosta senda de la “no-participación”. En primer lugar, el Gobierno Vasco nos ha ninguneado y ni siquiera se dignó a responder a la petición de mantener una reunión para plantearle la necesidad de un proceso participativo. Entonces acudimos al Ayuntamiento para explorar la posibilidad de realizar una consulta popular sobre la Pasante del Metro apoyándonos en el reglamento municipal de consultas; pero el Alcalde Eneko Goia nos aseguró en febrero de 2016 que el Ayuntamiento no podía hacer nada en este asunto. Por ello decidimos finalmente dirigir nuestra iniciativa a la Diputación acogiéndonos a la Norma Foral 1/2010 de Participación Ciudadana, con el fin de promover una consulta popular para conocer la opinión de la ciudadanía sobre la intención de la Diputación de financiar esta infraestructura junto al Gobierno Vasco, puesto que tal propósito viene recogido en los documentos programáticos del actual Gobierno de la Diputación. El 13 de julio de 2016 entregábamos para ello cerca de 9.000 firmas de donostiarras en la Diputación, desconociendo el modo en el que podría realizarse la consulta popular debido a las fuertes restricciones que la legislación del Estado impone a la modalidad del referéndum. Pero enseguida la Diputación salió al paso de la entrega de firmas declarando que la partida de gasto de 400.000 euros prevista para la pasante de Metro en el presupuesto foral de 2016 se había destinado a otros fines: pretendía así desde el primer momento transformar las miles de firmas en papel mojado.

También es importante señalar que las firmas fueron entregadas igualmente al Gobierno Vasco, solicitando impulsar un proceso un proceso de participación pública para decidir el modelo de transportes más adecuado para Donostia. Pero la consejera Arantxa Tapia respondió negativamente a la petición el pasado 21 de marzo.

Nos dicen que estas son las vías por las que deben canalizarse las reivindicaciones y exigencias populares, pero ¿cuál está siendo el resultado? ¿Qué es lo que impide, hoy mismo, paralizar el proyecto de la pasante de Metro para abrir un proceso participativo de debate y decisión que culmine con una consulta popular sobre el modelo de transporte más adecuado para Donostia? ¿Qué posibilidades de participación se ofrecen desde las instituciones, para que el debate sea público y transparente, y para que las decisiones sean adoptadas de forma libre e informada?

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

Más información en: satorralaia@gmail.com 

Para contactar por tfno. 695715510

Martxa Kontxara eta Kosten baimena/ Satorralaia denuncia el permiso de Costas y convoca una Marcha a la Concha este sábado

konzentrazioa kontxako erlojuetan 13jul17

Gaurko prentsaurrekoaren informazioa/ Argazkia bidaltzen dugu

Satorralaiak larunbatean Kontxara Martxa deitu du Metroaren pasantea gelditzeko:

Kosten baimena salatzen du 

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Kontxara Martxa deitu du larunbatean Donostiako Metroaren pasantea gelditzea aldarrikatzeko. Hori dela eta, eguerdiko 12etan Easoko tren geltokitik abiatutaegingo den mobilizazio honetan partehartzeko deialdia egiten dugu; martxa Kontxako Erlojuetan amaituko da, non hondartzan ekintza sinboliko bat egingo den, hain zuzen ere erokeriazko azpiegitura hori Kontxaren azpian eraiki nahi dutela salatzeko. Honi dagokionean, Madrilgo gobernuak Kosten baimena eman berri duela salatu eta Eusko Jaurlaritzak Itsasertzetako Zerbitzura bidalitako dokumentazioan informazioa manipulatu duela egiaztatu dugu.

