Irailak 6 Udaletxean deialdia / Convocatoria de Satorralaia el miércoles en el Ayto.

Satorralaiak Donostiako Udaletxean biltzeko deitu du, Metroaren Lugaritz-Mirakontxa tartea okupatu aurreko akten sinaketa salatzeko:

Denok gara kaltetuak! Metroari STOP!

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Udaletxean protesta ekintza bat egingo du datorren irailak 6 asteazkenean, goizeko 10etan, hain zuzen ere Metro-pasantearen proiektuko Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko Euskal Gobernuak deitu duen ekitaldia salatzeko. “Denok gara kaltetuak” leloarekin, desjabetze prozedura honek hartzen dituen hainbat eremu publikoren okupazioak herritar guztion ondare komuna diren ondasunei kalte egiten diela nabarmendu nahi dugu. Halaber, guztiz salagarria da metroaren proiektuak Zarautz etorbideko 33 eta 35 zenbakietan kaltetzen dituen etxeetako bizilagunek ez dutela inolako informaziorik jaso, ez Jaurlaritzaren eta ez Udaletxearen eskutik, obra horrek beren etxebizitzetan izango lukeen eraginaren inguruan. Asteazkenean goizeko 10etan deitu dituzte aktak sinatzera, horren ondorioak zehazki ezagutu gabe. Ordu hortantxe deitu dugu elkarretaratzea. Udalari dagokionean, gaitzesgarria deritzogu gai honen inguruan informazioa eta eztabaida publikoa sustatu ordez, udal jabegoko eremu garrantzitsuak okupatzeko izapideak errazten ari dela, hala nola Benta Berri Polikirolegiaren ondoan eta Plazan erabilpen handia duten eremuak, Zarautz etorbideko eta Eugenio Imaz kaleko bide publikoak, eta Pio Paroja Polikiroldegiaren alboan dagoen Izurun Plaza, besteak beste.

Gure ustez desjabetzapen hauek ez dira bidezkoak, Metroaren Pasantearen beharrizan soziala eta interés publikoa auzitan daudelako. Herritarren zati handi bat Metroaren Pasantearen aurka dago, eta desadostasun zabal honi entzungor eginez aurrera jarraitzea onartezina dela uste dugu.

Gauzak horrela, gogor salatu nahi dugu erakundeek egitasmo defendaezin honen inguruan bereganatu duten jarrera inposatzailea, eta datorren asteazkenean Donostiako Udaketxearen atarian (Ijentea kalea) biltzeko dei egiten dugu, Eusko Jaurlaritzari eta Udal Gobernuari Metroaren pasantea eraikitzeko izapideak bertan behera utz ditzaten eskatzeko.

Bestalde, irailak 18 astelehenean “Metroaren pasanteak Donostiako erdialdeko komertzioari eta hiritarrei eragingo lizkiekeen afekzioak” gaiari buruzko hitzaldia egingo da, Koldo Mitxelenan arratsaldeko 7etan. Eta irailak 26 asteartean Antiguako auzoan herri-batzarra deituko dugu, proiektu behargabeko eta inposatu honen aurrean bizilagunen erantzuna bultzatzeko.

Donostian Metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

Informazio gehiago: https://satorralaia.wordpress.com

 

Miércoles 6 de septiembre: Convocatoria de Satorralaiaen el Ayuntamiento para denunciar el levantamiento de actas previas a la ocupación del tramo Lugaritz-Miraconcha:

¡Todos/as somos afectado/as! Metroari STOP!

El movimiento vecinal Satorralaia realizará el próximo miércoles 6 de septiembre un acto de protesta a las 10h en el Ayuntamiento de Donostia para denunciar el levantamiento de actas previas a la ocupación de bienes afectados por el tramo Lugaritz-Miraconcha de la pasante de Metro convocado por el Gobierno Vasco.

Con el lema “Todo/as somos afectado/as” queremos resaltar que la ocupación de los espacios públicos afectados por este proceso expropiatorio del Metro en el Antiguo afecta a bienes que son patrimonio común de la toda la población. Asimismo, es preciso denunciar la absoluta falta de información que padecen las comunidades de vecinos afectados de la avenida de Zarautz nº33 y 35, que están convocados a las 10h para firmar las actas sin que ni el Gobierno Vasco ni el Ayuntamiento les hayan dado ninguna información acerca de las consecuencias de la afección de las obras en sus viviendas.

