Uzt.15 Martxa Kontxara/ Satorralaia convoca una Marcha a la Concha por la paralización de la pasante de Metro

ZM - MARTXA 17.07.15 _ A3 - A07-001

Metroa gelditzeko Kontxara Martxa deitu du Satorralaiak uztailak 15 larunbatean:

-Metroaren pasantea Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko Madrilgo gobernuak eman berri duen Kosten baimena astakeria bat dela salatzen du

-Jaurlaritzak “Mirakontxa-Easo” zatia erakitzeko asmoz atzo hiri-erdialdean eta Amaran abian jarri dituen desjabetzen aurrean herritarren erantzuna bultzatzeko asanblada batera deitzen du.

 

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Kontxara Martxa deitu du uztailak 15 larunbatean Donostiako Metroaren pasantea gelditzea aldarrikatzeko. Hori dela eta, eguerdiko 12etan Easoko tren geltokitik abiatuta egingo den mobilizazio honetan partehartzeko deialdia egiten dugu; martxa Kontxako Erlojuetan amaituko da, non hondartzan ekintza sinboliko bat egingo den, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzak Metroa Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko proiektuarekin aurrera segitzen duela salatzeko. Kartela atxikita bidaltzen dizuegu.

Satorralaiak era beran salatzen du joan den ekainaren 14ean Espainiako Itsasertzetako Zuzendaritzak obra hau Kontxako hondartzaren azpian eraikitzeko baimena eman duela, astakeria bat delako. Erabaki horren erabateko gardentasun falta nabarmendu behar da gainera, Itsasertzetako Zuzendaritzak ez baitie alegazioak egin zituzten 156 pertonei erantzunik emango, eta Kosten txostenaren kopiarik ere ezin baita eskuratu. Berriro ere Administrazioaren jarduera opako batekin egiten dugu topo, eta Espainiako Gobernuak arrazoibide guztien gainetik igaro den bultzada politiko bati erantzunez eman diola susmatzen dugu Jaurlaritzari obra hori egiteko baimena. Zapalgailu politikoa jarri da abian, inongo eztabaidarik onartzen ez duen hertsikeriarekin. Kontxako hondartzako itsas-lurren azpian proiektuak 375 metroko luzera eta 33-35 metroko sakoneran duen afekzioa erakusten duen plano bat atxikita bidaltzen dugu ( Planoa Kontxa ) eta Kosten txostenari buruz informazio zabalagoa emango dugu datorren astean uztailak 13 ostegunean goizeko 11’30etan Kontxako Erlojuetan egingo den prentsaurrekoan.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak “Mirakontxa-Easo” zatia eraikitzeko asmoz atzo hiri-erdialdean eta Amaran desjabetzak egiteko abian jarri duen prozedura salatzen dugu. Metroaren tarte honen eraikuntza-lanek hirigunean arazo larriak eragingo lituzkete eta San Martin, Easo, San Bartolome eta Loiola kaleetan, nahiz Zubiri Plazan (Londres Hotelaren parean) eremu publiko zabalak okupatzea dakarte berekin. Hiri-erdialdean obrak izango lukeen eragin larria eta okupazio zabala erakusten duen plano bat atxikita bidaltzen dugu ( Plano CENTRO ). Izan ere, Udalaren ediktuen taulan argitaraturiko iragarkian ez dute planorik ematen, hain zuzen ere desjabetze prozedura honek kalteturiko eremuak lokalizatu ahal izateko ezinbestekoa den informazioa ezkutatzen delarik. Udalaren taulan argitarturiko iragarkiaren arabera informazio publikoaren epea uztailaren 27an amaituko da. Hori dela eta, herritarren erantzuna bultzatzeko asanblada informatibosa batera deitzen dugu, uztailak 20 ostegunean, arratsaldeko 7etan Amarako Eskoletan (sarrera Larramendi kaletik). .

Metroaren pasasanteak inposizioaren bidetik egiten du aurrera. Gehiegikeria eta zentzugabekeria da 200 milioi euro gutxienez xahutzea bisitariak hiri-erdialderantz 400 metro hurbiltzeko: horren ordainetan, Kontxako hondartzako jabari publikoko itsas-lurretan eragindako afekzioaz gain, azpiegituraren inpaktu fisikoak eragin handiak eta arriskugarriak izango lituzke hirigunean eta trazadutik hurbil dauden eraikinetan (kalteak nozitu ditzaketen 311 eraikin zerrendatu direla gogora dezagun). Halaber, Metroak hiriko Dbus autobusen zerbitzuetan izango lituzkeen ondorioak aipagarriak dira, hirigintzaren arloan ekarriko lituzken eraldakuntzak bezalaxe. Azpiegitura faraoniko honen onura publikoa kasik ezdeusa da ordea Donostiako eta Gipuzkoako herritarrentzat. Soilik Donostiako erdialdean jada neurriz kanpo hedatu diren merkatal denda handien sektorea eta hiriak nozitzen duen turistifikazio hazkorra indartuko lituzke; eredu horrek Donostiako bizitza sozialean dituen eraginak nabariak dira, etxebizitzen garestitzea, prekarietatea eta masifikazioaren areagotzearekin. Azkenik, benetazko interesa Obran, faraonikoan, eta agintaldiak utzi beharreko arrastoan eta oroimenean datzala antzematen dugu. Gogoratuko dugu bai, alajainkoa!