 Satorralaiak era berean salatzen du Eusko Jaurlaritzak arbuio zabala jaso duen proiektu honen“Mirakontxa-Easo” zatia eraikitzeko asmoz joan den astean hiri-erdialdean eta Amaran desjabetzakegiteko abian jarri duen prozedura. Metroaren tarte honen eraikuntza-lanek hirigunean arazo larriak eragingo lituzkete eta San Martin, Easo, San Bartolome eta Loiola kaleetan, nahiz Zubiri Plazan (Londres Hotelaren parean) eremu publiko zabalak okupatzea dakarte berekin. Informazio publikoa uztailaren 27an bukatuko da eta desjabetzen planoak Udalaren webgunean eskuragarri daude (ikus internet bidez: Donostiako Udala> Bulego birtuala> Ediktuen eta iragarkien taula> Administrazio autonomikoak). Hori dela eta, herritarren erantzuna bultzatzeko asanblada batera deitzen dugu,uztailak 20 ostegunean, arratsaldeko 7etan Amarako Eskoletan (sarrera Larramendi kaletik).

 Metroaren pasasanteak inposizioaren bidetik egiten du aurrera. Gehiegikeria eta zentzugabekeria da 200 milioi euro gutxienez xahutzea bisitariak hiri-erdialderantz 400 metro hurbiltzeko: horren ordainetan, Kontxako hondartzako jabari publikoko itsas-lurretan eragindako afekzioaz gain, azpiegituraren inpaktu fisikoak eragin handiak eta arriskugarriak izango lituzke hirigunean eta trazadutik hurbil dauden eraikinetan (kalteak nozitu ditzaketen 311 eraikin zerrendatu direla gogora dezagun). Halaber, Metroak hiriko Dbus autobusen zerbitzuetan izango lituzkeen ondorioak aipagarriak dira, hirigintzaren arloan ekarriko lituzken eraldakuntzak bezalaxe. Azpiegitura faraoniko honen onura publikoa kasik ezdeusa da ordea Donostiako eta Gipuzkoako herritarrentzat. Soilik Donostiako erdialdean jada neurriz kanpo hedatu diren merkatal denda handien sektorea eta hiriak nozitzen duen turistifikazio hazkorra indartuko lituzke; eredu horrek Donostiako bizitza sozialean dituen eragin kaltegarriak nabariak dira jadanik, etxebizitzen garestitzearekin nahiz prekarietatearen eta masifikazioaren areagotzearekin. Berriro diogu: metroaren pasantearen egitasmoa gelditu eta auzi honetan herritarren parte-hartze bete eta zuzena sustatuko duen eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki behar da.

Kosten baimenaren salaketa: 

Eusko Jaurlaritzak Itsasertzetako Zerbitzura bidalitako dokumentazioan informazioa manipulatu duela egiaztatu dugu:

Espainiako Itsasertzetako Zuzendaritzak obra hau Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko eman berri duen baimena astakeria dela salatzeaz gain, erabaki horren erabateko gardentasun falta nabarmendu behar da, Kosten Zuzendaritzak ez baitie Itsasertzetako Zerbitzuan alegazioak egin zituzten 156 pertonei erantzunik emango, eta Kosten txostenaren kopiarik ere ezin baita eskuratu. Berriro ere Administrazioaren jarduera opako batekin egiten dugu topo. 

Itsasertzetako Zerbitzuan Kosten txostena kontsultatuz hartu ditugun hainbat  oharren eta azken hileotan izandako zenbait informazioren bidez bildu ditugun datu batzuk honako hauek dira:

1)    Itsasertzetako Zerbitzuak 2016ko irailaren 7an argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizalean Metroaren pasantearen obrak burutzeko helburuarekin Kontxakako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak hartzeko Eusko Jaurlaritzak egin zion eskaeraren iragarkia, eta 20 eguneko epean informazio publikoa zabaldu zuen. Kosten txostenak esaten duenez “156 alegazio idatzi jaso ziren”.