Nuestra concentración tendrá lugar a las 10h coincidiendo con su citación. En lo que compete al Ayuntamiento, denunciamos que en lugar de promover la información y el debate público, está facilitando los trámites para la ocupación de importantes espacios de titularidad municipal en los entornos del Polideportivo y la Plaza BentaBerri, las vías públicas de la Avenida de Zarautz y de la calle Eugenio Imaz, la Plaza Izurun adyacente al Polideportivo de Pio Baroja,entre otros.

Satorralaia considera que estas expropiaciones no proceden porque la necesidad social y el supuesto interés general del proyecto de la Pasante de Metro están ampliamente cuestionados. Es notorio que una parte importante de la ciudadanía se opone a la Pasante de Metro y nos parece inadmisible que se pretenda seguir adelante haciendo oídos sordos ante el amplio desacuerdo existente en la ciudad.

Denunciamos por tanto la actuación impositiva que están llevando a cabo las instituciones en relación a este proyecto de difícil o imposible defensa, y llamamos a concentrarse el miércoles en la entrada del Ayuntamiento (c/ Ijentea) para reclamar al Gobierno Vasco y al Gobierno municipal la suspensión de los trámites para la ejecución de la pasante de Metro.

Por otra parte, anunciamos una conferencia sobre “Las afecciones de la Pasante de Metro al comercio y la ciudadanía en el Centro de Donostia” que tendrá lugar el lunes 18 de septiembre a las 19h en el centro Koldo Mitxelena, a la vez que se realizará una asamblea en el barrio del Antiguo el martes 26 de septiembre para informar y promover la respuesta vecinal a este proyecto innecesario e impuesto.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización del Metro

Tlfno de contacto: 695715510

Anuncios

Metroari STOP kontzentrazioa Miramarren/Concentración ante Gobierno Vasco en Miramar por paralizar Pasante de Metro (29/08/17)

Eusko Jaurlaritzako Konzentrazioa Miramerren 29AGO17

DONOSTIAN METROA  GELDITZEA ESKATZEKO ELKARRETARATZE JENDETSUA EGIN DUTE EUSKO JAURLARITZAREN  GOBERNU KONTSEILUAREN AURREAN:

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kasik ehun lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Donostiako Metroaren Pasantearen aurkako oposizioa adierazteko. Goizeko 10etan hasi da protesta, “LA PASANTE ES UN DERROCHE: METROARI STOP! PARTEHARTZERIK GABE INPOSAKETA DA” zioen pankarta buruan. Metroa gelditzeko oihuak eta kantak etengabeak izan dira, eta protesta ozenki entzun da Jaurlaritzak jauregiaren atarian argazkia atera duenean: “Jaurlaritza entzun: “Metroa gelditu!”, “Donostiak ez du metrorik behar”, eta “Donostia ez zulatu, herriari galdetu!”  izan dira oihuak besteak beste, manifestariek Metroaren aurkako banderolak eta hainbat kartel aldarrikatzaile agertu dituztelarik. Gaurko protestaren bidez Euskal Gobernuari era zeharo inposatzailean bultzatzen ari den egitasmo hori geldi dezala eta Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan eztabaida publikoa eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dezala eskatu diogu.

Protesta 10’45ak aldera amaitu da, eta datozen asteetako deialdien berri eman dugu. Ildo honetan,  irailak 6 asteazkenarekin, Donostiako Udaletxearen atarian goizeko 10etan egingo den protesta ekintzara biltzeko dei egin dugu, hain zuzen ere proiektu behargabeko eta inposatu honen Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko Euskal Gobernuak deitu duen ekitaldia salatzeko.

Metroaren igarobidea egitasmo xahutzailea da. Proiektu hori eraikitzen lehenago ere saiatu zirelarik, Ana Oregi sailburu ohiak“obra faraonikotzat” jo zuen eta bertan behera utzi zen. Jaurlaritzak ezin du indarrez nahi dueña inposatu: nola hitzegin dezake he rritarren partaidetzaz, hirian desadostasun nabarmena pizten duen egitasmo honen auzian gizarteak partehartu ahal izateko bide guztiak ixten dituenean? 

Metroaren Pasantearen aurka aritzeko arrazoi argiak daude:

–       Donostian Metro bat eraikitzea ez da beharrezkoa: hiriak garraio publikoko sare nahiko ona du, eta desplazamenduak oinez edo bizikletaz ere eroso eta arin egin daitezke. Mugikortasuna hobetzeko badira Metroaren pasantea baino proposamen eraginkorragoak eta kostu ekonomiko nahiz inpaktu social askoz ere txikiagokoak.

–       Metroa egingo balitz, Dbus litzateke kaltetuena, eta autoen trafikoa ez luke gutxituko.

