Zer da Satorralaia?

Donostiako auzokideek eta kolektiboek osatzen duten herri-ekimena da Satorralaia. Donostialdeko Metroaren proiektua gelditzea eta gure hirirako garraio eredurik egokiena erabakitzeko gizarte eztabaida irekitzea eskatzen dugu.

Joan den maiatzaren 29an, Eusko Jaurlaritzak Donostiako hiri-erdialdetik Metroa eraikitzeko Proiektua informazio publikora atera zuen. Jaurlaritzaren erabaki hori inguratu duen ilunkeriak eta hiritarrek nozitu duten informazio gabeziak, ordea, partehartze publikoa larriki kaltetu du. Alegazio epea kasik erabat oharkabean igarotzeko zorian egon da, hauteskundeen ondorengo egunetan hasi denez eta helegiteak aurkeztu ahal izateko emandako epe laburrean auzi honetan zeresan handia duten gainerako erakundeak oraindik eratu gabe zeudenez.
Jende askok ez du prozesuan parte hartzeko aukerarik izan, ezta egitasmoa ezagutzeko denborarik izan ere. Lehenengo eta behin, agintarien gisa honetako ihardunbideak auzitan jartzen ditugu, herritarrek ordezkari politikoekiko duten mes.dantza areagotu besterik egiten ez dutelako, hain zuzen ere jendarteak eguneroko bizitzari eragiten dioten erabakietan partehartze handiagoa eskatzen duenean.

Hala eta guztiz ere, egitasmoak herritarren erantzuna piztu du: infomazio publikoaren azken egunetan ehundaka alegazio aurkeztu dira eta auzoetako bizilagun, elkarte eta talde sozialetako hamarnaka lagun bildu dituzten batzarrak egin dira. Bilera horietan Metroaren egitasmoa ezbaian jarri duten hainbat galdera eta kritika planteatu dira: batetik, azpiegitura horrek hirigintza-ondarearen alorrean, ingurumenean eta gizarte arloan eragingo lituzkeen ondorioen mailan; bestetik, garraio publikoa sustatzeko Donostian lurrazpiko Metro bat eraiki ordez malgutasun handiagoa eta kostu ekonomiko txikiagoa duten beste alternatiben aurrean egitasmo honetan nabarmentzen den justifikazio eta arrazoiketa faltari buruz ere. Nola justifikatu daiteke trenbide azpiegituren zabaltze gogor hori, hiri-erdialdeko eta Amarako hainbat eraikinetan eragindako arrisku itzelak kontuan hartuta, edota Kontxako hondartzaren zorupea zulatuta kostaldeari ere kaltetzen diola ikusita? Nola egin daiteke 175 milioi euroko gastu publikoa (gehi desbideraketak) proiektuaren errentagarritasun sozial eta ekonomikoari buruz inolako azterketarik agertu gabe? Finean, afera honek duen garrantzia, erabakiak hartzean partehartzeko daukagun borondatea, eta Eusko Jaurlaritza bere hitzen eta egiteen artean kontraesanetan aritzeagatik sortu den frustrazioa agertu dira.

Izan ere, Jaurlaritzak hitzemandakoen eta egindakoen artean nolako kontraesanean erori den azpimarratu nahi dugu, Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailburuak legegintzaldi honen haseran adierazi zuenez egungo egoera ekonomikoa ez baita Donostian Metroa bezalako “proiektu faraonikoak” egiteko ordua; jarraian “galdera ikur ugari” jartzen zizkion “Donostiako erdialdetik Metroa egiteko asmoari (…) Ez dakit jendea ohartaratzen den nolako obra esleitu den eta horrek Donostiarentzat, bere inguruarentzat eta hiritarrentzat zer esan nahi duen”. Ondorioz, esaten zuenez, “gobernuak ezin du indarrez nahi duena ezarri. Gure proposamena Donostialdearako mugikortasun soluziorik onena aztertzeko lan-taldeak abian jartzea izango da. Udalarekin, Diputazioarekin eta hiritarrekin mahai batean eseri beharko dugu, denon artean Donostiarako garraio-biderik egokiena zein den pentsatzeko” (Ana Oregi, 2013/2/3).

Gauzak horrela, benetazko informazio eta partehartze publikoko prozesu bat zabaltze aldera, Eusko Jaurlaritzari eta Udalari Metroaren Proiktuaren tramitazioa geldi dezaten eskatzen diegu. Halaber, auzoetako bizilagun, elkarte eta talde sozialen ekimen honek herritarren artean komunikatzeko, biltzeko eta partehartzeko bideak landuko ditu, Donostiarentzat nahi dugun hiri eta garraio ereduari buruz eztabaida publikoa sustatutzeko.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s