2) Alegazio guztietan azaltzen zen puntuetako bat proiektuaren Ingurumen-Inpaktu Adierazpenaren baliogabetasunaren ingurukoa zen, 2012koa izanik eta obrak hasteko bi urteko epea ematen zuenez, iraungita dagoelako. Gainera, Ingurumen-Inpaktuaren Azterketan aztertu zen jatorrizko egitasmoarekin alderatuta, proiektuak aldaketa garrantzitsuak izan dituela ohartarazten genuen, hala nola Erdialde-Kontxako geltokiaren kokapena Artzai Onaren aldera aldatzearen ondorioz trazadua 360 metroko luzeran Kontxako hondartzaren azpitik igarotzea –trazadu hori ez zegoen aurrikusita Inguru-Inpaktu Azterketan eta 2010 urtean idatzitako Ikerketa Informatiboan–, eta beraz Adierazpen hartan aurrikusi gabeko ingurumenarekiko arazoak ekartzen zituen aldaketa honek berekin. Kosten txostenak egiaztatzen duenez, Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzuak alegazioak ikusita Eusko Jaurlaritzari azalpen bat eskatu zion orduan Ingurumen-Inpatu Adierazpena indarrean ote zegoen argitzeko, eta eskaera horri erantzun behar izan zioten Arriola jaunak eta Garraio Azpiegituren Zizendaritzak hurrenez hurren (ikus 1. oharra). Alabaina, joan den ekainaren 14ean Madriletik igorritako Kosten baimenak ez du auzi hori aztertzen.                  

3) Eusko Jaurlaritzak Itsasertzetako Zerbitzura igorritako dokumentazioan informazioa manipulatu duela egiztatu dugu,  2010ko hastapeneko proiektuak itsas-lurrak kaltetzen ez zituela ezkutatzeko. Honi dagokionean, alegazioekin eman genituen planoetan 2010ko hastapeneko proiektuan Erdialdeko geltokiak beste kokapen bat zuela eta trazadua itsasertzaren paraleloan marraztu zela erakusten genuen. Bidez batez Euskal Trenbide Sareak (ETS) “Kontxako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak ezinbestean okupatu beharra”ri buruz egiten zituen baieztapenak gezurtatzen genituen. Eusko Jaurlaritzak hori ezkutatu egin dio ordea Itsasertzetako Zerbitzuari. Zehazki, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeak manipulatu du informazioa, Itsasertztako Zerbitzura igorritako “Estudio de alternativas completas de transporte en Donostia-San Sebastian, incluyendo la no actuación” (ETS, 2016ko ekaina) izenburuko txostenean 2010ko Ikerketa Informatiboaren trazadua kendu duelarik irudi grafiko guztietan (ikus 2. oharra)

Herritar batek gai honen inguruan landu duen xehetasun handiko azterketa argitaratzen da gaur Satorralaiaren webgunea. Txosten hori honako esteka eskuragarri dago:

 https://drive.google.com/driv e/folders/0B72CFCDlRO7wY3QxcmR tUklHcGM?usp=sharing 

4) Bukatzeko, Madrilgo Itsasertzetako Zuzendaritzak eskuak garbitzen dituela ondorioztatzen da, data ekainaren 14ean eta sinadura Raquel Orts Nebot, Espainiako Kosten eta Itsasoaren Jasangarritasunaren Zuzendari Orokorrarena duen Kosten txostena ikusita. Izan ere, baimena“Kontxako eta Easoko geltokien kokapena dela eta” justifikatu egiten du, “garrantzirik gabeko edo puntual”tzat jotzen du azpiegitura honek “Kontxako hondartzaren itsasazpiko lurrean 375 metroko luzeran eta 33-35 metroko sakoneran” duen eragina, eta “Eusko Jaurlaritzari herri jabariko itsas-lurretako 3.312 metro karratu hartzeko baimena ematen dio Metroaren saihesbidea erakitzeko”.

 Hori denagatik, Kosten txostenaren emaitza absurdua dela uste dugu, informazio ofizialaren sinegarritasunarekiko mesfidantza areagotu eta inpotentzia sentipena sortarazten duelarik  botere politikoaren bidegabekerien aurrean.