–       Hirigunean eragin handia izango luketen eraikuntza-lanak egin beharko dituzte, baita Kontxako hondartza zulatu ere.

–       Metroarekin sustatzen den hiri-eredua auzitan dago, pasanteak erdialdeko gune turistikoaren eta merkatal-denda handien inguruan eredu zentralizatzaile bat bultzatzen duelako.

–       Egitasmoa inolako partehartze sozialik gabe bultzatu dute, eta 9.000 donostiarren sinaduren babesarekin proiektua gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko eskaerari ezezkoa eman diote.

–       Etabar.

Hori denagatik, Donostian Metroa gelditzeko aldarrikatu dugu Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseiluaren aurrean.

Donostian Metroa gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)  

LA CONCENTRACION POR LA PARALIZACION DE LA PASANTE DE METRO HA REUNIDO A CERCA DE UN CENTENAR DE PERSONAS ANTE EL CONSEJO DEL GOBIERNO VASCO EN MIRAMAR

Cerca de un centenar de personas han realizado esta mañana una concentración para manifestar la oposición ala Pasante de Metro ante el consejo del Gobierno Vasco en el palacio de Miramar. Convocada por el movimiento vecinal Satorralaia, la protesta se ha iniciado a las 10h encabezada por una pancarta con el lema “ LAS PSANTE ES UN DERROCHE: METROARI STOP! SIN PARTICIPACION, ES IMPOSICION”. Los gritos y los cantos en oposición a la pasante de Metro han sido constantes y han arreciado en el momento en que el Gobierno Vasco ha sacado las fotos ante el palacio:    “Jaurlaritza entzun: Metroa gelditu!”, “Donostiak ez du metrorik behar”, y “Donostia ez zulatu, herriari galdetu!” han sido algunas de las consignas más repetidas por las personas manifestantes que portataban también banderolas y distintos carteles reivindicativos. Con la protesta de hoy hemos reclamado la paralización de este proyecto impulsado de forma totalmente impositiva por el Gobierno Vasco y la apertura de un debate público que culmine con un proceso participativo de decisión sobre el sistema de transporte público más adecuado para Donostia.

La concentración ha proseguido hasta  las 10’45h, finalizando con una breve asamblea informativa en que se ha hecho un llamamiento a participar en las próximas convocatorias.  Asi, anunciamos que el miércoles 6 de septiembre realizaremos un acto de protesta a las 10h en el Ayuntamiento de Donostia para denunciar el levantamiento de actas previas a la ocupación de bienes afectados por el tramo Lugaritz-Miraconcha de este proyecto innecesario e impuesto.

La Pasante es un derroche y supone desviar el gasto público hacía una obra que ya fue intentada y abandonada antes, cuando la consejera Ana Oregi la calificó de “obra faraónica”.El Gobierno Vasco no puede imponer lo que quiera a la fuerza:¿Cómo puede hablar de participación ciudadana, cuando cierra sistemáticamente el camino a la participación de la sociedad en las decisiones relacionadas con este proyecto que despierta un amplio desacuerdo en la ciudad?

Hay razones claras para oponerse a la Pasante de Metro:

–       Construir un Metro en Donostia es innecesario: la ciudad cuenta con una red de transporte público relativamente buena y también permite excelentes movimientos peatonales o en bicicleta. Existen propuestas de mejora de la movilidad más eficaces y de menor coste económicoe impacto social que la pasante de Metro.

–       El Metro, de llevarse a cabo,  no reducirá el tráfico de coches, sino queperjudicará a Dbus.

–       Sería un obrón que provocaría graves afecciones en el espacio urbano, y que también supone perforar la playa de la Concha.

–       Cuestionamos el modelo de ciudad que se promueve con el Metro, puesto que la pasante impulsa un modelo centralizador en torno al corazón turístico y a los grandes centros comerciales.

–       Además, el proyecto ha sido impulsado en ausencia de cualquier participación social y las instituciones han denegado la petición suscrita por 9.000 donostiarras para paralizar el proyecto y realizar una consulta popular.

–       Etc.

Por todo ello, nos hemos manifestado por la paralización de la Pasante de Metro ante el consejo del Gobierno Vasco en Miramar.

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(Tlfno de contacto: 695715510) 

 

Asteartea 29 Kontzentrazioa Miramarren / Concentración ante Consejo del Gobierno Vasco en Miramar

Asteartea 29: Satorralaiak elkarretaratzea deitu du Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Metroaren pasantea gelditzea eskatzeko

 

Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea deitu du datorren abuztuak 29 asteartean Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Donostiako Metroaren Pasantea gelditzea aldarrikatzeko. Elkarretaratze hori goizeko 10etan egingo da, Miramar  jauregiaren Mirakontxa aldeko sarreran, Euskal Gobernuari era zeharo inposatzailean bultzatzen ari den  egitasmo honen aurkako oposizioa adierazteko eta Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan eztabaida publikoa eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dezan eskatzeko. 