Hori denagatik, uztailak 15 larunbatean Kontxara egingo den martxara biltzeko dei egiten dugu, Metroaren pasantearen proiektua gelditu eta herritarren parte-hartze betea eta zuzena bermatu behar duen eztabaida eta erabaki prozesu bat ireki dadin aldarrikatzeko.

UZTAILAK 15 LARUNBATA: MARTXA KONTXARA

METROAREN PASANTEARI STOP!

Irteera: 12etan Easoko tren geltokitik / Amaiera: Kontxako Erlojuetan

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Emaila: satorralaia@gmail.com / Tlfnoa 695715510

Informazio gehiago: satorralaia.wordpress .com – Twitter: @satorralaia

Satorralaia convoca el sábado 15 de julio una Marcha a la Concha por la paralización de la pasante de Metro:

-Denuncia que el permiso de Costas otorgado por el Gobierno de Madrid para ejecutar el Metro bajo la playa de la Concha es un despropósito

-Anuncia una asamblea para impulsar la respuesta ciudadana ante el proceso de expropiaciones iniciado ayer por el Gobierno Vasco con el fin de realizar las obras del tramo “Miraconcha-Easo” que afecta al Centro y Amara

El movimiento vecinal Satorralaia convoca el sábado 15 de julio una Marcha a la Concha por la paralización de la pasante de Metro. Hacemos por ello un llamamiento a participar en esta movilización que partirá a las 12h desde la estación de Easo y finalizará en los Relojes de la Concha realizando una acción simbólica en la playa para denunciar que el Gobierno Vasco continúa con su plan de ejecutar el Metro bajo la playa de la Concha. Adjuntamos el cartel.

Satorralaia denuncia que la autorización de la Dirección General de Costas emitida el pasado 14 de junio para realizar esta obra bajo la playa de la Concha es un despropósito, al que se añade la absoluta falta de transparencia del procedimiento, puesto que Costas –organismo dependiente del Gobierno de Madrid– no va a dar contestación a las 156 personas que presentaron alegaciones, ni se puede obtener copia del informe. De nuevo nos topamos con una actuación opaca de la Administración, y sospechamos que el Gobierno español ha otorgado al Gobierno Vasco la autorización que posibilita la ejecución de esta obra obedeciendo a un impulso político que pasa por encima de cualquier consideración. La apisonadora política sigue adelante sin aceptar discutir con nadie y con la máxima opacidad. Adjuntamos un plano de la afección del proyecto en el subsuelo marino de la Concha en una longitud de 375 m y a una profundidad de 33-35m ( Planoa Kontxa ), y ampliaremos la información sobre el informe de Costas la próxima semana en una rueda de prensa que tendrá lugar el jueves día 13 a las 11’30h en los Relojes de la Concha.

Asimismo, denunciamos que el Gobierno Vasco ha iniciado ayer el proceso de expropiaciones para construcción del tramo “Miraconcha-Easo” que afecta al Centro y a Amara. El proyecto de obra de este tramo conlleva graves alteraciones en el espacio urbano y la ocupación de importantes espacios de las calles San Martin, Easo, San Bartolomé y Calle Loiola, además de la Plaza Zubiri (situada frente al Hotel Londres). Ajuntamos un plano sobre la grave afección y ocupación de la obra en el Centro urbano ( Plano CENTRO ), advirtiendo que el anuncio publicado en el tablón de anuncios de Ayuntamiento omite aportar los planos, ocultando información imprescindible para localizar los espacios afectados por el proceso expropiatorio. Se abre un periodo de información pública que según el anuncio colgado en el tablón de edictos del Ayuntamiento finaliza el 27 de julio. Anunciamos la convocatoria de una asamblea informativa que tendrá lugar el jueves día 20 a las 19h en las escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi) para impulsar la respuesta ciudadana.

El proyecto de la pasante de Metro avanza por la vía de la imposición. Gastar 200 millones de euros como mínimo para acercar a las y los visitantes 400m al centro es una atrocidad, un desatino: además de la afección de la obra en el dominio público marítimo terrestre de la playa de la Concha, el impacto físico de la infraestructura provocaría afecciones graves e incluso peligrosas en el espacio urbano y en los edificios situados en la proximidad del trazado (recordemos que son 311 los edificios inventariados), sin obviar el impacto de la pasante de metro en el transporte público urbano municipal de Dbus, así como en la ordenación urbana de la ciudad. La utilidad pública de esta infraestructura faraónica para la ciudadanía donostiarra y gipuzkoana es prácticamente nula. Lo único que potenciaría sería el Gran Comercio, que ya está sobrerrepresentado en el Centro y la creciente turistificación de la ciudad, que está teniendo una afección directa en la vida social de Donostia, por la subida de los precios de la vivienda, la elevada precariedad y la masificación. Finalmente, intuimos que la verdadera justificación está en la Obra por la Obra, en lo faraónico por lo faraónico, en dejar impronta, dejar recuerdo. ¡Vaya si nos vamos a acordar!

Por todo ello, el sábado 15 de julio hacemos un llamamiento a participar en la Marcha a la Concha para reclamar que el proyecto de la pasante de Metro debe paralizarse para abrir un proceso de debate y decisión con participación plena y directa de la ciudadanía.

SABADO 15 DE JULIO: MARCHA A LA CONCHA

METROAREN PASANTEARI STOP!

Salida: 12h desde la estación de Easo / Final: Relojes de la Concha

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

Email: satorralaia@gmail.com / Tlfno 695715510

Más información: satorralaia.wordp ress.com – Twitter: @satorralaia