______________________________ ____________________ 

(1. oharra) Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza sailburu Arriola jaunak, 2016ko abenduaren 13ko idatzi baten bidez erantzun zion Itsasertzetako Zerbitzuari, esanez “proiektuaren Ingurumen-Inpaktu Adierazpena indarrean dago. Izan ere, Lugaritz-Kontxa tartearen eraikuntza-lanen hastapena 2012ko abenduaren 15ean izan zen” –hau da, Adierazpenak ezartzen zuen 2 urteko epearen barnean. Jakina da, ordea, Eusko Jaurlaritzak Metroaren pasantea eraikitzeko 2012an esleitu zituen obrak ez zirela hasi, hortarako beharrezko baimenak falta zirelako. Kosten txostenak dioenez, Eusko Jaurlaritzako Garrio Azpiegituren Zuzendaritzak “dokumentazio gehiago” bidali omen zuen gero Ingurumen-Inpaktuaren Adierazpenari buruz, 2017ko maiatzaren 25an, oraingoan esateko Adierazpen hura indarrean dagoela 2013/21 abenduaren 9ko Legearen “xedapen gehigarri” baten arabera (lege hori indarrean sartu aurretiko Ingurumen-Inpaktu Adierazpenek hain zuzen sei urteko luzapena izango dutela eta…).  Zertarako hainbeste komunikazio, dena hain “argi” badago!

(2. oharra) ETSek dokumentu hori egitean informazio iturri gisa Eusko Jaurlaritzak egindako “Estudio de Demanda de la Variante de Donostialdea” (2014ko urtarrila) izenburuko eskari azterketa erabili zuen, non 2010ko proiektuarekin batera (Eskari Azterketak erreferentziazko eszenatoki gisa hartzen duena) beste hiru alternatiba aztertu zituen. ETSek informazio horrekin prestatu zuen bere txostena, baina era honetan manipoulatu zuen:

-Alternatiben grafiko guztietatik 2010ko hastapeneko proiektua kendu zuen. Horren ordez, 2012 urtean Arriola jaunaren garraio sailak onartu zuen eraikuntza-proiektua hartzen du “oinarrizko eszenatoki” gisa: Erdialde-Kontxako geltokiaren kokapena Artzai Onaren aldera aldatu zuen proiektu horrek eta trazadua Kontxako itsas-lurren eremuan sartu zuen. Ondorioz, ETSren dokumentuan azaltzen diren alternatiba gutziek Kontxako itsas-lurren eremuan sartzen dira

– 2010ko Ikerketa Informatiboaren trazadua irudi grafikoetan kentzeaz gain, Eskari Azterketak alternatiba ezberdinentzat aurrikusitako bidaiari kopuruak zekartzan taula manipulatu zuen ETSek bere dokumentuan: jatorrizko azterketan 2010ko proiektuari dagozkion datuen zutabearen goiburuko izena aldatu eta datu horiek 2012ko proiektuarenak bailiran agertu zituen.

– Manipulazioa ageria gelditzen da, bestalde, ETSek honako deskribapen labur hau egiten duenan trazaduen irudi grafikoaren azpian: esaten du egungo proiektuak (dokumentuan “Metro 2” dena) “Metro 1arekin alderatuta–hau da, “oinarrizko eszenatoki” gisa hartzen duen 2012ko eraikuntza-poriektuarekin alderatuta– dituen diferentziak honakoak dira: (…) Erdialde-Kontxako geltokiaren kokapena Artzai Onaren aldera aldatzen da”. Deskribapena erabat kontraesanean dago ordea irudi grafikoak erakusten duenarekin, geltokia toki berean kokatzen baita bi alternatibetan.  Manipulazioan egindako “hankasartze” hori erraz antzematen da ETSren txostenaren 28. orrialdean.

 

 

UZTAILAK 15 LARUNBATA: MARTXA KONTXARA

METROAREN PASANTEARI STOP!