 

Metroaren igarobidea egitasmo xahutzailea da. Proiektu hori eraikitzen lehenago ere saiatu zirelarik, Ana Oregi sailburu ohiak “obra faraonikotzat” jo zuen eta bertan behera utzi zen. Jaurlaritzak ezin du indarrez nahi dueña inposatu: nola hitzegin dezake herritarren partaidetzaz, hirian desadostasun nabarmena pizten duen egitasmo honen auzian gizarteak partehartu ahal izateko bide guztiak ixten dituenean? 

 

Metroaren Pasantearen aurka aritzeko arrazoi argiak daude:

       Donostian Metro bat eraikitzea ez da beharrezkoa: hiriak garraio publikoko sare nahiko ona du, eta desplazamenduak oinez edo bizikletaz ere eroso eta arin egin daitezke. Mugikortasuna hobetzeko badira Metroaren pasantea baino proposamen eraginkorragoak eta kostu ekonomiko nahiz inpaktu social askoz ere txikiagokoak.

       Metroa egingo balitz, Dbus litzateke kaltetuena, eta autoen trafikoa ez luke gutxituko.

       Hirigunean eragin handia izango luketen eraikuntza-lanak egin beharko dituzte, baita Kontxako hondartza zulatu ere.

       Metroarekin sustatzen den hiri-eredua auzitan dago, pasanteak erdialdeko gune turistikoaren eta merkatal-denda handien inguruan eredu zentralizatzailea bultzatzen duelako.

       Egitasmoa inolako partehartze sozialik gabe bultzatu dute, eta 9.000 donostiarren sinaduren babesarekin proiektua gelditzeko eta herri galdeketa bat egiteko eskaerari ezezkoa eman diote.

       Etabar.

 

Hori denagatik, abuztuak 29 asteartean “PASANTEA XAHUTZAILEA: METROARI STOP! PARTEHARTZERIK GABE, INPOSAKETA DA” lelopean Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseiluaren aurrean egingo den kontzentraziora biltzeko dei egiten dugu. Halaber, irailak 6 asteazkenarekin, Donostiako Udaletxearen atarian goizeko 10etan protesta ekintza bat egingo dela iragartzen dugu, hain zuzen ere Euskal Gobernuak proiektu behargabeko eta inposatu honen Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko deitu duen ekitaldia salatzeko.

 

Zuen partehartzea espero dugu beraz, baita zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatu ere. Kartela hemen da: 

20170823171038488

 

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(harremanetarako tlfnoa: 695715510)

 

MARTES 29: SATORRALAIA CONVOCA UNA CONCENTRACION POR LA PARALIZACION DE LA PASANTE DE METRO ANTE EL CONSEJO DEL GOBIERNO VASCO EN MIRAMAR

 

El movimiento vecinal Satorralaia convoca el martes 29 de agosto una concentración por la paralización de la Pasante de Metro ante el consejo anual del Gobierno Vasco en el Palacio de Miramar. La concentración tendrá lugar a las10h de la mañana en la entrada a Miramar por el Paseo de Miraconchapara manifestar la oposición a este proyecto impulsado de forma totalmente impositiva por el Gobierno Vasco y para reclamar la apertura de un debate público que culmine con un proceso participativo de decisión sobre el sistema de transporte público más adecuado para Donostia.

 

La Pasante es un derroche ysupone desviar el gasto público hacía una obra que ya fue intentada y abandonada antes, cuando la consejera Ana Oregi la calificó de “obra faraónica”.El Gobierno Vasco no puede imponer lo que quiera a la fuerza:¿Cómo puede hablar de participación ciudadana, cuando cierra sistemáticamente el camino a la participación de la sociedad en las decisiones relacionadas con este proyecto que despierta un amplio desacuerdo en la ciudad?

 

Hay razones claras para oponerse a la Pasante de Metro:

       Construir un Metro en Donostia es innecesario: la ciudad cuenta con una red de transporte público relativamente buena y también permite excelentes movimientos peatonales o en bicicleta. Existen propuestas de mejora de la movilidad más eficaces y de menor coste económicoe impacto social que la pasante de Metro.

       El Metro, de llevarse a cabo,  no reducirá el tráfico de coches, sino que perjudicará a Dbus.