Irteera: 12etan Easoko tren geltokitik / Amaiera: Kontxako Erlojuetan

 

 

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Emailasatorralaia@gmail.com  /

Tlfnoa 695715510 /

Informazio gehiagosatorralaia.wordpress .com

 

Satorralaia convoca  este sábado una Marcha a la Concha por la paralización de la pasante de Metro:

Denuncia el permiso de Costas

 

El movimiento vecinal Satorralaia convoca este sábado una Marcha a la Concha por la paralización de la pasante de Metro. Hacemos por ello un llamamiento a participar en esta movilización que partirá a las 12h desde la estación de Easo y finalizará en los Relojes de la Concha realizando una acción simbólica en la playa para denunciar la barbaridad que supone la construcción de esta infraestructura bajo la Concha. Denunciamos a este respecto el permiso de Costas otorgado por el Gobierno de Madrid, cuestión en la que constatamos que el Gobierno Vasco ha  manipulado la información en la documentación enviada Costas.

Satorralaia denuncia asimismo el proceso de expropiaciones de bienes afectados en la zona del Centro y de Amara iniciado la semana pasada por el Gobierno Vasco con el fin de realizar las obras del tramo “Miraconcha-Easo” de este impopular proyecto. El proyecto de obra de este tramo conlleva graves alteraciones en el espacio urbano y la ocupación de importantes espacios en las calles San Martin, Easo, San Bartolomé y Calle Loiola, además de la Plaza Zubiri (situada frente al Hotel Londres). La información pública finalizará el 27 de julio y los planos se pueden obtener en la página web del Ayuntamiento (ver en internet: Ayuntamiento de Donostia> Oficina virtual> Tablón de edictos y anuncios> Administraciones autonómicas). Anunciamos la convocatoria de una asamblea que tendrá lugar el jueves 20 a las 19h en las escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi)para impulsar la respuesta ciudadana.

El proyecto de la pasante de Metro avanza por la vía de la imposición. Gastar 200 millones de euros como mínimo para acercar a las y los visitantes 400m al centro es una atrocidad, un desatino: además de la afección de la obra en el dominio público marítimo-terrestre de la playa de la Concha, el impacto físico de la infraestructura provocaría afecciones graves e incluso peligrosas en el espacio urbano y en los edificios situados en la proximidad del trazado (recordemos que son 311 los edificios inventariados), sin obviar el impacto de la pasante de metro en el transporte público urbano municipal de Dbus, así como en la ordenación urbana de la ciudad. La utilidad pública de esta infraestructura faraónica para la ciudadanía donostiarra y gipuzkoana es prácticamente nula. Lo único que potenciaría sería el Gran Comercio, que ya está sobrerrepresentado en el Centro y la creciente turistificación de la ciudad, que está afectando negativamente a la vida social de Donostia, por la subida de los precios de la vivienda, el incremento de la precariedad y la masificación. Insistimos una vez más: el proyecto de la pasante de metro debe paralizarse para abrir un proceso participativo de debate y decisión que promueva la participación plena y directa de la ciudadanía.

Denuncia en relación al permiso de Costas:

Constatamos que el Gobierno Vasco ha manipulado la información en la documentación enviada a Costas:

En relación al informe favorable emitido por la Dirección de Costas para ejecutar el Metro bajo la playa de la Concha, denunciamos que es un despropósito, al que se añade la absoluta falta de transparencia del procedimiento, puesto que Costas -organismo dependiente del Gobierno del Estado- no va a dar contestación a las 156 personas que presentaron alegaciones en el Servicio de Costas. De nuevo nos topamos con una actuación opaca de la Administración. 

Constatamos los siguientes hechos, en base a las notas que hemos tomado consultando el documento en el Servicio de Costas y a las informaciones recabadas en los últimos meses:

1) El 7 de septiembre de 2016, el Servicio Provincial de Costas de Gipuzkoa publicó en el Boletin Oficial de Gipuzkoa el anuncio por el que sometía a información pública por un plazo de 20 días la solicitud de adscripción de terrenos de dominio público marítimo-terrestre (en adelante DPMT) requerida por el Gobierno Vasco para ejecutar las obras de la pasante de Metro bajo la playa de la Concha. El informe de Costas señala que “se recibieron 156 escritos de alegaciones”.