       Sería un obrón que provocaría graves afecciones en el espacio urbano, y que también supone perforar la playa de la Concha.

       Cuestionamos el modelo de ciudad que se promueve con el Metro, puesto que la pasante impulsa un modelo centralizador en torno al corazón turístico y a los grandes centros comerciales.

       Además, el proyecto ha sido impulsado en ausencia de cualquier participación social y las instituciones han denegado la petición susel carte: crita por 9.000 donostiarras para paralizar el proyecto y realizar una consulta popular.

       Etc.

 

Por todo ello, el movimiento vecinal Satorralaia llama a participar la concentración convocada el martes 29 ante el consejo del Gobierno Vasco en Miramar bajo el lema “LA PASANTE ES UN DERROCHE: METROARI STOP! SIN PARTICIPACION, ES IMPOSICION”. Asimismo anunciamos que el miércoles 6 de septiembre realizaremos un acto de protesta a las 10h en el Ayuntamiento de Donostia para denunciar el levantamiento de actas previas a la ocupación de bienes afectados por el tramo Lugaritz-Miraconcha de este proyecto innecesario e impuesto.

 

Esperamos por tanto vuestra participación y os invitamos a difundir este llamamiento en vuestro entorno. Tenéis aqui el cartel: 20170823171038488

 

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(Tlfno de contacto: 695715510) 

Arartekoaren ebazpena/ Resolución Ararteko acerca de consulta popular desestimada sobre pasante de Metro

Arartekoak gaitzetsi egin du Donostiako Metro pasantearen inguruan herri galdeketa bat egiteko eskaerari Gipuzkoako Diputazioak eman zion ezezkoa:

Laburrean berpublikatzen degu joan den larunbatean zabalduriko informazioa. Eskerrik asko zuen arretagatik. 

Arartekoak joan den uztailaren 11ean eman duen ebazpenaren bidez gaitzetsi egin du Donostiako Metro pasantearen inguruan herri galdeketa bat egiteko eskaerari Gipuzkoako Diputazioak eman zion ezezkoa. Herri galdeketa egiteko ekimena Satorralaia bizilagunen mugimenduak aurkeztu zuen Diputazioan 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin. Arartekoak 15 orrialdeko ebazpenean azaltzen duenez, herri galdeketa egiteko eskaerari Foru Gobernuaren Kontseiluak ezezkoa emanez hartutako akordioek ez dute justifikaziorik: “Foru Aldundiak auzotarren plataformari eman dion erantzunean herri-kontsultaren ekimenaren ezespena ez da nahikoa arrazoitu”, dio Arartekoak, bizilagunen mugimenduak aurkezturiko kexari arrazoia ematen diolarik. Satorralaiaren iritziz, Metroaren pasantea bultzatzen duten instituzioek herritarren partaidetza oztopatzeko erabakiak hartu dituztela egiaztatzen du Arartekoaren ebazpenak, desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukaten bezalaxe. Egoera honen aurrean, proiektu hori geldiaraztearen alde datozen hilabeteetan herritarrek presioa egiteak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, gure ustez, lorpenak erdiestekotan, lehenik eta behin jendartearen ekimenaren eta herritarren mobilizazioaren emaitza izango delako.

Arartekoaren ebazpena (euskara):

https://satorralaia.files.word press.com/2017/07/arartekoa-eu s.pdf

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

El Ararteko desaprueba la denegación de la Diputación de Gipuzkoa a realizar una consulta popular sobre la pasante de Metro:

Volvemos a publicar, esta vez de forma resumida, la información difundida el pasado sábado. Gracias por vuestra atención. Os animamos a compartirla.

El Ararteko ha adoptado el pasado 11 de julio una resolución por la que desaprueba la denegación de la Diputación de Gipuzkoa a realizar una consulta popular sobre la pasante de Metro. La iniciativa de consulta popular fue presentada por el movimiento vecinal Satorralaia con el aval de 8.916 firmas de donostiarras. En su resolución de 16 páginas, el Ararteko expone que los acuerdos adoptados por el Consejo de Gobierno de la Diputación para desestimar la petición de consulta popular carecen de justificación: “La respuesta de la Diputación no contiene argumentación suficiente para desestimar la consulta popular” señala el Ararteko, confirmando la queja formulada por el movimiento vecinal. Para Satorralaia, la resolución del Ararteko evidencia la arbitrariedad con la que las instituciones promotoras de la pasante de Metro impiden la participación social así como su nula voluntad para consultar a la ciudadanía en torno a este proyecto que suscita un amplio desacuerdo. Ante esta situación, subrayamos la importancia de ejercer en los próximos meses la presión social indispensable para paralizar este proyecto, porque los logros, si finalmente se concretan, serán fruto del esfuerzo y de la movilización popular.

Resolución del Ararteko (castellano):

https://satorralaia.files.word press.com/2017/07/ararteko-cas .pdf

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

(tlfno de contacto: 695715510)

Arartekoaren ebazpena/ Resolución del Ararteko sobre la consulta popular desestimada sobre la pasante de metro


Satorralaiaren komunikatua / Comunicado de Satorralaia:

Arartekoak gaitzetsi egin du Donostiako Metro pasantearen inguruan herri galdeketa bat egiteko eskaerari Gipuzkoako Diputazioak eman zion ezezkoa:

Satorralaia bizilagunen mugimenduak 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin herri galdeketa bat egiteko aurkezturiko eskaera justifikaziorik gabe atzera bota zuela dio

Arartekoaren ebazpena (euskara):

https://satorralaia.files.word press.com/2017/07/arartekoa-eu s.pdf

El Ararteko desaprueba la denegación de la Diputación de Gipuzkoa a realizar una consulta popular sobre la pasante de Metro:

Considera que la petición del movimiento vecinal Satorralaia suscrita por 8.916 donostiarras para realizar una consulta popular fue desestimada sin justificación

Resolución del Ararteko (castellano):

https://satorralaia.files.word press.com/2017/07/ararteko-cas .pdf

Arartekoak joan den uztailaren 11ean eman duen ebazpenaren bidez gaitzetsi egin du Donostiako Metro pasantearen inguruan herri galdeketa bat egiteko eskaerari Gipuzkoako Diputazioak eman zion ezezkoa. Herri galdeketa egiteko ekimena Satorralaia bizilagunen mugimenduak aurkeztu zuen Diputazioan 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin, 2016ko uztailaren 13an, hain zuzen ere Foru Aldundiak azpiegitura polemiko horren finantziazioan iragarritako parte hartzearen inguruan herri kontsulta egitea eskatzeko. Arartekoak 15 orrialdeko ebazpenean azaltzen duenez, herri galdeketa egiteko eskaerari Foru Gobernuaren Kontseiluak ezezkoa emanez urriaren 11ean eta azaroaren 29an hartutako akordioek ez dute justifikaziorik: “Foru Aldundiak auzotarren plataformari eman dion erantzunean herri-kontsultaren ekimenaren ezespena ez da nahikoa arrazoitu”, dio Arartekoak, eta erabaki horren “inkongruentziari eta arrazoiketa faltari” dagokionez bizilagunen mugimenduak nurtarrilaren 17an aurkezturiko kexari arrazoia ematen dio. Satorralaiaren iritziz, Metroaren pasantea bultzatzen duten insituzioek herritarren partaidetza oztopatzeko bidegabekeriazko erabakiak hartu dituztela egiaztatzen du Arartekoaren ebazpenak, desadostasun zabala pizten duen egitasmo honen inguruan herritarrei kontsulta egiteko inongo borondaterik ez daukaten bezalaxe. Egoera honen aurrean, proiektu hori geldiaraztearen alde datozen hilabeteetan herritarrek presioa egiteak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, gure ustez, lorpenak erdiestekotan, lehenik eta behin jendartearen ekimenaren eta herritarren mobilizazioaren emaitza izango delako.

Halaber, Satorralaiak herri-kontsulta bat sustatzeko egun dauden eragozpen handiak nabarmendu nahi ditu. Izan ere, gure esperientzia arlo honetan “ez-partehartzearen vía crucis” edo pelegrinazio baten modukoa izan da. Batetik, Euskal Gobernuak desadostasun sozialaren aurrean ezikusiarena egin du eta auzi honetan prozesu partehartzaile bat abian jartzeko dagoen beharra helarazteko asmoz harekin biltzeko egin genion eskaerari ez zion erantzunik ere eman. Hori ikusita, Udaletxera jo genuen, hain zuzen ere herri-kontsulten udal arautegiaz baliatuz Metroaren pasanteari buruz herri galdeketa bat egiteko aukera aztertzeko; baina Eneko Goia Alkateak 2016ko otsailean ziurtatu zigunez, Udalak ez omen zuen gai honetan eskuhartzeko inongo aukerarik. Orduan, Diputaziora jotzea erabaki genuen azkenean, Herritarren Partaidetzari buruzko 1/2010 Foru Arauan oinarriturik eta Diputazioak azpiegitura horren finantzaketan Eusko Jaurlaritzarekin batera eskuhartzeko asmoa iragarri zuenez -egungo Foru Gobernuaren legegintzaldi osorako dokumentu programatikoetan jasota dago asmo hori—Aldundiak proiektua diruz laguntzeko asmo horren inguruan herri galdeketa bat egitea eskatzeko. Helburu hori aurrean, 2016ko uztailaren 13an kasik 9.000 donostiarren sinadurak entregatu genituen Diputazioan herri galdeketa hori egin zedin eskatzeko, nahiz eta jakiterik ez zegoen, Espainiako legediak erreferendum gisako herri-kontsultak egiteko ezartzen dituen eragozpen estuak direla eta, herri-kontsulta hori egiteko zein modalitate erabili ahal izango zen. Sinadurak entregatu eta berehalaxe, ordea, Diputazioak adierazi zuen 2016 urteko Aldundiaren aurrekontuetan Metroaren pasantea diruz laguntzeko aurrikusita zuen 400.000 euroko partida beste prestazio batzuk finantzatzeko erabiltzen ari zela: horrenbestez, lehen unetik gure eskaerari muzin egin eta milaka sinadurak paper errean bilakatzen saiatu zen Aldundia.