2) Un punto común a todas las alegaciones era la constatación de la nulidad, por haber caducado, de la Declaración de Impacto Ambiental (DIA) del proyecto, ya que data del año 2012 y establece un plazo de 2 años para iniciar las obras. Además, en las alegaciones señalábamos que la DIA ha perdido toda su eficacia porque el proyecto de la Pasante ha sufrido cambios cualitativos, como es el desplazamiento de la ubicación de la estación de Centro-La Concha hacía el Buen Pastor y el trazado bajo la playa de la Concha en una longitud de 360 m –trazado que no estaba contemplado en el proyecto inicial redactado en 2010 y analizado en el estudio de impacto ambiental–, rigiendo en consecuencia nuevos condicionantes legales y ambientales no previstos en la  DIA. En relación con este asunto, el informe de Costas confirma que el Servicio Provincial de Costas solicitó a la vista de las alegaciones un pronunciamiento al Gobierno Vasco sobre la vigencia de la DIA, requerimiento al que tuvieron que responder sucesivamente el Sr. Arriola  y la Dirección de Infraestructura del Transporte (ver nota 1). Sin embargo, el informe de Costas emitido el pasado 14 de junio desde Madrid elude analizar esta cuestión. 

3) Constatamos que el Gobierno Vasco ha manipulado la información en la documentación enviada a Costas para ocultar que el proyecto inicial del 2010 no invadía el dominio marítimo. En ese sentido, los planos que aportábamos en las alegaciones demostraban que el proyecto inicial de 2010 situaba la estación del Centro en una ubicación diferente y que el trazado discurría de forma paralela a la costa sin invadir el Dominio Público Marítimo-Terrestre (DPMT). Desmentíamos las afirmaciones realizadas en el expediente por Euskal Trenbide Sarea (ETS) acerca de la “necesidad incuestionable de ocupar el dominio público marítimo-terrestre en la Concha”. En cambio, el Gobierno Vasco lo ha  ocultado a Costas. Concretamente, Euskal Trenbide Sarea (ETS) manipuló la información eliminando el trazado del Estudio Informativo de 2010 en todas las representaciones gráficas del documento titulado “Estudio de alternativas completas de transporte en Donostia-San Sebastian, incluyendo la no actuación” (ETS, Junio 2016) enviado a Costas (ver nota 2)

Se publica hoy en la página web de Satorralaia un detallado análisis realizado por un ciudadano sobre esta cuestión. El documento está disponible en el siguiente enlace:

https://drive.google.com/drive /folders/0B72CFCDlRO7wY3QxcmRt UklHcGM?usp=sharing

4) Finalmente, del informe de Costas fechado el 14 de junio y firmado por la Directora General de Sostenibilidad de la Costa y del Mar, Raquel Orts Nebot, se deduce que la Dirección de Costas se lava las manos. Justifica la autorización “debido a la ubicación de las estaciones de la Concha y Easo”, considera como “accidental o puntual”  la afección del trazado por el “subsuelo marino de la playa de la Concha en una longitud de 375m y a 33-35 metros de profundidad”, y resuelve informar favorablemente a la “adscripción de 3.312 m2 del dominio público marítimo terrestre a favor del Gobierno Vasco con destino a la ejecución de la variante de Metro”.

Por todo ello, creemos que el resultado del informe de Costas es absurdo, provoca desconfianza respecto a la veracidad de la información oficial y genera sensación de impotencia ante las arbitrariedades del poder político .

 ____________________________ ______________________________ ____________

(Nota 1) El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, Sr. Arriola, respondió al Servicio de Costas, mediante un escrito del 13 de diciembre de 2016, afirmando que “la DIA del proyecto no ha caducado” porque “la fecha de inicio de la ejecución de las obras del tramo Lugaritz-La Concha fue el 15 de diciembre de 2012” –esto es, dentro del plazo de 2 años que establece la DIA . Sin embargo, es un hecho notorio que las obras adjudicadas por el Gobierno Vasco en 2012 en relación a la `pasante de Metro no se iniciaron porque carecían de los permisos y autorizaciones previas. El informe de Costas señala que la Dirección de Infraestructuras del Transporte del Gobierno Vasco remitió posteriormente el 25 de mayo del 2017 a la Dirección de Costas “documentación adicional” relativa a la DIA, para sostener a su vez que ésta seguiría vigente por una “disposición transitoria” de la Ley 21/2013 del 9 de diciembre, que establece para las DIAs publicadas con anterioridad a la entrada en vigor de esta Ley un plazo máximo de vigencia de seis años… ¡Cuántas comunicaciones, para estar todo tan “claro”!

(Nota 2) ETS elaboró dicho documento cogiendo como fuente de información el “Estudio de Demanda de la Variante de Donostialdea” (Gobierno Vasco. Enero 2014), en el que junto con el proyecto del 2010 (escenario de referencia del Estudio de Demanda) se estudiaron otras tres alternativas. Con esa información ETS confeccionó el documento, pero lo manipuló de la siguiente manera:

– Eliminó en todas las representaciones gráficas de las alternativas el proyecto inicial de 2010,  presentando además en adelante  en adelante el proyecto constructivo aprobado por el departamento de Arriola en 2012 como “escenario base” (en 2012 el departamento del Sr. Arriola aprobó un Proyecto Constructivo en el que la ubicación de la estación Centro-Concha se desplazaba hacia el Buen Pastor para acercarla lo más posible al Centro, lo cual conllevaba invadir el Dominio Marítimo de la playa de la Concha); de forma que en todas las representaciones gráficas del documento la ubicación de la estación Centro-La Concha se desplaza hacia el Buen Pastor y los trazados invaden el DPMT de la Concha.

– Además de eliminar en la representación gráfica de las alternativas el trazado del Estudio Informativo de 2010, ETS ha manipulado en el documento la tabla de “captación” de usuarios aportada por el Estudio de Demanda para las distintas alternativas: así, cambió el nombre de cabecera de la columna correspondiente al proyecto del 2010 en el documento original para identificarla con el proyecto del 2012, es decir como si esos datos fuesen propios del proyecto del 2012

– La manipulación se pone de manifiesto en una breve descripción que ETS aporta junto a la representación gráfica de los trazados:  dice en relación al actual proyecto (“Metro 2” en el documento) que “las diferencias con Metro 1 –es decir, el proyecto constructivo de 2012 presentado como “escenario base” son: (…) Desplaza la estación Centro-La Concha hacia el Buen Pastor”. La descripción entra de lleno en contradicción con la representación gráfica, donde la estación está ubicada en ambas alternativas en el mismo lugar. Este “patinazo” en la manipulación se comprueba fácilmente en la página 28 del documento de ETS

SABADO 15 DE JULIO: MARCHA A LA CONCHA

METROAREN PASANTEARI STOP!

Salida: 12h desde la estación de Easo / Final: Relojes de la Concha

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

Emailsatorralaia@gmail.com /

Tlfno 695715510 

Más informaciónsatorralaia.wordp ress.com

“El bus es mas barato y eficiente que el metro” – Carlos Daganzo, catedrático de Transporte en Berkeley.

“El bus es más barato y eficiente que el metro” Carlos Daganzo, catedrático de Transporte en Berkeley; honoris causa por la UPC. (La Vanguardia, (11/04/2012)

http://www.lavanguardia.com/lacontra/20120411/54283546198/el-bus-es-mas-barato-y-eficiente-que-el-metro.html?utm_campaign=botones_sociales&utm_source=twitter&utm_medium=social