Horrez gain, milaka sinadura horiek Eusko Jaurlaritzari ere zuzendu genizkion, Donostiak behar duen garraio-ereduaren inguruan prozesu partehartzaile bat ireki zezan eskatzeko. Baina Arantxa Tapia sailburuak ezkezkoarekin erantzun zion halaber gure eskaerari joan den martxoarenn 21ean.

Esaten dutenez, horiek omen dira herritarrek gure aldarrikapenak eta eskakizunak bideratzeko erabili behar ditugun bideak, baina zein dira emaitzak? Zerk eragozten du, gaur bertan, Metroaren pasantearen proiektua gelditzea eta Donostiarako garraio-eredu egokienaren inguruan herri-galdeketa batekin amaituko den eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzea? Zein dira instituzioek herritarrei parte hartzeko eskaintzen dizkiguten aukerak, eztabaida publikoa eta gardena izan dadin, eta erabakiak modu askean eta informatuan har daitezen?

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

Informazio gehiagosatorralaia.wordpress .com


El Ararteko desaprueba la denegación de la Diputación de Gipuzkoa a realizar una consulta popular sobre la pasante de Metro:

Considera que la petición del movimiento vecinal Satorralaia suscrita por 8.916 donostiarras para realizar una consulta popular fue desestimada sin justificación

Adjuntamos un enlace a la resolución del Ararteko.

El Ararteko ha adoptado el pasado 11 de julio una resolución por la que desaprueba la denegación de la Diputación de Gipuzkoa a realizar una consulta popular sobre la pasante de Metro. La iniciativa de consulta popular fue presentada el 13 de julio de 2016 por el movimiento vecinal Satorralaia con el aval de 8.916 firmas de donostiarras y la pregunta propuesta versaba sobre la participación de la Diputación en la financiación de este polémico proyecto. En su resolución de 16 páginas, el Ararteko expone que los acuerdos adoptados por el Consejo de Gobierno de la Diputación el 11 de octubre y el 29 de noviembre para desestimar la petición de consulta popular carecen de justificación: “La respuesta de la Diputación no contiene argumentación suficiente para desestimar la consulta popular” señala el Ararteko, confirmando la queja formulada el 17 de enero por el movimiento vecinal en relación a la “incongruencia y falta de motivación” de la decisión tomada por la Diputación. Para Satorralaia, la resolución del Ararteko evidencia la arbitrariedad con la que las instituciones promotoras de la pasante de Metro impiden la participación social así como su nula voluntad para consultar a la ciudadanía en torno a este proyecto que suscita un amplio desacuerdo. Ante esta situación, subrayamos la importancia de ejercer en los próximos meses la presión social indispensable para paralizar este proyecto, porque los logros, si finalmente se concretan, serán fruto del esfuerzo y de la movilización popular.

Asimismo, Satorralaia quiere poner de manifiesto los estrechos márgenes existentes a la hora de promover una iniciativa de consulta popular, hasta el punto de que nuestra experiencia en este campo ha sido como un “vía crucis” o peregrinación por la angosta senda de la “no-participación”. En primer lugar, el Gobierno Vasco nos ha ninguneado y ni siquiera se dignó a responder a la petición de mantener una reunión para plantearle la necesidad de un proceso participativo. Entonces acudimos al Ayuntamiento para explorar la posibilidad de realizar una consulta popular sobre la Pasante del Metro apoyándonos en el reglamento municipal de consultas; pero el Alcalde Eneko Goia nos aseguró en febrero de 2016 que el Ayuntamiento no podía hacer nada en este asunto. Por ello decidimos finalmente dirigir nuestra iniciativa a la Diputación acogiéndonos a la Norma Foral 1/2010 de Participación Ciudadana, con el fin de promover una consulta popular para conocer la opinión de la ciudadanía sobre la intención de la Diputación de financiar esta infraestructura junto al Gobierno Vasco, puesto que tal propósito viene recogido en los documentos programáticos del actual Gobierno de la Diputación. El 13 de julio de 2016 entregábamos para ello cerca de 9.000 firmas de donostiarras en la Diputación, desconociendo el modo en el que podría realizarse la consulta popular debido a las fuertes restricciones que la legislación del Estado impone a la modalidad del referéndum. Pero enseguida la Diputación salió al paso de la entrega de firmas declarando que la partida de gasto de 400.000 euros prevista para la pasante de Metro en el presupuesto foral de 2016 se había destinado a otros fines: pretendía así desde el primer momento transformar las miles de firmas en papel mojado.

También es importante señalar que las firmas fueron entregadas igualmente al Gobierno Vasco, solicitando impulsar un proceso un proceso de participación pública para decidir el modelo de transportes más adecuado para Donostia. Pero la consejera Arantxa Tapia respondió negativamente a la petición el pasado 21 de marzo.

Nos dicen que estas son las vías por las que deben canalizarse las reivindicaciones y exigencias populares, pero ¿cuál está siendo el resultado? ¿Qué es lo que impide, hoy mismo, paralizar el proyecto de la pasante de Metro para abrir un proceso participativo de debate y decisión que culmine con una consulta popular sobre el modelo de transporte más adecuado para Donostia? ¿Qué posibilidades de participación se ofrecen desde las instituciones, para que el debate sea público y transparente, y para que las decisiones sean adoptadas de forma libre e informada?

Movimiento vecinal Satorralaia por la paralización de la pasante de Metro

Más información en: satorralaia@gmail.com 

Para contactar por tfno. 695715510

ZOZKETAREN ZENBAKI “TXAPELDUNA” Antiguako Triku Harrin bazkari ederra gozatzeko!

20170618_100158

Eta zenbakia/ y el número es….904 da.

Hemen dezute ikusteko/ aquí tenéis para ver el rsultado:

http://resultados-loteria.laverdad.es/once

Eta zenbakia da/ y el número es: ..904
Orain babazkari eder hori, Antiguako Triku Harrin gozatzeko abisatu idazten gure posta elektronikora/ y para gozar de la estupenda comida en el restaurante Triku Harri del Antiguo, escríbenos al correo electrónico: satorralaia@gmail.com
Disfrutatu, informatu ta #MetroariEZ
SATORRALAIA

BATZARRA ostegunean / ASAMBLEA este jueves 20 de Julio

Uztailak 20 osteguna: Metroari STOP Batzarra / Jueves 20 de julio: Asamblea vecinal por la paralización del Metro

Metroari STOP! Batzarra uztailak 20 datorren ostegunean

Datorren ostegunean, uztailak 20, Donostian Metroa gelditzeko bizilagunen batzarra egingo da arratsaldeko 7etan Amarako Eskoletan (sarrera Larramendi kaletik). Hori dela eta, batzarrera etortzeko dei egiten dizuegu, eta eskertuko genizueke informazio hau zabalduko bazenukete.

Metroaren pasantea gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimendua

(Harremanetarako tlfno bat: 695715510)

Próximo jueves 20 de julio: Asamblea vecinal por la paralización del Metro

El próximo jueves día 20 de Julio tendrá lugar la asamblea vecinal por la paralización de la pasante de Metro, a las 19’00h en las Escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi). Por lo que hacemos un llamamiento a acudir a la asamblea y a difundir el llamamiento en vuestro entorno .

Movimiento vecinal “Satorralaia” por la paralización de la pasante de Metro

(Un tlfno de contacto: 695715510)

Kontxarako Martxako Artiluluak prentsatan (uztailak 15) / Artículos sobre la Marcha a la Concha organizada por Satorralaia el 15 de Julio

Kontxarako Martxako Kronikak prentsan (uztailak 15) / Crónicas de la Marcha a la Concha organizada por Satorralaia el 15 de Julio

http://irutxulo.hitza.eus/2017/07/15/metroa-manifestazioa-kontxa/

http://eh.lahaine.org/cientos-de-personas-reclaman-la

http://www.argia.eus/albistea/donostiako-metroaren-aurka-ehunka-lagun-batu-dira-larunbatean

GARA kontxara p015